Descartes: Zalantza Metodikoa eta Ideia Motak
Duda Metodikoa eta Lehen Ziurtasuna: Cogito-a
Descartesek bere metodoan oinarritutako zalantza metodikoa proposatu zuen, horretarako matematika oinarri gisa erabiliz, filosofiaren eta zientziaren eraikuntza lortuz. Lehen printzipio hauek lortzeko zalantza metodikoa erabiliko du, izan ere, printzipio hauek nabariak eta zalantza gabekoak izan behar dira. Zalantzak 2 funtzio ditu, garbiketa gnoseologikoa egitea eta ziurtasun iturria izatea. Garbiketa gnoseologikoa hondakinak kentzeko egiten da, horretarako existitzen den oro zalantzan jarriz, baita zentzumenen bidez jasotako guztia ere. Ziurtasun iturriri dagokionez, zalantza ziurtasunak lortzeko tresna dela esan genezake. Beraz, zalantza metodikoaren bidez dakigun oro baztertu eta pentsatzen jarriz gero, lehen ziurtasunera iritsiko garela: cogito ergo sum, hau da, pentsatzen ari garenez pentsamendua existitzen dela ziur gaude eta hortik gure existentziaz ziur egon gaitezke, izan ere, pentsatzen dut, beraz, banaiz. Duda prozesuaren ondoren eta lehen ziurtasun honetara iritsi ondoren, Descartesek gure existentzia frogatzen digu eta hortik aurrera, sintesira eta zerrendaketara pasa gaitezke.
Ideia Motak: Adbentziak, Faktiziak eta Jatorrizkoak
Ideiak esanahi asko ditu, baina Descartesentzat ideia pentsamendu bat da. Lehen ziurtasuna aurkitu ondoren, pentsalari honek pentsamendura jotzen du jainkoaren eta modu fisikoaren existentzia frogatzeko, beraz, ideietara jotzen du. Descartesek ideien sailkapen bat egiten du: adbentziak edo arrotzak, faktiziak edo artifizialak eta jaiotzetiko ideiak. Adbentziak kanpoko mundu fisikotik hartutako ideiak dira. Faktiziak geure imaginazioak sortutako ideiak dira, ideia arrotzak oinarri hartuta. Jaiotzetiko ideiak ez datoz kanpoko antzematetik, ezta guk sortuak ere, pentsamendutik datoz. Modu argi eta bereizi batean gure adimenak jasotzen dituen horiek dira. Hauek garrantzitsuenak dira, hauen arabera jainkoa substantzia mugagabea, betierekoa, aldaezina da, gauza guztien sortzailea da. Jainkoaren ideia ezin du arrotza izan, modu fisikoan ez baitaude gauza mugagabe eta perfekturik, ezta faktizia ere, arrotzetatik sortzen baitira. Beraz, jainkoa jaiotzetiko ideia izan behar da.