Diktaduraren Ezarpenaren Ondorioak Euskal Herrian

Historia3,66 KB

Diktaduraren Ezarpena

Homogeneotasuna ezarri zen aspektu politikoetan, sozialetan -etsai politikoen deuseztapena-, ekonomikoetan –autarkia- eta kulturaletan -erlijio homogeneotasuna eta katolizismoa. Kalteei dagokienez, Arabak eta Nafarroak ez zuten ia kalterik jasan; eta Gipuzkoak eta Bizkaiak, aldiz, kalte larriak. Erbesteratzeetan, 150.000 pertsona izan ziren, horietako 30.000 haurrak. Garbiketa politikoei begiratzen badiegu, errepresio handia esperientzia eta gaitasunik gabe geratu zen. Ondorio demografikoan, populazioak behera egin zuen –heriotza tasa handia haurretan, eta ondorioz, jaiotze tasa gutxitu zen. Azkenik, desberdintasun sozialean, burgesiak gora egin zuen eta langilegoak soldata urriak, gosea eta prezioen gorakada jasan zuen.

1.1 Gerra Ondoko Krisi Ekonomikoa

Espainiaren nazioarteko isolamenduaren ondorioz, egoera ekonomikoa ez zen 1950 arte hobetu. Zailtasun ekonomikoek aukera gutxi uzten zioten populazioari, kezkarik handiena, lehentasun politikoak ere alde batera utzita, norberaren eta familiaren bizi iraupena zen. Honi, presio eta kontrol gogorra eransten badiogu, gerra ondoko egoerak ez zuen inolako aldaketarako aukerarik uzten.

1.2 Gerra Ondoko Krisi Politikoa

Politika arloan, Euskal Herrian Erregimen frankista ezartzea, erabat zentralizatua zegoen Estatu baten barnean, gainontzeko eskualdetan bezala geratu zen, heriotza zigorrak, erbesteratzeak, kartzelatzeak, zailtasunak iragan nazionalista edo eztertiarra zuten guztientzat. Nazionalismoaren aurkako errepresioa E.Hn oso gogorra izan zen, EAJren izaera katolikoak zenbaitetan lagundu arren. Esan beharra dago, Aberri Eguna deuseztatu zela eta batzokiak itxi zituztela.

1.3 Gerra Ondoko Krisi Kultural

Errepresioak irakaskuntzaren munduari eragin zion. Euskal irakasleen %25ak zigor motaren bat jaso zuen. Komunikabideei dagokienez, erregimenaren aurkako taldeenak itxi egin zituzten eta haien ondasunak Mugimenduaren prentsaren esku jarri zituzten. Antzeko zerbait gertatu zen irratiarekin; espazio informatibo bakarra emititzera behartu zituzten, El diario hablado. Euskara eta euskal kulturaren ezaugarri sinboliko guztiak gogor zigortu zituzten. Jendearen aurrean euskaraz egindako adierazpenen aurkako jazarpena; muturreko neurriak ezarri zituzten: ezin zen euskaraz hitz egin, ezta euskarazko izenik erabili Erregistro Zibilean, enpresa eta establezimenduak izenez aldatzera behartu zituzten, kanposantuetan euskarazko testuak zituzten hilarriak suntsitu zituzten... helburua euskal nazionalismoa zigortzea zen.

2. Frankismoaren Aurkako Oposizioa

Euskal gizartea bi zatitan banaturik geratu zen: erregimenaren aldekoak eta erregimenaren aurkakoak. Irabazleek izua inposatu, zapalketa ikaragarria pairatu zuten, eta euskal kulturaren adierazpen oro debekatu zuten. Erakunde guztiak desegin zituen erregimenak, baita 1936ko Autonomia Estatutua ere. Bizkaiak eta Gipuzkoak Kontzertu Ekonomikoak.

2.1 Oposizio Nazionalista

Erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak, Agirre buru zuela, ere AEB.

2.2 Langile Mugimendua

Indar handia zuen Bizkaia eta Gipuzkoan enpresa handietan. 40 urteetan, langileak altxatzen ziren baina altxamenduak poliziak saihesten zituen, eta hemen onura ateratzen zuena burgesia zen. 1947ko udaberrian Diktaduraren aurkako lehen greba masiboa egin zen, legalizaturiko sindikatu guztiek –UGT, ELA- deituta. Enpresa handienetako eta G enpresetako langileek greban parte hartu zuten, 60.000. 1974ko greba, arrakasta izan arren, izango da diktaduraren kontra zeuden indar politikoen batasunaren amaiera.

Deskargatu

PDF Word HTML