Desamortizazioak, Industrializazioa eta Trenbidea Espainian

Historia5,86 KB

Liberalismoaren Oinarriak eta Desamortizazioak

Antzinako Erregimena eta Liberalismoa

Antzinako Erregimenean, jabetza pribatua ez zegoen, eta lurrak lotuta zeuden (Elizak edo nobleek zeuzkaten). Erregimen Zaharraren helburua urteko biziraupena zen. Liberalen helburua, berriz, dirua lortzea zen, jabetza pribatua baitzuten.

Garai horietan, Espainiak izugarrizko zergak zituen eta ezin zituen ordaindu. Horregatik, neurri batzuk ezarri zituzten. Zergak arintzeko ezarri zen neurrietako bat desamortizazioa da. Desamortizazioak lur hilak (monasterioetakoak, ez baitzuten ekoizten) eta lur lotuak (nobleek zituzten lur binkulatuak) saltzea suposatzen zuen.

Espainiako egoera txarraren ondorioz, liberalismoaren ezaugarriak pixkanaka ezartzen hasi ziren:

  • Zentralismoa
  • Jabetza pribatua
  • Sufragio unibertsala
  • Berdintasun juridiko-administratiboa
  • Konstituzioen eraketa

Lur hilak kendu eta gobernuarenak egiten dira gero saltzeko. Lur lotuak, berriz, ez dira kentzen, baizik eta jabe berriei ematen zaizkie. Horren ondorioz, Mayorazgo legea kendu zen, hau da, jabeek lurrak sal ditzakete, ez dira guztiak derrigorrez seme nagusiari eman behar.

Desamortizazio Historikoak eta Mendizabalen Eragina

Desamortizazioak oso garrantzitsuak izan dira. Horregatik, historian zehar hainbat desamortizazio egon dira:

  • Lehena, Karlos III.arena (jesuiten lurrak gobernuarenak egin ziren).
  • Geroago, Godoyk lur horiek saldu zituen.
  • Ondoren, Cadizko desamortizazioa eta Hirurteko Liberalekoak etorri ziren.

Benetako desamortizazio bat Mendizabalena izan zen. Mendizabal burges oso famatua zen, eta horregatik Mª Kristina erreginak Ingalaterratik etortzeko eta bere erregealdian laguntzeko eskatu zion. Mendizabalek egin zuen lehenengo gauza Erromarekin zituzten harreman guztiak etetea izan zen. Horrela, Elizaren lur hilak kendu eta enkante publikoan saldu zituen.

Mendizabalek gaizki egin zuen gauza bat lur guztiak batera saltzea izan zen (horrela haien balioa jaitsi zen). Beste akats bat izan zen bakarrik diruarekin erosi ahal izatea, goi-burgesiaren mesedetan. Mendizabalen desamortizazioaren ondorioz, zor publikoa pixka bat murriztu zen, nahiz eta diru asko ez eskuratu. Bestalde, nekazaritzaren aurrerakuntza ekarri zuen eta Gerra Karlistarako diru pixka bat lortu zuen.

Madozen Desamortizazioa eta Industrializazioa

Madozen Desamortizazioa eta Trenbidearen Finantzaketa

Desamortizazio honen ondorioz Madozen desamortizazioa etorri zen. Madozek ez zituen soilik hildako eta lotutako lurrak saldu, baita ere udaletako lurrak saldu zituen. Madozek ez zituen Mendizabalen akatsak egin: ondasunak pixkanaka atera zituen saltzeko (horrela balioa igoz), eta ez zen bakarrik diruarekin erosi behar, baita ere estatu-bonuekin.

Bestalde, Madozek ateratako dirua ez zen zor publikoa murrizteko erabili, baizik eta trenbidean eta industrian inbertitu zen. Horrela, industrializazioa asko garatu zen eta trenbideak izugarrizko onurak ekarri zituen.

Industrializazioaren Ezaugarriak eta Ondorioak

Industrializazioa hamarkada moderatuan hasi zen, baina ez zen oso nabaria izan. Gero, Biurteko Aurrerakoia etorri zen, eta gobernu horretan liberalismoaren ardatz nagusiak ezarri ziren. Garai horretan gertatu zen Madozen desamortizazioa. Geroago, Seiurteko Demokratikoa iritsi zen, eta errege bat ezartzen saiatu ziren. Azkenean, ez zen errege finkorik geratu, eta urte batez errepublika egon zen.

Industrializazioa ez zen estatu osoan garatu, leku jakin batzuetan bakarrik. Horren ondorioz, biztanleriaren emigrazioa gertatu zen industria-guneetara. Bi industria mota izan ziren nagusi:

  • Oihalgintza (batez ere Katalunian)
  • Siderurgia

Industrializazioa makina berrien ekarpenari esker gertatu zen. Ekonomiarako ondorio onak ekarri zituen (produkzioa asko hazi zelako), baina, bestalde, langileen beharra murriztu zen. Beraz, langileen lehenengo mugimenduak hasi ziren horren aurka. Gobernuak industriarako politika ekonomiko babesleak ezarri zituen (kanpoko merkataritzari traba handiak ezarriz, batez ere oihalgintzan).

Trenbidearen Hedapena eta Politika Ekonomikoa

Trenbidea industrializazioaren parean hedatu zen, hau da, trenbideak industria-guneen arabera eraiki ziren. Horrela, merkataritza asko hazi zen. Trenbidea eraikitzeko, Trenbideen Lege Orokorra atera zen.

Trenbidea nahiko azkar eraiki zen (potentzia nagusi batzuek parte hartu zutelako: Frantziak, Belgikak eta Ingalaterrak, hain zuzen ere), baina eraikitzen berandu hasi ziren. Beraz, Espainia ekonomikoki ez zegoen Europako potentzia handiekin lehian. Eraikitzeko forma erradiala izan zen, eta horren ondorioz leku batzuk baztertuta geratu ziren. Beste alde batetik, trenbidearen neurriak ez ziren Europakoen berdinak, eta hori oztopo izan zen merkataritzarako.

Espainiak orientazio ekonomikoa behin eta berriz aldatu zuen, protekzionismoaren (gobernuak kanpoko produktuei oztopoak jartzea) eta librekambismoaren (produktuak nahi den moduan saldu eta erosi) artean. Merkataritzaren garapenean, pezetaren sorrera funtsezko neurri bat izan zen. Pezeta Figuerolak asmatu zuen, hau da, estatu osoan diru bera edukitzea, horrela merkataritza errazagoa izan zedin.

Testuinguru Politikoa

Garai horietan Mª Kristina zen erregina, eta moderatuen eta aurrerakoien artean konponketa lortzea zen helburua. Horregatik, bien artean 1837ko Konstituzioa egin zuten. Horretaz gain, Gerra Karlista zegoen, liberalen eta karlisten artean. Gerra Karlistak amaitu zirenean, Espartero jeneral liberalak irabazi zuen. Horren ondorioz, berak hartu zuen erregeordetza (1837-1840).

Deskargatu

PDF Word HTML