Ekoizpenaren Plangintza, Kalitatea eta Historia: Gida Integrala
Ekoizpenaren Plangintza, Kalitatea eta Enpresa Kudeaketa
6.1. Ekoizpenaren plangintza
Epe luzera: plan estrategikoa (inbertsio planak).
Epe laburra:
- Salmenta aurreikuspena: zenbat salduko den uste da.
- Ekoizpen plan nagusia: zenbat langile, makina eta zenbateko kostua behar diren X produktu egiteko.
- Ekoizpen programa: hornidura epeak eta bezeroei emateko epea finkatzen dira.
Ekoizpenaren kontrola
Kontrol operatiboa: programazioa betetzen den ikusten da.
Kontrol ekonomikoa: espero ziren sarrerak eta kostuak benetakoekin bat datozen egiaztatzen da.
8.4. Maniobra funtsa
Maniobra funtsa enpresak bere jarduera finantzatzeko behar duen baliabide multzoa da. Epe laburreko eta txikiagoko behar horri aurre egiten dio.
MF = Akt. kor. − Pasi. kor.
Inbertsio errentagarritasuna (BIT)
Inbertsioaren errentagarritasun tasa (r) merkatuko interes tasarekin (k) alderatzen da:
- r > k: inbertitu, inbertsioaren errentagarritasuna merkatukoa baino handiagoa baita (BEG+).
- r < k: ez inbertitu, errentagarritasuna merkatukoa baino txikiagoa baita.
7. Kalitatea enpresan
Kalitatearen kudeaketak hiru alor ditu:
- Ikuskapen teknikak: ezarritako kalitatea betetzen dela egiaztatzea.
- Prozesuen kontrola: ekoizpen sistema ondo diseinatzea.
- Kalitatearen kudeaketa integrala: enpresa osoak parte hartzea kalitatea lortzeko.
Kalitate ziurtagiria: AENOR (Q de calidad).
11. Marketing plana
Enpresaren politika komertziala arautzen duen dokumentua da. Urratsak:
- Egoeraren azterketa: langileen kualifikazioa eta lehiakideak.
- Helburuak: zenbat salmenta aurreikusi.
- Estrategia aukeratu: adibidez, garraioa aldatzea.
- Ekintza plana: webgunea, prezioen jaitsiera.
- Aurrekontua egin.
- Kontrol metodoak ezarri.
Teknologia eta berrikuntza
Teknologia: emaitza bat lortzen laguntzen duten prozedurak.
Berrikuntza teknologikoa: aldaketa tekniko bat lehen aldiz enpresan sartzea.
Testuinguru historikoa: Txile
TESTUINGURU HISTORIKOA
Txileko independentzia 1818ko otsailean akta bidez proklamatu zen, eta Espainiak 1844an onartu zuen. 1925ean konstituzioa proklamatu zen, 1973ko golpe militarra arte. 1929an krisi ekonomikoa izan zen. 1933an Alderdi Sozialista sortu zen, eta 1935ean emakumeen mugimendua; emakumeek lehen aldiz bozkatu ahal izan zuten. Aguirrek irabazi zituen hauteskundeak eta Chillango lurrikarari aurre egin behar izan zion.
Gobernua koalizioen bidez osatu zen, Alderdi Erradikalaren eskutik. Geroago, Alderdi Komunista debekatu zen. 1956an Ekintza Popularra sortu zen (sozialista-komunista). Klase ertain zabal bat sortu zen, baina landa eremuan baldintza txarrak zeuden.
Lehen nekazaritza erreforma eta Allende
Hobekuntza eskatzen zutenek aldaketa behar zuten lur jabe handiak kentzeko, burgesia aurrerakoiak zuzendua sozialismo askea sortuko zuena. 1962an lehen nekazaritza erreforma egin zen, eta horrek Allende 1964ko hauteskundeetara eraman zuen, Falange Nazionalaren eta Demokrata Kristauen laguntzarekin.
1970eko hauteskundeetan ezkerreko oposizioa batu eta Unidad Popular koalizioa sortu zen, Allende hautagai zutela. Kanpainak industria, banku eta komunikabideen nazionalizazioa agindu zuen. Allendek boto %37 lortu zuen eta Kongresuaren babesa, bere aurkari Alessandriren aurrean. Allende herrialde ez-komunista batean sozialista programarekin hautatutako lehen presidentea izan zen.
Allendek agindutakoa aplikatu zuen: ekonomiaren zati bat estatuaren kontrolera pasatu zen (meategiak, banku atzerritarrak eta monopolioak nazionalizatu ziren) eta soldatak igo ziren. Oposizioak beldurtzeko zurrumurruak zabaldu zituen. 1973an egoera txarra zen: inflazioa, janari gutxia atzerriko kredituen murrizketa dela eta. AEBak desfidatu eta finantza blokeoa ezarri zuten.
Demokraziara itzultzea
1993ko hauteskundeetan Frei Demokrata Kristauak irabazi zuen Alessandriren aurrean. Pobreziak gora egin zuen klase batzuetan, eta indarkeria eta segurtasun eza ere handitu ziren. 1996ko hauteskundeetan koalizioak (demokrata kristauak eta sozial demokratak) boto gehienak bildu zituen.
1998an Pinochetek Armadaren agintea utzi eta Senaturako sartu zen. Urte berean Londresera bidaiatu zuen osasun arrazoiengatik, eta britainiarrek atxilotu zuten. Espainiako epaile batek estradizioa eskatu zuen Espainian epaitzeko. Geroago, Britainiako ministro batek estradizioa baztertu zuen, eta Pinochet bere herrialdera itzuli ahal izan zen, non Santiagoko apelazio auzitegiak 2000an Parlamentuan kargurik ez izatea onartu zuen.
Ricardo Lagos (Concertación Demokratikoa) %51ko bozekin hautatu zuten presidente, Allenderen ondoren lehen presidente sozialista. Bere lehentasuna giza eskubideak izan ziren eta Pinochet epaitu nahi zuen, baina 2001ean ospitalean sartu zuten eta kasua geldirik geratu zen. 2006an bihotz geldiketaz hil zen, epaitu gabe.