Botere Nahia eta Nihilismoa: Nietzschek Bizitzari Egindako Azterketa

Filosofia eta etika3,92 KB

Botere Nahimena

Gizakia izaki historikoa da, askea delako eta nahi eta gogoak dituelako. Gizakiak lurrean gauzatuko ditu bere gogoak, kanpoan egin beharrean. Nietzschek dio gizakia bere burua hobetzen dabilela etengabe. Zenbat eta kementsuagoa eta indartsuagoa izan bere bizinahia, orduan eta handiagoa izango da gizakien arteko desberdintasuna. Botere nahia bizidun guztien kontua da, bizi-maila handiago bat lortu nahi baitute; horretarako, indarra kanporatu behar dute.

Jakintzaren Boterea

Nietzscheren iritziz, gizakia ezagutza boterea lortzeko baliabidea da eta jakinmina botere nahiaren esku dago. Bizidun batzuek jakintzaren bitartez errealitatea menderatu nahi dute, eta ezagutzak kontrola lortzeko baino ez du balio. Botere nahia nork bere buruan uste osoa izatea da, erronka handiei aurre egiteko.

Betiereko Itzulera

Zaratustran, “maitatu eta bizi bizitza infinituki errepikatuko bazenu bezala” esan zen. Hala ere, betiereko segida baten ideiaren aurkakoa da. Gertakari oro inoiz gertatua izan behar du; aurrekoa errepikatuko bada, berria sortzeko ahaleginek ez dute balio. Supergizakia eta betiereko ahalerak aurkako kontzeptuak dira. Borobil bizioso hartatik ateratzeko, etorkizunaren ikuspuntutik ikusi behar da guztia.

Betiereko Itzuleraren Teoria

Betiereko itzuleraren teoriak Jainkoaren hipotesia ukatzen du, gertakizunak errepikapenak direla esaten duelako. Laburbilduz, mundua bere baitan duena baino ez da, hau da, ez du hartatik at.

Kritika

Urteetan zehar teoria honi kritika egin zaio, Nietzschek bere gaixo garaian idatzi zuelako eta bere burua kontraesanean jarri zuelako. Hau da, berarentzat bizitza egia absolutua zen bitalista zelako, baina horretarako hil egin behar zara. Beraz, kontraesana da. Zeren eta, nola sortuko da supergizakia haren existentzia bera behin eta berriz errepikatzen bada?

Nihilismoa

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Heriotzaren ondorioz, gizakiari babesa eta argia ematen zioten balioak bertan behera gelditu ziren. Hura gertatu zenean, nihilismoaren lehen aztarnak agertu ziren. Bizitzaren eta gure nahiei uko egitea irtenbiderik gabeko egoera batera eramaten gaitu. Historiako urrats guztiek helmuga edo bat dutela pentsatzeko ohitura dugu, eta azalpenik ez duela nabaritzean, gizakia kale gorrian sentitzen da.

Nihilismoaren eta Botere Nahia

Nihilismoa botere-nahiarekin lotura du, eta aurreko kulturetako idealak desagertu ahala, agertzen da. Gizakiak baiezkoa eman behar dio bizitzari, eta 4 urrats daude: Lehengoz, metafisika, erlijioa eta moralaren hondamendiez ohartu behar da, horrela, mundu berriaren balioak eskuratuz. Gero, gizakiak bere burua gutxiesten du eta gorroto du. Jarraitzeko, hondamendiaren fasea dator. Azkenik, eraldaketa gertatu ostean, garaile ikusiko du bere burua gizakiak, gizabanako aske gisa jokatuko du gainontzekoen iritziak kontuan hartu gabe. Gizarte berrian Jainkoa hil dela aldarrikatzen denez, gizakiari dena zilegi zaio.

Balioen Transmutazioa

Betidanik “ona” eta “gaiztoa” kontzeptuak banandu dira. Ona izateak indartsua, menperatzailea, harroa… izatea esan nahi du. Berriz, txarra izateak arrunta, umila, gezurtia…

Morroien eta Jaunen Morala

Nietzscheren ustez, morroien morala jaunak amorratzeagatik sortu da, eta jaunen moralak goi-mailako bizitzaren adierazlea da. Izan ere, morroien morala gorroto, ezintasuna, bekaizkeria eta abarretatik dator. Ona behartsua da, tolerantea, umila eta laguntzeko prest dagoena. Eta gaiztoa, boteretsua eta beldurgarria. Nietzschek ona eta tentela hurbilegi daudela dio, eta hura salatzen du. Hori erlijio-gizonen aurrean jaunen moralaren jabe izan diren Napoleonen, Zesarren… antzeman daiteke. Morroien moralak berdintasuna du oinarri; aldiz, jaunen morala hierarkian eta mailaketan.

Moral Berria

Moral berria ezagutzeko, bizitzaren bereizgarritasunean pentsatu behar da, Nietzschek botere-nahia dela esaten du.

Deskargatu

PDF Word HTML