Bigarren Industria Iraultza: Alemaniaren Lidergo Berria
Bigarren Industria Iraultza eta Nazioarteko Lidergo Berria
Industria Iraultzen arteko ezaugarrien konparaketa
Lehen eta Bigarren Industria Iraultzen arteko ezaugarri nagusien konparaketa:
| Ezaugarria | Lehen Industria Iraultza (Erresuma Batua) | Bigarren Industria Iraultza (AEB eta Alemania) |
|---|---|---|
| Energia | Ura eta ikatza | Elektrizitatea eta petrolioa |
| Materiala | Kotoia eta burdina | Altzairua, aleazio berriak, material sintetikoak, kimika, zementu artifiziala |
| Antolakuntza industriala | Factory System | Enpresa handia, S.A. |
| Lanaren antolakuntza | Trebakuntza eta lan banaketa | Lanaren antolakuntza zientifikoa (Taylorismoa) |
Kasuen azterketa: Alemania, AEB eta Japonia
Alemaniaren kasua (eta Japoniarena) estatuak bultzatutako industrializazio prozesu goiztiarra izan zen.
Industrializazioaren aurreko pausoak Alemanian
- 1783: Alemania 314 estatu independente eta 1400 lurralde federalez osatua zegoen.
- 1871: Lehenengo Reich-a sortu zen, aurretik egindako erreforma batzuen ondorioz.
Alemaniako hiru erreforma nagusiak
Erreformak hiru oinarri nagusitan banatu ziren:
-
Nekazaritza erreforma (1807-1821):
- Stein eta Hardenberg ministroek bultzatu zuten.
- Ezaugarri nagusia: serbuen askapena. Serbuak industriarentzat eskulana izateko bideratu zituzten.
- Ondorioak: Populazioa %43 handitu zen eta nekazaritza ekoizpena urtero %1,9 handitu zen.
-
Batasun ekonomikoa:
- 1815: Vienako Kongresuan 34 estatu izatera pasa zen. Administrazio eta ekonomia-politika bakarra eratu behar zen.
- 1834: Alemaniaren Aduana Batasuna (Zollverein) sortu zen.
- 1871: Batasun politikoa ere osatu zen (Cobden/Chevalier hitzarmenean batu zen). Nazionalismoan eta barne-merkatua hedatzean oinarritu zen.
-
Trenbide-sarea eta barne-merkatua:
- Barne-merkatua hedatzeko trenbidea erabili zen.
- Trenbidea garatzeko atzerriko inbertsioa beharrezkoa izan zen (Belgika eta Frantzia). Trenbide transkontinentala sortu zen.
- Arrastatze ondorioak Alemanian: meagintza garatu zen, industria metalikoa bultzatu zen eta merkataritza-funtzioa erraztu zen.
Industrializazio estrategia: Kontzentrazioa (Konzernak)
Industrializazioa Alemanian Konzernak (kontzentrazioa) sortzean oinarritu zen, batez ere siderurgia, elektrizitate, elektronika eta kimikako enpresetan.
- Estrategia: Kartelak eta oligopolioak sortzea.
- Oligopolioa: Enpresa kopuru txiki batek kontrolatzen du merkatuko eskaintza osoa, akordiorik gabe eta konkurrentzia marken bitartez burutzen dena.
- Helburua: Enpresa barnean enpresa-laborategia sortzea, kapitalaren eta ezagutzaren metaketarako. Kontzentrazioaren helburua ikerketa zientifikoaren kostu finkoak banatzea zen.
Finantzaketa: Banka Mistoa
Alemanian sortu zen lehen aldiz Banka Mistoa. Garapen ekonomiko berantiarra zutenez, atzerapen hori gainditzeko puntako teknologiarekin eta dimentsio handiko arloekin lan egin behar izan zuten, eta horretarako kapital handia behar zen. Banka industria hazkundearen eta esportazioen euskarri bihurtu zen.
Banka Mistoaren ezaugarriak eta lana:
- Baliabide propioak eta besteen baliabideak uztartzen zituen, akziodunen elkarteak sortuz.
- Elkarte hauen zeregina aurrezki handiak xurgatzea zen, industrian inbertitzeko.
- Epe erdiko eta epe luzeko kredituak ematen zituen, enpresak sortzeko, kapitala zabaltzeko eta berrikuntza bultzatzeko.
Arazoak eta ondorioak: Hedapen koloniala
Alemaniako industrializazioak bi arazo nagusi sortu zituen:
- Industria kontzentrazio handia.
- Integrazio bertikalak eta horizontalak.
Ondorioz, Alemania ez zen gai bere merkatua xurgatzeko. Arazo honi aurre egiteko, hedapen koloniala beharrezkoa zen, eta horretarako merkataritza-flota eta armada ezinbestekoak ziren. Egoera honek Lehen Mundu Gerraren aurrepausoak eragin zituen.