Biztanleria Piramidea: Egitura eta Gertaera Demografikoak

Geografia3,08 KB

Biztanleria Piramidearen Ezaugarriak

Piramidea kutxatila itxurakoa da, biztanleria zaharkitua dagoelako. Oinarria barrurantz estutzen da, jaiotza-tasa txikia delako, eta adinekoen ehunekoa handia da, bizi-itxaropena luzatu delako.

Jaiotza-tasa txikia eta bizi-itxaropena handia direnez, piramide honek biztanleria garatua duen herrialde bati egiten dio erreferentzia.

Egitura Demografikoa: Adina eta Sexua

Jarraian, piramidearen adin- eta sexu-egitura aztertuko dugu, gertaera historiko-demografikoen arabera:

Gertaera Historiko-Demografikoak Adin-Tarteka

  1. 80 urtetik gora (1928 arte): Sartunea

    Adin-tarte honetan sartune bat aurkitzen dugu. Emakumeen bizi-itxaropena gizonena baino handiagoa dela ikus daiteke. Gainera, heriotza-tasa nahiko handia da, bizi-itxaropenaren muga horretan kokatzen delako. Horrez gain, 1920. urtea baino lehen jaiotako gizonen heriotza zuzena kontuan hartu behar dugu, Gerra Zibilaren ondorioz.

  2. 79-70 urte (1928-1938): Irtenunea

    Adin-tarte honetan irtenune bat aurkitzen dugu. Horren arrazoiak honako hauek dira:

    • Estatistikoki bizi-itxaropenaren urte-tartean daude, eta ondorioz, heriotza-tasa ez da oso handia.
    • Egoera ekonomikoa hobea izan zen.
    • Industrializazioaren hastapenak agertu ziren.
  3. 69-65 urte (1938-1943): Gerra Zibilaren Sartunea

    Adin-tarte honetan sartune nabarmen bat ikusten dugu. Gerra Zibilaren egoera zela eta, jaiotza-tasak izugarrizko beherakada izan zuelako gertatu zen. Sartune hau jaio ez ziren pertsonekin lotzen dugu.

  4. 64-50 urte (1943-1958): Autarkia Garaia

    Adin-tarte honetan ez dugu ez sartunerik, ez irtenunerik aurkitzen. Gerra Zibilaren osteko egoera latza zela eta, autarkia garaia zen, eta jendeak zegoenarekin bizi behar zuen. Horren ondorioz, jaiotza-tasak berreskurapen txikia izan zuen, eta horrek hazkunde txikia eragin zuen.

  5. 49-30 urte (1958-1978): Baby Boom eta Garapen Ekonomikoa

    Adin-tarte honetan irtenunerik handiena aurkitzen dugu. Gerra osteko «baby boom» garaia izan zen. Urte horien bitartean, 60ko hamarkadako garapen ekonomikoa gertatu zen, besteak beste, nekazaritzaren mekanizazioa, industriaren garapena eta turismoaren gorakada.

    Horregatik, jaiotza-tasak gora egin zuen nabarmen, Frankismoak bultzatutako politikaren ondorioz, eta haur-heriotza jaitsi egin zen, osasuna hobetu zelako.

  6. 29-10 urte (1978-1998): Krisia eta Trantsizioa

    Adin-tarte honetan sartune nabarmen bat ikusten dugu. 1975eko krisiaren eraginez, langabezia igo egin zen, eta ondorioz, jaiotza-tasak berriz ere behera egin zuen. Horrekin batera, epe historiko berri bat hasi zen: trantsizio politikoa eta mentalitate berria.

  7. 0-9 urte (1998-2008): Immigrazioaren Eragina

    Azken adin-tarte honetan, irtenune bat ikusten dugu. Jaiotza-tasak gora egin zuen, kanpo-immigrazioaren ondorioz eta gobernuak jarritako neurrien eraginez.

Deskargatu

PDF Word HTML