Dirua, Inflazioa eta Bankuak: Azterketa Ekonomikoa

Ekonomia2,84 KB

Dirua

Dirua: truke bitartekoa da. Funtzioak: truke bitartekoa (truke), kontu unitatea (gauzen balioa zehaztua) eta balio gordailua (aberastasuna gordetzeko).

Trukea

Trukea: trukatzaileen beharrizanak bateratu, ondasunen balioa zehazteko zailtasunak, zatigarriak ez diren ondasunak.

Salgai Dirua

Salgai dirua: ondasun bat diru bezala erabili: urria, balio egonkorrekoa, eskuz aldatzeko erraza, unitate txiki.

Metalezko Dirua, Paper Dirua, Diru Fiduziarioa

Gaur egungo dirua: ez dute baliorik, ez da urretan bihurgarria, orokorrean onartua izango denaren konfiantzan, legezko dirua.

Diru Eskaintza

Diru eskaintza: ekonomian zirkulazioan guztizko diru kopurua, eskudirua eta gordailuak.

Diru Eskaria

Diru eskaria: jendeak elkartrukeak egiteko behar duen dirua.

Bankuak

Bankuak: gordailuak jaso eta maileguak emateko baimena duten finantza erakundeak dira.

Gordailu Mota desberdinak

  • Ageriko gordailuak: kontu korronteak.
  • Aurrezki gordailua: aurrezki libretak.
  • Eperako gordailuak: ezin da dirurik atera hitzartutako epea igaro arte baina interes gehiago.

Bankuen Funtzioak

Gordailuak jaso, maileguak eta kredituak eman: mailegua diru kantitatea ezagutzen denean eta kreditua diru kopurua ezagutzen ez denean.

Ordainketa Bideak

  • Debitu txartela: diru kopurua berehala zorduntzen da.
  • Kreditu txartela: ordainketa geroratzen da, transazioak eta beste batzuk.

Inflazioa

Inflazioa: epe jakin batean prezioak izandako gorakada. Inflazio tasa: prezioen igoeraren ehunekoa. Hiperinflazioa: %100tik gorako inflazioa. Deflazioa: prezioaren jaitsiera orokorra. Estanflazioa: inflazioa eta atzeraldi ekonomikoa. Azpiko inflazioa: aldakorrenak kanpoan uzten dituen inflazioa. Urte arteko inflazioa: iazko hilabetetik honakora.

Inflazioaren Kausak

  • Eskariak eragindako inflazioa: eskariak eskaintza gainditzen duenenean prezioek gora egiten dute; keynesiarra eta monetarista.
  • Kostuek eragindako inflazioa: enpresen ekoizpen kostuak igotzen badira produktuak garestiago saldu behar dira.
  • Egitura ekonomikoak sortutako inflazioa: merkatuetan lehiarik ez dagoenean prezioak garestiagoak dira.

Inflazioaren Ondorioak

Erosteko ahalmenaren murrizpena, nazioarteko lehiakortasunaren galera, epe luzerako inbertsioen murrizpena, inflazioak inflazio gehiago sortzen du, errentaren banaketa distortzionatzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML