DNS eta SSH Zerbitzuen Konfigurazioa eta Kudeaketa Linux-en
Sarrera eta Oinarrizko Kontzeptuak
Zer da DNS?
DNSak IP helbide bat izen batekin trukatzen du eta zerbitzariak benetakoak direla bermatzen du.
Bilatu erro zerbitzariei buruzko informazioa. Erro zerbitzariak interneteko DNSak dira, interneteko oinarrietako parte bat.
DNS Zerbitzariaren Konfigurazioa Ubuntu-n
Zeintzuk dira aldatu behar diren fitxategiak DNS zerbitzari bat konfiguratzeko Ubuntu-pean? (Begiratu ezazu Webmin-en)
named.conf.local
Zein da erabili beharreko agindua jakiteko ea zure DNS zerbitzariak ongi ebazten ari den?
nslookup
DNS Zerbitzua Kudeatzeko Aginduak
Adierazi zein den erabili beharreko agindua Ubuntun DNS zerbitzua berrabiarazteko. Eta gelditzeko?
sudo /etc/init.d/bind9 stop|start|status|restartsudo service bind9 stop|start|status|restartsudo systemctl stop|start|status|restart bind9
DNS Bezeroaren Konfigurazioa
DNS bezero bat konfiguratzerakoan, zein da parte hartzen duen fitxategia?
resolv.conf
Sarearen Egiaztapena eta Prozesuak
Portuak Egiaztatzeko Komandoak
Ze komando erabiliko zenuke jakiteko zeintzuk diren irekita ditudan portuak nire makinan?
nmap -A localhost (IP rango bat), -A bertsioak jakiteko.
BIND9 Prozesuaren Egiaztapena
Nola egiaztatuko zenuke BIND9-ri dagokion prozesua exekutatzen ari dela?
ps aux(sistemak prozesu guztiak)ps axjf(jerarkia ikusteko)ps aux | grep bind
Konexio Eraginkorrak
Zein komando erabiliko zenuke ikusteko ekipoan eraginkor dauden konexioak?
netstat –atup | grep ESTABLISHED (edo entzuten ari direnak ikusteko LISTEN)
SSH Zerbitzua
Zertan datza SSH zerbitzua? Abantailak eta desabantailak
SSH zerbitzuak gako bat sortzen du, gako pribatua partekatzen da eta urruneko konexioa burutzen du.
- Abantailak: Seguruenetako konexioa da.
- Desabantailak: Interfaze grafikoa ez du.
SSH Portuak eta Konexioak
Nola dakizu zein portutik dago entzuten SSH zerbitzua GNU/Linux-en? Eta Windows-en?
Biak 22 portutik entzuten dute, SSH zerbitzua portu horretatik entzuteko definituak daudelako.
GNU/Linux-en Aginduak SSH Martxan Jartzeko
sudo /etc/init.d/ssh startsudo service ssh startsudo systemctl ssh start
Urruneko Konexioa
Idatzi erabiliko zenuen agindua SSH bidez konektatu ahal izateko:
ssh erabiltzailea@ekipoa
Fitxategien Transferentzia eta Gakoak
Seguruko Kopia (SCP)
Ze agindu erabiliko zenuke terminal bidez segurua den kopia bat egiteko?
scp artxiboaren_izen azterbide@ekipoa:~/artxiboaren_izena (eskritorioa ez badago) eta scp artxiboaren_izena erabiltzailea@ekipoa:~/Escritorio/artxiboaren_izena (eskritorioa izatekotan).
Known_hosts Fitxategia
Zein da known_hosts fitxategiaren edukia SSH bezero baten?
Makinen gako publikoak eta identitateak gordetzea.
Gako Publikoa eta Konfigurazioa
Non kopiatzen du erabiltzaileak ssh-keygen aginduarekin sortutako gako publikoa? Zein fitxategitan gordetzen du?
Defektuz ~/.ssh/ barruan.
Azaldu zenbat modutan baimendu daiteke OpenSSH-en:
/etc/ssh/sshd_config fitxategiaren bidez.