Ekonomia eta Industria Kontzeptu Garrantzitsuak

Geografia1,36 KB

Indber: Industria Birmoldaketa

Industria krisiari aurre egiteko ELGEko herrialdeek hartutako politika multzoa da. Helburuak krisian zeuden sektoreetan lehiakortasuna lortzea eta birmoldaketaren bidez jarduera ekonomiko berriak sortzea dira.

Desind: Desindustrializazioa

Industriaren kokapenean aldaketak egiteko joerari deitzen zaio, enpresak abantaila handiagoak eskaintzen dituzten lekuetara joan daitezen, kostuak murriztuz eta, beraz, etekinak handiagotuz.

Gtek: Goi-teknologiako Industria

Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa eta eskari handia duen industria mota da. Arlo teknologiko eta zientifikoetan ezartzen da. Industria-mota honen adibide aipagarriak informatika, robotika edota material berrien sorreran aurki ditzakegu.

Garira: Garapen Jasangarria

Gaur eguneko beharrei erantzuten dien garapen mota da. Lehen produkzioari bakarrik erreparatzen zitzaion, sortu daitezkeen ingurumen-arazoak alde batera utzita; gaur egun, aldiz, ondorengo belaunaldien garapena oztopatu, eragotzi edo baldintzatu gabe ematen den produkzioari ematen zaio garrantzia.

Garazp: Garraio Azpiegiturak

Garraio-sistemaren oinarri materiala osatzen dute, eraikin edo egitura finkoak dira. Herrialdeek gero eta gehiago inbertitzen dute azpiegituretan, enpresen lehiakortasuna hobetu eta turismoa sustatu asmoz.

Deskargatu

PDF Word HTML