Descartes, Arrazionalismoa eta Errenazimentuko Filosofia
Kontzeptu Nagusiak
Gorputza→ Izaki bizidun bat osatzen duten zatien multzoa.
Zalantza→ Hainbat aukeraren aurrean erabakitasunik eza. Descartesen ustez, testuan esan zuen bezala, ziurtasunik existitzen den bakarra pentsamendua dela esaten du. Horretarako munduan dagoen guztia zalantzan jarri zuen. Berak planteatzen duen zalantza metodikoa da, hau da, bere helburua eggia seguru, ukigarri eta faktikoak aurkitzea da, zeinez ezin den inola ere zalantzan jarri, egia nabarmenak, ezagutzaren eraikuntza berme osoz oinarritzea ahalbidetzen dutenak. Zalantza eragina izan zuen eszeptizismoan eta zinismoan.
Ni→ Hitz egiten edo idazten duen jendea bere burua izendatzeko erabiltzen duen izena. Descartesek niaz definitzen du ni-a. Ulertzeko, izakiari buruz zer pentsatzen duen galdetu behar diogu geure buruari. Descartesek izatea pentsamenduarekin lotzen du. Honek, Platonek bezala, ikuskera dualista bat du, arima eta gorputza. Arima pentsamenduarekin berdintzen du, ni-a da pentsamendua eta zalantzagabekoa den bakarra da (res cogitans). Horrentzat substantzia da. Hiru substantzia daude: Jainkoa, materiala den guztia eta pentsamendua. Definitzen gaituena pentsamendua da, izaki pentsatzaileak gara. Teoria horrek lotura du arrazionalismoarekin, biek ematen baitiote garrantzia pentsamenduari giza izatea definitzeko. Ikuskera arrazionalistarekin erlazioa dauka.
Ebidenteki→ Hain argi eta garbi dago ezin dela zalantzan jarri edo ukatu. Ebidentzia Descartesek ustez pentsamenduaren ziurtasuna da. Bere lehen legea azaltzeko, deitzen dena nabaritasuna edo ebidentzia, ezin dugu ontzat hartu guztiz ebidentea ez dena. Bestalde, kontzeptu bat ebidentea izateko argia eta bereiztua izan behar da. Argia izatea esan nahi du zuzenean ulertzen dela eta bereiztua beste kontzeptuetatik bereizten dela. Berak lortzen duen ebidentea den bakarra pentsamendua da. Ebidentziaren eragina esan ditzakegu berak bilatzen zuela metodoaren irizpide bezala zientzia berria oinarri sendoak izateko. Adibidez, matematika.
Descartesen Biografia eta Testuingurua
Descartes La Hayen (Tourainen) jaio zen, Frantzian, 1596an, hau da, XVI mendean jaio egin zen. Noiz jaio zen ikusta, Arrazionalismoan kokatu ditzakegu. Gainera esan beharra dago, Descartesek zientzia berriaren oinarriak saiatu zuen kokatzen. Descartes zalantza metodikoa garatu ondoren, arrazoimenak “ni”-a ezartzen du, eta handik hasten da ezagutzaren bidea.
Argudioak
ARGUDIOAK:
Alde ditugun filosofoen artean asko aurki ditzakegu, baina horietako bat Platon da. Platonek eta Descartesek arrazoimenaren beha defendatzen zuten ezagutza aurkitzeko. Hau da, biek sinisten dute munduaren arrazionaltasunean. Hauek hasieratik zentzumenen kontra jarri ziren, ematen zuten errealitatea fidagarria ez zela esanez.
Descartesen teoriaren aurka aurki ditzakegun filosofoen artean David Hume aurki dezakegu. Descartesen eta Humenen filosofia hauek oso desberdinak dira. Humek ez onartzen arrazoimenaren lehentasuna ezagutza prozesua azaltzeko. Bere ustez, ezagutza guztiaren oinarriak inpresioak dira, zentzumenetatik jasotzen ditugunak, eta gure adimenean arrastoak uzten dituztenak. Ideiak oroitzapenak dira eta orduan ziurtasuna galtzen dute.
IRITSIA:
Ikuspuntu guztiak analizatua nire iritzia Descartesen propozamenarekin bat doa. Zentzumenetatik hartutako informazioa erabilgarria izan daiteke arrazoimena dugulako interpretatzeko, bestela, ez izango zen fidagarria. Ilusio optikoekin gertatzen den bezala, gauza bat zentzumenen bidez ikusita zerbait izan ahal da, baina arrazoia erabili eta gero, konturatzen gara zer den errealitatez. Horregatik esan dezakegu zentzumenen bidez jasotako informazio arrazoiaren menpe dagoela erabilgarria izateko, baina arrazoimena ez dago zentzu menpe, honen ebidentzia da zientzia, bai matematikak bai beste zientzia mota arrazoimenean dute oinarria eta zentzumenetik independienteak baitira. Arrazoimena ezagutzaren bidea izan behar da, zentzumenak erabiliz gero ezagutza finitoa izango zen, limitatuko genuke. Arrazoimena irekitzen du zentzumenek ezin dituzten ateak, ezagutzaren arlo guztiak zabaltzen.
