Eboluzioa, Hautespena eta Suntsipen Handiak
Eboluzioaren mekanismoak
Txikia denez, sortutako mutazioak azkar zabalduko dira (deriba genetikoa), mutazio kaltegarriak ez badira.
Darwinismo klasikoak uste zuen aldaketa txikiak (mikromutazioak) gertatzen zirela, baina fosilak aztertuta ikusi da makromutazioei esker sortzen direla espezie berriak; hau da, aldi berean ezaugarri asko aldatuta.
15. Hautespen naturala eta artifizialaren aldeak
Hautespen naturala
Espezie baten ingurunera ongien moldatuta dauden banakoek irauten dute bizirik.
Hautespen artifiziala
Gizakiak etxeko animalien eta landareen ezaugarri jakin batzuk aukeratu ditu, berari komeni zaizkion ezaugarriak, eta gustuko ezaugarriak dituzten aleei baino ez die utzi ugaltzen. Hautespen mota horri hautespen artifiziala deritzo.
16. Erradiazio ebolutiboak: zer dira?
Espezieak etengabe sortzen eta galtzen dira, baina garai batzuetan, eboluzioaren erritmoa handitu egiten da. Garai horietan, espezie asko sortzen eta galtzen dira. Ikus dezagun zergatik gertatzen den hori.
Lurraren historian, hainbat pangea (superkontinente) egon dira. Pangea horietan espezie gutxi zegoen, eta ez zegoen aniztasun handirik. Kontinenteak bananduta daudenean, aldiz, espezie mota gehiago dago.
Kontinenteak elkartuta badaude, espezieak elkarren aurka hasten dira lehian, eta espezieen kopurua gutxitu egiten da. Aitzitik, pangea banantzen denean, beste ingurune batzuk azaltzen dira; lehen baino kosta-eremu gehiago, esaterako. Hori dela eta, espezieak ugaritu egiten dira. Erradiazio ebolutiboa esaten zaio fenomeno horri.
17. Suntsipen handien jatorria eta ondorioak
Espezieak etengabe galtzen dira, baina biziaren historian, gutxienez bost garaitan, hainbat eta hainbat espezie galdu dira; hau da, suntsipen handiak gertatu dira.
Suntsipen handiena
Duela 252 milioi urteko suntsipena izan zen suntsipen handiena, orduan galdu baitzen espezie gehien. Lurreko espezieen erdiak galdu ziren.
Oraindik zientzilariek ez dakite zerk eragin zuen suntsipen handi hura. Hala ere, ziur dakite garai hartan ez zela asteroiderik erori. Hipotesi berrienaren arabera, anoxiak (itsasoko uretan oxigenorik ez egotea) sortu zuen hondamena. Atmosfera berotu egin zen, bolkanismo handiaren