Burdinbidearen Lege Orokorra: Historia eta Eragina
Burdinbidearen Lege Orokorra (1854-1856): Aztergai dugun testu hau, testu juridikoa da burdinbidearen eraikuntzari buruzko lege batzuen berri ematen baitu. Edukiaren aldetik ekonomiko-politikoa da, trenbidea eraikitzeko hainbat baldintza azaltzen dira eta. Iturriari dagokionez, historikoa da, informazio zuzena eskatzen baitu, hau da, testua eta gertaera historikoa bat datoz. // Egilea gobernu progresista da, Isabel II.aren erregealdian 1854 eta 1856 urteen bitartean egon gobernuan. Gobernu progresistak lege honek aditzera eraman eta Isabel II.ak eta Francisco de Luxan (sustapen ministroak) sinatu zuten, hauek onartuz. Ondoren herriari aditzera eman zioten, beraz testu publiko baten aurrean gaude. Honako lege multzoa 1855eko ekainaren 3an dago idatzita Aranjuezen eta handik hiru egunetara aipatutako Madrilgo gazetan argitaratu zen. // Progresisten helburua trenbidearen eraikuntza suspertzea zen, modu horretan nazio barneko merkatua sortu eta industrializazioa bultzatzeko. // Aipatutako helburua hurrengo artikuluetan ageri diren hainbat baldintza aurrera eramanez suspertu zen. // Lau eta seigarren artikuluen bitartez, trenbideen eraikuntza aurrera eramateko Estatuaren baimena beharrezkoa dela esaten da, beraz konpainia eta partikularrek ezin dute baimenik gabe trenbidearen eraikuntza aurrera eraman. // 8, 19 eta 20. artikuluetan konpainia horiek izango dituzten abantailak zehazten dira. Helburua trenbide sarearen eraikuntza suspertzea zenez, baldintza positiboak izan ziren parte hartu zuten konpainia eta enpresarientzako. Funts publikoen laguntza jaso daitekeela esaterako, horiekin obra jakin batzuk egikarituz, enpresei inbertitutako kapitalaren zati bat emanez. Atzerriko kapitalak estatuaren babesa jasoko dute, gerraren ondoriozko errepresalia, konfiskazio edo bahimenduetatik libre geratuko dira adibidez. Trenbide enpresa guztiei ere hainbat abantaila emango zaizkie, trenbideak hartuko dituen jabari publikoko lursail guztiak besteak beste. Aipatzekoa da lur hauek 1855an Madozen desamortizazioaren bitartez lortu ziren gehienbat. // Azkenik 30. artikuluan burdinbidearen zabalera zehazten da. Neurri hauek, ondorio negatiboak izan zituzten ekonomiaren garapenena Europako neurriekin alderatuta txikiagoak baitziren. // Lehen karlistaldia behin amaituta, Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak Bergarako Ituna sinatzeaz bat 1939ko abuztuan, Maroto jeneralak erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.ri. 1843ko azaroaren 11an jarri zen tronuan eta hamarraldi moderatua hasi zen, Narvaezekin. Etapa honetan hainbat ekimen burutu ziren Gobernu sendotzeko asmoz, hala nola: 1845eko konstituzio moderatua, Udalen legea edo Guardia Zibilaren sorrera. Gainera 1851. urtean Vatikanok bere ondasun guztiak desamortizatzea onartu zuen, beste hainbat ekimenen artean. // Hala ere moderatuen aurkako oposizioa sortu zen, Gobernuaren jarrera errepresiboa eta hauteskunde manipulatuen ondorioz. Hori dela eta oposizioko kideak 1849an progresista ezkertiarrenak Alderdi Demokrata sortu zuten erreginari aldaketak eskatuz. Gainera etapa honetan bigarren karlistaldia gertatu zen. Honen aurrean Narvaezek zapalkuntza gogorra eraman zuen aurrera. // Ondoren 1852an Murillok konstituzio atzerakoi bat aurkeztu zuen, baina azkenean dimisioa eman behar izan zuen. Haren ondorengo gobernuek eraginkortasun handikoak izan ez zirenez Biurteko progresista hasi zen, 1854an Antonio Canovas del Castillok Manzanareseko agiria idatzi zuen erreforma erradikalagoa eskatuz, horretarako matxinadak eginez. // Gizarte asaldura ikusita, Isabel II.ak Esparterori eskatu zion gobernua zuzentzeko. Hala ere gobernu progresistak ez zuen egonkortasuna lortu eta ondorioz Esparterok dimisioa eman zuen. Hori dela eta erreginak O'Donelli agindu zion gobernua eratzeko; moderantismo ziklo berria hasiz. // Agintean luzaro egon ez ziren arren, progresistak garrantzi handiko ekimenak egin zituzten: 1856ko konstituzioa idatzi zuten, 1855ean Madozen desamortizazioa sustatu zuten, finantza sistema zabaldu eta atzerriko kapitala ekarri zuten eta Burdinbidearen legeak arautu eta honen eraikuntza sustatu zuten. // Izan ere trenbidearen eraikuntza ezinbestekoa zen nazio barneko merkatua sortzeko, aurreneko pausoa zen industrializazioa bultzatzeko. // Espainian, gainontzeko herrialde europarren aldean, beranduago eraiki zen. Atzerapen honen arrazoiak ugariak izan ziren: geografikoak, ekonomikoak, ezegonkortasun politikoa… etab. // Trenbideen eraikuntza negozio handia izan zen, baina ustiapena ez zen errentagarria izan. 1866an krisi batek jo zuen eta honek eragin negatiboa izan zuen banku eta burdinbidean. Aldi berean beste sektore batzuk ere oso egoera tzarrean zeuden, beraz esan genezake krisialdi politiko latz batek eman ziola amaiera Isabel II.aren monarkiari. // Dena den, ukaezina da trenbidea aurrerapauso handia izan zela eta espainiar lurraldeak komunikatzeko eta merkatu nazionala sortzeko oso lagungarria.