ONDORIOAK:
Descartesen teoriak eragina handia izan dute gaurko bizitzan. Adibidez bere pentsamenduaren teorian, hau da, dena zalantzan jarri zuen eta pentsamendua zela existitzen zen bakarra, eragina izan zuen eszeptizismoan eta zinismoan. Ere ikus ditzakegu descartesen teoria erlazio bat daukala arrazionalismoarekin, biek ematen diotelako garrantzia pentsamenduari gizakia definitzeko. Ebidentziarekin lotuta esan ditzakegu berak bilatzen zuela metodoaren irizpide bezala zientzia berria oinarri sendoak izateko. Adibidez matematikan ikus ditzakegu islatuta descartesen teoria.
Arrazionalismoaren Ezaugarriak
Subjektua jarduera ororen erdigunea da: giza kontzientzia edozein ezagutzaren hasierako puntua da.
Konfiantza arrazoimenean: gizakiak duen arrazoimenak ez du mugarik, nahi duena ezagutzeko gai da. Horren ondorioz arrazionalismoak ez onartzen beste irizpiderik egiastasuna adierazteko, ez tradizioa edo autoritate irizpidea, ezta fedea ere. Arrazoimena autonomoa eta autarkikoa da. Ez du besterik behar ezagutzeko.
Arrazoimenean jatorrizko ideiak daude, ez ditugunak ikasi, jaiotzen baikara horiekin.
Ezagutza sentikorren gutxiespena: zentzumenetatik jasotzen dugun informazioa ez da fidagarria, iruzurra baita; mundu sentikorretik lortzen dugun informazioa beti partikularra eta aldakorra da. Hortaz, ezin dugu horretan oinarritu ezagutza unibertsala eta ziurraren posibilitatea.
Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: zientziak kontzeptu unibertsal eta beharrezkoak erabiltzen ditu. Legeak erabiltzen ditu, ezagutza unibertsala adierazten dituztenak. Zientziaren eredua matematika izango da; matematikak erabiltzen dituen kontzeptuak unibertsalak baitira.
Errealitatearen arrazionaltasuna: arrazionalismo klasikoak defendatzen duen moduan, errealitatea arrazionala da. Errealitatearen estruktura, eta jarraitzen dituen legeak ez dira ausazkoak. Horregatik ezagutzeko gaitasuna dugu, gure arrazionaltasuna erabiltzen baitugu errealitatearen arrazionaltasuna ulertzeko.
Mekanismoa: mundua makina bat bezala ulertzen dute. Printzipio fisikoak eta mekanikoak munduaren makina argitzen dituzte. Ez da beharrezkoa indar misteriotsuak edo kontzeptu ilunak erabiltzea funtzionamendua ulertzeko.
Trantsizioa eta Errenazimentua
XIV. mendean zehar Erdi Aroaren amaiera bideratzen hasi zen. Aristotelesen testuak berrezkuratu ziren Europako mendebaldean, nominalismoak planteatu ziren, esperientzia sentigarriaren garrantzia berreskuratu zen… Beste aldetik, Konstantinopla otomanoen aurka erori egin zen eta, hori, Erdi Aroaren amaiera adierazteko abiapuntutzat hartzen da.
Konstantinopla erortzean, hainbat jakintsu erbestera joan behar izan ziren, batez ere Italiara. Hainbat testu eta teoria mendebaldera garraiatu ziren horrela. Aspaldiko itzulpenak baztertuz, jatorrizko eskuizkribuak hartu zituzten itzulpen berriak egiteko, testuen berezko ispiritua berreskuratzeko asmoz.
Errenazimentuko pentsalariek ez dituzte teoriak eta kontzeptuak soilik transmititu nahi, baizik eta hori guztia era egokian eta landuan egin; hau da, estiloa eta forma ezinbestekoak bihurtuko dira. Gainera, errealitatea ulertzeko eredua sekularizazio prozesu bat pairatuko du. Natura ulertzeko jainkoaren garrantzia pixkanaka-pixkanaka ukatuko dute, naturalismoa hedatuz.
Errenazimentuan hainbat korronte filosofiko garatu ziren, esaterako, neoplatonismoa, errenazimentuko aristotelismoa eta errenazimentuko helenismoa. Halaber, bi korronte politiko nagusitu ziren: idealismo politikoa eta errealismo politikoa.
Idealismo politikoak Platonen teoria politikoa du eredutzat. Ikuskera normatiboa du; hau da, ez du aztertzen dagoen politika, baizik eta nolakoa izan beharko luke irudikatzen saiatzen da. Utopiak planteatzen ditu. Ikuskera idealistan Tomas Mororen pentsamendua nagusitu zen. Honek, bere Utopia liburuan, gizarte perfektu bat imajinatzen du. Gizarte hori irla batean kokatuta dago eta gobernua ezagutzean oinarritzen da.
Errealismo politikoak Aristoteles hartzen du eredutzat. Ikuskera deskriptiboa du; hau da, dagoen politika eta erregimen politikoak aztertzen ditu. Ikuskera errealistan Nikolas de Makiaveloren pentsamendua nagusitu zen. Aditu askok Makiaveloren teoria politikoa zientzia politikoaren sorreratzat jotzen dute. Honek, bere Il Principe liburuan, printzipe gaztebati gobernatzeko aholkuak ematen dizkio. Bere esaldi famatuena, nahiz eta bere liburuan honela ez agertu, “helburuak bitartekoak justifikatzen ditu” da.
Gainera zientzia iraultza jazo zen. Erdi Aroan Ptolomeo ta Aristoteles.en teoriak nagusitu ziren. Kepler planeten mugimendu eliptikoa proposatu zuen, galileo eta koperniko eredu helio zentrista eta giordano brunok unibertsoaren infinitasunari buruzko hipotesia proposatu zuen.