Bigarren Mundu Gerra eta Totalitarismoak: Zergatiak, Ezaugarriak eta Ondorioak
Totalitarismoen Ezaugarriak eta Gorakada
Ekonomia eta Gizarte Kontrola
Estatuak ekonomia zuzendu zuen (grebak debekatu, prezioak ezarri, soldatak arautu), eredu ekonomiko autarkiko bati hasiera emanez, eta kapitalismoaren eta komunismoaren aurka aldarrikatu zen. Gizartea propagandaren bidez, komunikabideak zentsuratuz eta hezkuntzaren bidez kontrolatzen zuen.
Nazismoaren Ezaugarriak
Aginte osoa bereganatu zuen, askatasunak eta alderdi politikoak ezeztatu zituen, eta oposizioa polizia politikoaren bidez eta kontzentrazio-esparruetan sartuz zapaldu zuen.
Totalitarismoen Agertzearen Arrazoiak
- Demokrazia ondo sendotu gabe egotea.
- Gobernu liberalei ekonomiaren krisia leporatzea.
- Gizarte talde batzuen komunismoaren hedapena mugatzeko guraria.
- Lehen Mundu Gerraren osteko bake itunen kontrako muturreko nazionalismoak agertzea, Alemanian eta Italian sortu zirenak.
Gizarte Babesa Totalitarismoei
Krisiaren eraginez bizi-maila jaitsi zitzaien erdiko klaseek eta kapital handia zutenek, komunismoaren gorakada gelditu nahian, babesa eman zieten. Nahigabetuta zeuden soldadu ohiek eta langabetu askok, baita gizarte sektore kontserbadoreenek ere, totalitarismoak babestu zituzten.
Totalitarismoaren Ezaugarri Orokorrak
- Sistema politiko autoritarioa ezartzea.
- Ekonomia eta gizartea kontrolatzea.
- Berdintasuna ukatzea.
- Pentsaera irrazionala.
- Militarismoa.
- Muturreko nazionalismoa.
- Menperatzea erabiltzen zuten, eta gerra justifikatzen zen inperialismo izeneko lurralde-hedapena lortzeko.
- Sozialismoaren, komunismoaren eta langile mugimendu antolatuaren kontra zeuden.
- Demokrazia liberalen kontrakoak ziren.
Bigarren Mundu Gerraren Zergatiak
Nazioen Elkartearen Eraginkortasun Eza
Aurreko guztiari Nazioen Elkartearen eta mendebaldeko demokrazien eraginkortasun eza gehitu behar zaio, politika erasokorrak gelditzeko gauza izan ez zirenez gero. Emakida politika egitea hautatu zuten.
Jokabide Inperialistak
Italiaren, Alemaniaren eta Japoniaren jokabide inperialistak izan ziren gerraren berehalako arrazoiak.
Gerraren Aurreko Urratsak
- Mantxuria inbaditu zen 1933an.
- Alemania Nazioen Elkartetik joan zen 1935ean, eta derrigorrezko soldadutza ezarri zuen.
- Renania berriro ere militarizatu zuen, Frantziako mugan.
- Alemaniak germaniar biztanleria zuten lurraldeak beretzea hartu zuen aitzakiatzat.
- Japoniak Polonia inbaditu zuenean 1939an, SESBrekin Alemaniak ez erasotzeko ituna sinatu ondoren, Erresuma Batuak eta Frantziak Alemaniari gerra deklaratu zioten. Horrela hasi zen Bigarren Mundu Gerra.
Bigarren Mundu Gerraren Ezaugarriak
Gerraren Eskala eta Eragina
Hirurogei herrialdek parte hartu zuten, eta gerra ekintzak Ozeano Barean, Europan eta Afrikan gertatu ziren. 100 milioi pertsona baino gehiago mobilizatu zituzten, eta beste 800 milioik arerioen okupazioa, bonbardaketak eta era guztietako estualdiak jasan behar izan zituzten. Gizartearen %90ari eragin ziola kalkulatzen da. Iraupen handia izan zuen, eta lurraldeak apurka-apurka konkistatu ziren. Beste ezaugarri batzuk armada indartsuak erabiltzea izan ziren.
Gerraren Gertaera Nagusiak
Ingalaterrako Gudua
1940ko udan, Hitlerrentzat etsai eraginkor bakarra Erresuma Batua zen, eta maiatzetik ministro berria zuen, Winston Churchill. Erresuma Batua menderatzeko, Hitlerrek Ingalaterrako Gudua deritzona abiatu zuen. Britainiar zeruan etengabeko operazioak egin zituen 1940ko uztailetik urrira, Alemaniako Royal Air Force suntsitu eta uharteak inbaditzeko beharrezkoa zen aire nagusitasuna lortu nahi zuen horien bidez.
Gerraren Bira eta Amaiera
Ardatzeko potentziak geldiaraziz hasi zen gerraren bira: Estatu Batuek Japoniaren aurrerapena geldiarazi zuten Ozeano Barean; britainiarrek Alemania Afrikako iparraldean geldiarazi zuten; eta errusiarrek, Stalingraden. Aliatuek Italia inbaditu zuten. Aliatuen eraso bikoitza hasi zen orduan: Mendebaldetik, Normandian lehorreratu eta gero, Mendebaldeko Europa azkar askatu zuten Aliatuek. Ekialdetik, 1945eko maiatzean, Armada Gorria Berlinen sartu zen. Egoera horrek Hitlerrek bere buruaz beste egitea eragin zuen. Bi egun lehenago, Mussolini atxilotu eta exekutatu egin zuten. Azkenik, Hiroshima eta Nagasaki hiriak Estatu Batuek bonba atomikoak erabiliz bonbardatu ondoren, Japonia errenditu egin zen.
Gerra Osteko Ondorioak
Bake Itunak eta Mugen Zehaztapena
Gerra ostean, 1946an, hainbat bake itun izenpetu eta Europako mugak zehaztu zituzten. SESBk bere lurraldea hedatu zuen Baltikoan eta ekialdean, Poloniaren kalterako. Poloniak mendebaldeko mugak Oder ibaiaraino zabaldu zituen, Alemaniaren kontura. Alemania banatu egin zuten, Potsdamgo konferentzian erabaki zituzten okupazio zonetan. Italia armada angloamerikar baten mende geratu zen, eta koloniak galdu zituen. Japonia Estatu Batuek okupatuta geratu zen, koloniak galdu zituen eta Mantxuria Txinari itzuli behar izan zion.