Dirua eta Banku-Sistemaren Oinarriak: Gida Osoa

Ekonomia2,67 KB

Zer da dirua?

Zerbitzuen eta produktuen truke erabiltzen dugun bitartekoa da. Dirua fiduziarioa da, jendeak diru horren balioan konfiantza duelako.

Legezko dirua

Fisikoa den dirua da eta Europako Banku Zentralak ekoizten du. Legezko dirua txanponak eta billeteak dira.

Banku-dirua

Ez da fisikoa, birtuala baizik. Transferentzien bidez bidaltzen dugu (adibidez, Bizum bidez). Diru honen ehuneko bat kutxan egon behar da.

Bankuko kontuak

Bankuak eta kutxak diru-merkatuko bitartekariak dira. Diru fisikorik ez izan arren, txartelaren bidez ordaindu dezakegu:

  • Ageriko gordailuak: Likidezia dute; edozein momentutan atera dezakegu dirua.
  • Epe finkoko gordailuak: Ez dute likideziarik, ezin dugu dirua nahi dugunean atera.

Epe finkoko gordailuak

  • Gordailu finkoak: Beti ehuneko berdina irabazten da. Inbertitutako dirua gehi interesak kobratzen dira.
  • Gordailu aldakorrak: Ekonomiaren arabera errentagarritasuna aldatzen da; dirua irabazteko edo galtzeko aukera dago.

Ageriko gordailuak

  • Kontu korrontea: Dirua ateratzeko txekeak erabiltzen dira.
  • Aurrezki kontua: Aurrezki-libreta erabiltzen da eta dirua aurrezteko helburua du.

Adibidea: Hilero 1.000€ irabazten baditut eta 600€ gastatu behar baditut, horiek kontu korrontean gordetzen ditut. Gainerako 400€ aurrezki kontuan sartzen ditut etorkizuneko beharretarako.

Txartelak

Txartelei plastikozko dirua esaten zaie eta esku-dirua baino seguruagoak dira:

  • Banku-txartela: Fisikoa edo telefonoan integratua.
  • Banku-txartel ez direnak: Adibidez, denda edo supermerkatuetako txartelak (Barik, Eroski...).

Banku-txartelen abantailak

  • Erosoak dira.
  • Orain erosi eta gero ordaintzeko aukera (kreditua).
  • Segurtasuna.

Banku-txartelen desabantaila nagusia

  • Bankuek gero eta komisio handiagoak kobratzen dituzte.

Txartel motak

  • Zordunketa (Debito): Kontuan duzun dirua bakarrik erabil dezakezu.
  • Kreditu: Kontuan baino diru gehiago erabil dezakezu, baina geroago itzuli behar da interesekin.

Helburu makroekonomikoak

1. Ekonomia-hazkundea lortzea
2. Enplegua sortzea
3. Prezioak kontrolatzea inflazioa ez egoteko.

Deskargatu

PDF Word HTML