Demokrazien krisia gerra arteko garaian
Demokrazien krisia
- Lehen Mundu Gerrak munduko Estatu autoritario guztiekin amaitu zuen, Sobietar Batasuna izan ezik, demokrazia indarberrituz.
- Konstituzioen bidez bermatu zen: sufragio unibertsala (emakumeak barne), 8 orduko lanorduak, eta alarguntze-, zahartze- zein gaixotasun-pentsioak.
- Hala ere, bakearen antolaketa (Alemania umiliaturik), SESBek europar burgesen artean eragiten zuen izua eta 1929ko krisi ekonomikoak demokraziaren garapena oztopatu zuten.
- Gerra arteko garaian hiru eredu politiko garatu ziren: komunismoa (SESB), totalitarismoak (Alemania, Italia) eta demokrazia liberalak.
- Europako potentzien totalitarismora pasatzea demokrazien krisiaren eredu da, 1929ko krisiak eragindako kalteengatik. Estatu Batuek estatu demokratikoen ikurra mantendu zuten.
- Totalitarismoak Italian eta Alemanian gobernatu bazuten ere, Britainia Handian edo Belgikan ere pisu handia hartu zuten gizartean.
Kausak
- Versaillesko Itunaren porrota: Alemaniak Frantziarekiko mendekua nahi zuen; Italiak, aldiz, eskaera espantsionistak ez zituen beterik ikusi.
- Aldaketak parlamentarismoan: Lehen Mundu Gerraren ostean eskubide politikoak handitu ziren, alderdi berri eta arrakastatsuen agerpena ekarriz, burgesia moderatua geldirik zegoen bitartean.
- Botere desorekak: Sindikalismoa nabarmen hazi zen. Erdiko klaseek (burgesia txikia), nora jo jakin ezean, ultraeskuindarren babesa bilatu zuten. Zentroko alderdiek garrantzia galdu zuten.
- 1929ko krisia: New Yorkeko burtsan hasitako krisi ekonomikoa Europako sistema liberal guztietan hedatu zen. Alderdi berriek burgesia kapitalistari leporatu zioten errua, ordena eta segurtasunaren bermatzaile bihurtuz.
- Bortizkeria politikoa: Frentismo garaia izan zen. Alde batetik ultraeskuindar alderdiak zeuden, eta bestetik, totalitarismoen aurkako koalizioak agertu ziren.