Bigarren Errepublikako Erreformak eta Gerra Zibilaren Hasiera
Hezkuntza berrikuntza
Arrazoia
Espainiaren atzerapena hezkuntza-sistema egoki baten bidez gainditu zitekeela pentsatu zuten.
Neurriak
- Metodo eta irakasle erlijiosoen lekuan hezkuntza aurrerakoia jarri.
- Jesusen Konpainia desegitea.
- Kongregazio erlijiosoei irakaskuntza galaraztea.
Emaitzak
- Errepublikak gogor egin arren, ez denborak ez diruak ezin izan zuten deuseztatu Elizaren irakaskuntza-monopolioa.
- Lehen hezkuntzako hamar mila eskola berrik gobernuaren nahiarekin bat egin eta hezkuntza hobetzeko eskatu zuten. Maisuei soldata igo zieten eta, ikasketa-planak erreformatuz, hobeto prestatu nahi izan zituzten, eskolaren funtzio eraldatzailearekin bat egin zezaten.
Berrikuntza militarrak
Armadaren egoera
Armadan buruzagi gehiegi zegoen, soldaduek prestakuntza eskasa zuten eta materiala oso zaharra zen.
Azañaren legea
Azañaren lehenengo erabakietako bat hainbat ofiziali, soldata murriztu gabe, denbora baino lehen erretiratzeko proposatzea izan zen.
Emaitzak
- Erdiek eskaintza onuragarria onartu zuten eta ofizialen kopuruak behera egin zuen nabarmen.
- Ez zen beste helburu bat lortu: armadaren joera errepublikanoan ezartzea.
Beste neurri batzuk
- Eskubide militar zabalak murriztu eta eskubide zibilak gehitzea.
- Zaragozako Akademia Nagusia ixtea.
- Ez zen Guardia Zibila desegitera ausartu, baina bai ordena publikoan zuen hegemonia aldatzen. Euren parean, Erasorako Guardia eratu zen, hiriko polizia bezala trebatua.
Uztailaren 17ko gertaera militarrak eta erantzuna
Ekintza
- Melillako soldaduen taldea altxatu zen eta gerra-egoera aldarrikatu zuen Marokon.
- Kanarietatik Francisco Francok Tetuanerako bidea egin zuen Afrikako armadaren buruan ipintzeko.
Gobernuaren erantzuna
Casares Quirogaren gobernuak ordu batzuetan ez zuen inolako neurririk hartu, hain geratu zen harrituta eta nora ezean. Egun gutxitan, Espainiako hiri nagusietan altxamenduek porrot egin ondoren, indar matxinatuen eta gobernuko indarren arteko barneko gerra zibila bilakatu zen. Franco jeneralak berehala protagonismo erabakigarria hartu zuen.