Boterearen eta Desberdintasunen Jatorria Gizartean Zehar
Nola justifikatzen du gizarte bakoitzak bere botere egitura, botere eta desberdintasunen jatorria?
- Boterea jainkoengandik datorrela.
- Gizakiak desberdinak garelako.
- Estatu modernoetan gizakiaren ahalmen arrazionalaren ondorioz.
Antzinako Egipto
Estatua natura menperatzeko egin behar zen ahalegina zentralizatzeko sortu zen. Faraoia gizartearen puntan zegoen eta jainko bezala hartzen zuten berak zuelako boterea naturarengan. Beraz, hierarkia handia zegoen eta uste zuten hori zela onena segurtasuna eta ordena bermatzeko.
Grezia
Gizakia gizaki gisa onartzen zuten eta autonomia zuen jainkoen aurrean. Horrela demokrazia ezarri zen eta gizakiak eskubide, betebehar eta erantzukizunak dituen subjektu gisa. Beraz, Estatuko karguak herritarren erabakien arabera hartzen dira eta tenporalak dira. Gizarte aldeak adierazteko natura erabiltzen zuten.
Errenazimendua
Giza arrazoimena hartu zen ezagutza eta oinarri legitimitzaile bezala. Bizimodua asko aldatu zen eta monarkia absolutuak ezarri ziren. Garai hartan, boterearen justifikazioa printzipio arrazionaletan oinarritzen zen eta boterea gizarte kontratuen ondorio da. Gizakiek beraien erabakien bidez eskubideak estatuari utzi zizkioten.
Demokrazian subiranotasuna herrian dago eta Estatua ordezkari besterik ez da eta arrazoimenean oinarritzen da.
Aro Modernoa
Estatu Modernoaren ideia sortzen da: ideia abstraktua, inpertsonala, arrazionala eta beharrezkoa. Agintari tradizionala ordezkatu eta burokrazia sortzen da, egitura berria.
Estatuaren bilakaera historikoa
Platon eta Aristotelesentzat demokrazia ez zen gobernu mota egokiena gizartearentzat.
Platon
Aristokrazia da Estatu perfektua; hori okertuz gero timokrazia (ohorea) sortzen da; aberastasun nahiak oligarkia (dirua) bihurtzen du, oligarkek hiritarrak esplotatu eta hauek matxinatu egiten dira demokrazia (herria) sortuz. Honen ordena faltak tirania sortzen du.
Aristoteles
Gizakiaren gizartekotasuna azpimarratzen du eta komunitatearen kudeaketan parte hartzen du. Bere eredu ideala gobernuan pertsona bakarra dagoena da (monarkia/aristokrazia). Hainbaten gobernuak (errepublika) berriz gaitz bezala hartzen ditu.
Erdi Aroa
Monarkia feudala mugatua da, estatua sortu aurreko eredua. Egitura politiko orokorrean ahula zen eta ekonomiko-militarki mugatua. Noblezia eta jauntxoen aurrean monarkia finkatzea, erabaki zentroak sinplifikatzea, burokrazia antolaketa eta armada iraunkorra sortzeak antolakuntza politikoa bultzatzen du. Antolamendu hori erregearen harantzago doa eta estatu/monarkia absolutua deritzogu.
XVI., XVII. Eta XVIII. mendeetan
Monarkia absolutua izango da Europako Estatuen ezaugarria, non agintea subiranoaren esku biltzen den. Gizartea erregearen erabakien menpe dago eta monarka da agintari gorena, baita herriaren auzien epailea.
Ilustrazioa eta Liberalismoa
XVIII. mendearen bigarren erditik aurrera absolutismoaren gainbehera dator. Pentsamendu ilustratu eta liberalismo ekonomikoa aldarrikatzen eta garatzen ziren bitartean absolutismoaren oinarriak zalantzan jarri ziren. Iraultzaren bitartez antolamendu politiko berri bat sortu zen gizabanakoaren askatasun eta berdintasun politikoan oinarrituta. Horrela, subiranotasuna herrian egongo da. Erregea Estatuaren burua eta herritarren ordezkari izango da. Legeak guztien gainetik daude guztiok garelako gizarte horretako kide.
XIX. mendea
Liberalismoak erregimen politikoen sailkapen berri bat dakar, askatasun politikoan oinarrituta eta antolatzeko moduan: ordezkaritza eta parte hartzea. Subiranotasuna herrian dagoenez, herriak boterearen kudeaketan eta hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea du. Konstituzioa izango da indar politikoen eta sozialen arteko harremanak antolatzeko goi mailako dokumentua.