Demografia Kontzeptuak: Biztanleriaren Hazkundea eta Egitura
Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak
Errolda (Biztanleriaren Zenbaketa)
Herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu. Bi mota nagusi bereizten dira:
- Egitezko errolda: Udal bakoitzean dauden biztanleak (egoiliarrak).
- Zuzenbidezko errolda: Udal bakoitzean erroldatuta edo legez dauden pertsonen multzoa (egoiliarrak eta kanpoan daudenak).
Biztanleriaren Berezko Hazkundea (Naturala)
Aldi jakin batean toki edo lurralde batean izandako jaiotzen eta heriotzen arteko aldea da. Jaiotza-tasaren eta heriotza-tasaren arteko diferentziaren kalkulua da.
Biztanleriaren Benetako Hazkundea (Erreala)
Lurralde jakin bateko eta une bateko berezko hazkundea eta migrazio-saldoa batzea da.
Formula:
Benetako hazkundea = Berezko hazkundea (Jaiotzak - Heriotzak) + Migrazio-saldoa (Immigranteak - Emigranteak)
Bizi-itxaropena
Indize demografikoa da, leku jakin bateko biztanleak, batez beste, biziko diren urte-kopurua adierazten duena. Orokorrean, handiagoa da emakumezkoetan gizonezkoetan baino.
Biztanleriaren Zahartzea
Indize demografikoa da, toki jakin bateko 65 urte edo gehiago dituen biztanle kopuruaren eta biztanle osoaren arteko erlazioa adierazten duena, ehunekotan azalduz.
Formula:
Zahartze-indizea (%) = (65 urte edo gehiagoko biztanleria X 100) / Biztanleria osoa
Migrazio-saldoa
Toki jakin bateko immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da.
Formula: Migrazio-saldoa = Immigrazioa - Emigrazioa
- Positiboa bada, biztanleriaren hazkundea esan nahi du.
- Negatiboa bada, biztanleriaren murrizketaren faktore bat da.
Nekazaritza Exodoa
Nekazaritza edo landa-herrietatik hirietara edo industrialdeetara joaten den migrazio mota tradizionala da. Espainian 1900 eta 1975 urteen bitartean gertatu zen, gehiengo kopurua 1950 eta 1975 bitartean izanik.
Biztanleria Aktiboa
Lanean ari den edo lan egiteko prest dagoen eta ekoizpen edo kudeaketa prozesuan parte hartzen duen biztanleria-taldea da (16 urtetik gorakoak). Bi azpitalde biltzen ditu:
- Biztanleria aktibo okupatua: Ordainsari baten truke lan egiten duten pertsonak.
- Biztanleria aktibo langabea: Lan bila ari direnak (aktibo ez-okupatua).
Biztanleria Ez Aktiboa
Ordaindutako lanik egiten ez duena, eta lan hori gauzatzeko eskuragarri ez dagoena da.
Adibideak:
- Pentsiodunak
- Errentadunak
- Ikasleak
- Etxeko lanak egiten dituzten pertsonak (soldatarik gabe)