Eboluzioaren Teoriak: Lamarck, Darwin eta Sintesi Modernoa
Lamarckismoa
- Lamarckek proposatu zuen ingurumenak eragiten dituela organismo bizidunen bariazioak.
- Ingurumeneko zirkunstantziek behar jakin batzuk sortzen dizkiete izaki bizidunei, eta horrek ohiturak sorrarazten ditu.
- Organoen erabilera edo ez-erabilera:
- Asko erabiltzen diren organoak garatu egiten dira.
- Erabiltzen ez diren organoak atrofiatu egiten dira.
Horrela sortutako bariazioak ondorengoei transmititzen zaizkie. Denborarekin, espezie berriak sortzen dira.
Darwinismoa
- Bizirik irauteko borroka: Ingurumenean dauden elikagaiak mugatuak dira (Malthus). Horiek lortzeko, espezie bereko indibiduoek borroka egiten dute.
- Hautespen Naturala: Borroka horren ondorioz, banako egokienak irauten dute bizirik.
Bariazioak
- Espezie bereko banakoek bariazioak dituzte (ez dira berdin-berdinak).
- Bariazioak ez dira helburuzkoak.
- Bariazioek ingurumenera egokitzen lagundu edo zaildu dezakete.
- Ingurumenera hobeto egokitzen direnak (bariazio lagungarriak dituztenak) irauten dute bizirik.
Ondorioak
- Bizirik irauten duten indibiduoak ugaldu egiten dira.
- Bariazioak ondorengo belaunaldiei transmititzen zaizkie.
- Prozesu hau mendeetan zehar gertatzen da, bariazio lagungarriak mantentzea eta garatzea ekarriz.
Eboluzioaren teoria modernoa
Bariazioen iturriak eta transmisioa
- Ezaugarri batzuk ingurumenak eragindakoak dira (modifikazioak).
- Beste batzuk herentziazkoak dira (mutazioak).
Mendelen ekarpena
Herentzia biologikoari buruzko aurkikuntzak ezinbestekoak izan ziren eboluzioaren mekanismoak ulertzeko.
Neodarwinismoa (Sintesi Modernoa)
Espezieen jatorria geneetako bariazio onuragarri txikiak denbora luzean metatzean datza.
- Mutazioak ohikoak dira.
- Gene ez-onuragarriak desagertu egiten dira, eta onuragarriak irauten.
- Herentzia bidez bariazio onuragarriak metatu eta organismoa eraldatzen da.
Populazioen Genetika
- Mutazio tasa: Gene batean mutazio berriak zer maiztasunekin gertatzen diren populazio jakin baten belaunaldi bakoitzean.
- Deriba genetikoa: Gametoak transmititzean, aleloen maiztasunek gorabeherak izaten dituzte belaunaldietan.
- Migrazioak: Maiztasunetan aldaketak sortzen dituzte eta aldakortasun genetiko handiagoa eragiten dute.
Hautespen naturala populazio bateko banakoen bariazio fenotipikoaren emaitza da.