Demografia eta Hirigintza Kontzeptu Gakoak

Geografia2,6 KB

Demografia Kontzeptuak

A) Errolda

Populazio estatistiko bat osatzen duten biztanle guztien zerrendaren osaketa da, zenbaketa teknika ezberdinak erabiliz lortzen dena. Hiritarren gaineko datu demografikoak, ekonomikoak eta gizartekoak biltzen ditu.

B) Biztanleria-dentsitatea

Tokian tokiko biztanle kopuruaren eta azaleraren arteko lotura da. (D = Bizt. / Azalera Km²-tan = Bizt./Km²)

C) Biztanleriaren benetako hazkundea

Leku batean eta epealdi zehatz batean gertaturiko biztanleriaren hazkundea da, hau da, hazkunde begetatiboaren eta migrazio-saldoaren arteko balantzea. Kalkulua: (Jaiotzak - Heriotzak) + (Immigrazioa - Emigrazioa). Hazkunde errealean jaiotakoak, hildakoak, joandakoak eta etorriak kontuan hartzen dira.

E) Bizi-itxaropena

Giza bizitzaren batez besteko iraupena da. Emakumeen bizi-itxaropena luzeagoa da gizonezkoena baino, hainbat faktore direla medio: sendotasun biologikoa, lan-baldintzak, gatazka belikoetako parte-hartzea eta ohitura kaltegarriak.

F) Biztanleriaren zahartzea

Herri garatuetan gertatzen ari den fenomeno soziala da. Jaiotza-tasak izugarri jaitsi dira eta bizi-itxaropena asko luzatu da; ondorioz, populazioa zahartu egiten da.

G) Migrazio-saldoa

Herrialde baten immigrazioaren eta emigrazioaren arteko aldea da.

H) Landa-exodoa

Nekazarien irteera masiboa da. Nekazariak landa-eremuetatik hirietara, leku industrializatuetara edo Europara abiatu ziren, eta horregatik landa-eremua hustu egin zen.

Hirigintza Kontzeptuak

J) Alde Zaharra

Hiriaren parte bat da. Alde zaharretan eraikin historiko eta artistikoak izaten dira, eta askotan multzo osoak izaera monumentala izaten du. Ondo bereizten da bere itxuragatik.

K) Zabalgunea

XIX. mendean eta XX. mendearen zati handi batean hiriak handitzeko erabilitako eredua da, landa-eremuetan eraikiak. Hirigintza planifikatua izaten dute (bideak, kaleak...).

L) CBD (Central Business District)

Hiriaren gunea da, hirugarren sektoreko jarduera garrantzitsuenak pilatzen dituena.

M) Hiri-hierarkia

Lurralde bateko hirien sailkapena, tamaina eta funtzioen arabera. Hau aztertzeko rank-size-rule kontzeptua erabiltzen da.

P) Urbanizazio barreiatua

Hirien inguruan azken urteotan garatu den hirigintza eredua da. Tipologia anitzekoa da:

  • Etxebizitzak: Familia bakarrekoak edo atxikitako txaletek osatzen dituzten multzoak.
  • Poligono industrial bereziak.
  • Merkataritza-gune handiak.

Deskargatu

PDF Word HTML