Descartesen ideiak

Filosofia eta etika1,54 KB

IDEI-MOTA:Benetako egia: ni pentsatzeko gauza. Honek ez du suposatzen beste errealitate baten existentzia. Zelan jakin nire pentsamenduaz aparteko ezer dagoela?Bakarrik jarrai dezakegu pentsamenduaren analisitik, hau da, ideietatik: horiek egintza mentalak dira, pentsamendu moduak, eta edukia dute. Egintza mentalak errealak direnez, aldatzen dena edukia da. Hiru eratako ideiak ditugu: Jatorrizko ideiak: Gizakia jatorrizko ideiekin jaiotzen da. Zentzumenen bidez zerbait ikusi, entzun, dastatu… aurretik, gure adimenean hainbat ideia ditugu: besteak beste, arimaren ideia, Jainkoaren ideia eta materiaren ideia.Ideia eratorriak: gizakiak zentzumenen bidez objektu fisikoei buruzko datu sentigarriak eskuratzen dituenean, adibidez, mendia, zaldia, zuhaitza, etab, ideia eratorriak dira.Irudimenezko ideiak: gizakiak sortutako ideiak dira. Adibidez: zentauroa (erdi zaldi erdi gizaki). Adimenak ideia berri bat asmatzen du sentipenen bidez aurretik jasotako bi ideia edo gehiago nahasiz.

Deskargatu

PDF Word HTML