Descartesen Metodoa: Duda, Intuizioa eta Egia Unibertsala
Descartesen Metodoa: Duda Unibertsala eta Oinarriak
Metodoaren Jatorria: Krisia eta Duda
Descartesenganako metodoa: Errealismo aristotelikoan esandako gauzak edo zeuden teoriak egiatzat hartzen ziren. Hala ere, XVII. mendean krisi orokor bat egon zen. Alde batetik, ikusi egin zen teoria aristoteliko horiek ez zirela egia, eta beste aldetik, konturatu egin ziren zentzumenek engainatzen gaituztela, ametsen egiazkotasuna bereizten ez dugulako eta paralogismoak erabiltzen direlako. Horrek Descartesengan duda unibertsal bat sortu zuen.
Historian zehar metodo logikoaz eta aljebra modernoaz baliatu ziren egia unibertsalera iristeko, baina egokiak ez zirenez, Descartesek metodo bat sortu zuen, matematiketan oinarrituta. Descartesen ustez, jakinik gizaki guztiongan arrazoia berdina dela, iritzi ezberdinak edukitzea metodoaren aplikazio okerraren ondorioa izango zen.
Metodoaren Bi Pauso Nagusiak: Intuizioa eta Dedukzioa
Bere metodoak bi pauso ditu: intuizioa eta dedukzioa. Metodo hau filosofiatik abiatuta, zientzia guztietarako balio du.
1. Intuizioa: Ebidentziaren Bidea
Intuizioa lehen pausoa da: axioma edo printzipio argi bat bereiztea. Hau eztabaidaezina izan behar da, horrela ebidentzia bat eman ahal izateko. Intuizioaren pauso bakarra eta nagusia ebidentzia da; axioma adimenean era argi eta berezian topatzen dugu.
Hala ere, bi oztopo izan ditzakegu:
- Presaka ibiltzea: Azkarregi egiarantz jotzea eta egia ez dena egia dela pentsatzea.
- Gehiegizko aurreiritzia: Gehiegi pentsatzera eramatea.
Ideia hauek errealitatearekin gehiegi ez nahasten saiatu behar gara, gure arrazoiak, epaile gorenak, egia dela baitaki.
2. Dedukzioa: Analisia, Sintesia eta Egiaztapena
Lehen printzipio horren bidez, beste egiak deduzitu ditzakegu. Dedukzioa, hau da, arau horren aplikazioaren bidez, egia unibertsal eta beharrezkoetara iristeko erabiltzen da. Descartesek atal honetan hiru pauso bereizten ditu:
- Analisia: Metodoaren aplikazioan arazoren bat badago, aztergaia ahalik eta zati bakunetan banatzen saiatu behar gara, arazoa non dagoen topatzeko.
- Sintesia: Pentsamenduan orden jakin baten bidez, ideia sinpleenetatik konplexuagoetara bideratu behar ditugu ideiak.
- Egiaztapena (Enumerazioa): Pauso guzti horiek zerrendatu eta ondo berrikusi egin behar ditugu, ezer ahaztu ez zaigula ziurtatzeko.
Pauso hauek jarraituz gero, egiara iritsiko ginateke.