Biurteko Aurrerakoia (1854-1856): Erreforma eta Krisia Espainian

Historia5,82 KB

Biurteko Aurrerakoia (1854-1856)

1845eko Matxinadaren Arrazoiak

1845eko matxinadak hainbat arrazoi zituen:

  • Politika ekonomikoan eta finantza politikan nagusi ziren ustelkeriak.
  • Gizarte bizitzako faboritismo handiaren eraginez, iritzi liberalen sektore handietan mugimendu iraultzaileak piztu ziren, sektore moderatua barne hartuta.

Erabilitako Prozedura eta Bilakaera

Prozesua pronuntziamendu militarrekin hasi zen. 1854ko uztailean, O’Donnell general moderatuak gidatutako armadaren zati batek Vicálvaron altxamendua egin zuen. Emaitza ez zegoen argi eta O’Donnell Andaluziarantz abiatu zen. Manzanaresen Serrano generalak (aurrerakoia) elkartu zitzaion, eta biek manifestu bat herrialdeari egitea erabaki zuten, promesa aurrerakoiekin. Espainia ia osoa altxatu egin zen. Horrela, altxamendu militar moderatua herri mugimendu aurrerakoi bihurtu zen.

Ondorioak

  • Gertaera horiek ikusita, Elisabeth II.a erreginak agintea aurrerakoien irudi nagusiaren, Espartero generalaren, esku uztea erabaki zuen.
  • Hamarkada moderatua amaitu eta Biurteko Aurrerakoia izenekoa abiatu zen, 1856ra arte iraun zuena.

3. Biurteko Eraldaketa Aurrerakoia

Konstituzio Proiektu Berriak

  • Eginkizun nagusia konstituzio berria egitea izan zen, baina ez zen aldarrikatu, eztabaidak oso luzeak izan zirelako eta askotariko gertaera politikoak izan zirelako.
  • Testu horrek alderdi aurrerakoien ideiak oso ondo islatzen zituen:
    • Nazio Subiranotasuna.
    • Koroaren aginteari mugak ezartzea.
    • Prentsa epaimahaiaren iritziaren menpe jartzea.
    • Milizia Nazionala itzultzea.
    • Auzokoek hautatutako alkateak.
    • Boto emaileek hautatutako senatua eta ez koroak.
    • Gorteen autonomia.
    • Erlijio tolerantzia.

Berrikuntza Ekonomikorako Legeak

  • Politika ekonomikoaren ardatz nagusia desamortizazioa izan zen (1855eko P. Madozena).
  • Atzerriko kapitalak erakartzen zituen legea.
  • Bankuen kreditu jarduera bultzatzen zuen legea.
  • Trenbidea egitearen legea.
  • Industrializazioa sustatu nahi zituzten legeak.

2. Joera Politiko Berriak

Hartutako Lehenengo Neurriak

Banakako eskubideak eta hauteskunde mekanismoa liberalizatzeko, aurreko erregimenean zapalduta egon ziren joera politikoak argitara atera ziren (legearen barrura ekartzea).

Azeleraturiko Beste Joera Politikoak

  • Aurrerakoien ezkerrean, demokratak eta errepublikanoak zeuden, eta errepublikanismoaren barruan sozialistak eta federalistak bereizten ziren.
  • Aurrerakoien eskuinean, karlismoak bizi seinaleak eman zituen eta landa inguruan partida armatuak egin zituen.

Biurteko Gobernuek Izan Zituzten Arazoak

  • Eskubiak behin eta berriro astindu zituen Gorteetan eta komunikabideetan erregimen horri mota guztietako eragozpenak jarri nahian.
  • Muturreko ezkerra ere aurka agertu zen, eraldaketa demokratikoak egiteko aukeraren alde zegoelako.
  • Langileen eta nekazarien aldarrikapen ekintzak eta gobernua agintetik kentzeko ahaleginak etengabeak izan ziren.
  • Kaleko segurtasunik eza eta gatazkek gora egin zuten.

Biurteko Liberalaren Amaiera

Krisia 1865ean gertatu zen: ezegonkortasunaren aurrean, O’Donnellek estatu kolpea egin zuen eta Espartero generala eta alderdi aurrerakoia agintetik kanporatu zituen. Modu horretan, Biurteko Aurrerakoia hasi zen bezala amaitu zen, hau da, troka eta Madrileko kaleetan odola isuriz.

Union Liberal eta Moderantismoaren Itzulera

Gobernuko Presidentea

Lehenengo gobernuko presidentea O’Donnell izan zen.

Helburu Nagusiak Politika Arloan

  • Monarkia konstituzionala hedatzea.
  • Eskubide legitimoak eta askatasun legitimoak errespetatzea.
  • Ordena publikoa berrezartzea.
  • Joerak adiskidetzea, moderatua eta aurrerakoia.

O’Donnellen Ahaleginak Liberalismo Zentralista Ezartzeko

  • 1845eko konstituzioa berrezarri zuen, printzipio aurrerakoi batzuk aitortzen zituen akta gehigarri batekin.
  • Milizia nazionala ezabatu zuen.
  • Udalak berrantolatu zituen.

Narváezen Itzulerak Ekarri Zituen Aldaketak

  • Akta gehigarri ezabatu zuen.
  • Desamortizazioa eten zuen.
  • Moderantismoaren osagai kontserbadoreenak inguruan hartu zituen.

1. 1866ko Krisia eta Erregimen Isabeldarra Agortzea

Krisiaren Egiturazko Faktoreak

  • Moderantismoak gizarte eskaerei eta herritarren partehartze politikorako eskaerei erantzuteko zuen ezintasuna.
  • Isabel II.aren gortearen ospea galtzea.
  • Industria, finantza eta iraupen krisi larriek sortutako gizarte ezinegona.

Gehitu Ziren Bi Gertakari

  • Sanz del Río eta Emilio Castelar beraien katedretatik kanporatu ostean, ikasleek manifestazio egin zuten eta amaiera bortitza izan zuen.
  • Prim-ek konplot militarra antolatu zuen; porrot egin arren, San Gil kuarteleko sarjentuen altxamendua suspertu zuen, eta ahalegin horren ondorioz, 68 parte-hartzaile fusilatu zituzten, iritzi publikoa hunkituta geratu zelarik.

Prim-ek Hainbat Porroten Ondoren Hartutako Erabakia

Prim-ek 1864 eta 1867 bitartean zazpi plan asmatu zituen gobernua agintetik kentzeko. Baina San Gil kuarteleko altxamenduaren porrotaren ostean, indar militar eta zibilak bildu behar zirela ulertu zuen.

Ondorioa

Ostenden alderdi demokratekin ituna sinatu zuen.

Aliantzaren Oinarriak

  • Sistema politiko isabeldarra suntsitzea.
  • Sufragio unibertsalaren bidez hautatutako gorte konstituziogileekin ordena berria eraikitzea.

Deskargatu

PDF Word HTML