Borboien Berrezarkuntza eta Foruen Deuseztapena (1868-1876)
Sarrera eta Testuingurua (1868-1874)
1868. urtean, Iraultza Loriotsuaren ostean, Isabel II.ak Espainiatik alde egin zuen eta 1874. urtean, Amadeo Savoiakoak tronua utzi ostean, Espainiak Lehen Errepublika aldarrikatu zuen. Gerra Karlista, altxamendu kantonalak eta Kubako Gerra zirela eta, ezegonkortasun politiko, sozial eta ekonomiko hedatua zegoen estatu osoan zehar.
Borboien Berrezarkuntza eta 1876ko Legea
Horregatik, urte horretan bertan, Borboien Berrezarkuntza hasi zen, non Isabel II.aren semea zen Alfontso XII.ak Sandhursteko Manifestua aurkeztu zuen Borboiak tronura bueltatzeko helburuarekin. Bera tronuan zegoela, Gorteek agindu eta Cánovas del Castillok, momentuko Ministro Kontseiluko Presidenteak, 1876ko uztailaren 21eko legea idatzi zuen, Gerra Karlistak sortutako ondorioetako bat izan zena.
Lehen Karlistaldia eta Foruen Defentsa (1833-1839)
Gerra Karlistaren lehen etapa 1833tik 1839ra arte hedatu zen, izan ere, euskal biztanleria nahiko zatituta gelditu zen 1833. urtean Fernando VII.a hil zenean. Isabel II.aren adingabetasunaren aurrean, Maria Kristina erreginorde izendatu zuten, etorkizun batean Isabel II.ak erreinatzeko. Horren aurka zeuden absolutistek, Fernando VII.aren anaia zen Karlos Maria Isidrok gobernatzea nahi zuten eta matxinada hasi zuten erregina berriaren alde zeuden erregimen liberalaren aldekoen aurka.
Foruen Murrizketa eta Deuseztapen Prozesua
Gerra Maroto jeneral karlistak eta Espartero progresistak Bergarako Besarkada sinatu zutenean amaitu zen, foruei zin egiteko baldintzarekin. Foruak, Euskal probintzietako eta Nafarroako usadio eta ohiturak batzen eta finkatzen dituzten idatzizko arauak ziren eta abantailak eman zizkieten euskal herritarrei. Bergarako Besarkadan adostutakoa aintzat hartu gabe, Maria Kristinak paktua apurtu zuen, foruak monarkiaren pribilegiotzat jo bazituen. Honekin, XIX. mendearen hasieran hasi zen foruen ezabapen prozesuaren bigarren etapari hasiera eman zitzaion eta 1839ko urriaren 25eko legearekin, Konstituzioa foruen gainetik zegoela erabaki zenez, euskaldunek zituzten pribilegio gehienak kendu ziren, bi izan ezik:
- Zerga sistema berezia izatea.
- Derrigorrezko soldadutzatik salbuetsita egotea.
1841ean Espartero erreginorde zegoela, Foru diputazioak eta batzar nagusiak kentzeaz gainera, beste probintzietan zegoen bezalako epai egitura jarri eta aduanak kostaldera mugitu ziren. 1844an liberal moderatuen gobernuan foruak berrezarri arren, pribilegioak nabarmen gutxitu ziren Cánovasen proiektuaren bitartez.
Bigarren Karlistaldia eta Foruen Deuseztapen Osoa (1872-1876)
1872. urtean Bigarren Karlistaldia hasi zen. Hauek 1876. urtean gerra galdu zutenean, 1876ko uztailaren 21eko lege honetan adierazi zena ezarri zen. Lege honen bitartez, foruak guztiz deuseztatu ziren, azken bi pribilegioekin amaituz.