Berrezarkuntzaren krisia eta Gerra Zibilaren hasiera

Historia3,44 KB

Berrezarkuntza-sistemaren krisia

Zer gertaerek eragin zuten sistema liberalen krisia? 1909tik 1923ra, hainbat krisi izan ziren, eta krisi horiek Berrezarkuntza-sistema desagerrarazi zuten.

  • 1909ko Aste Tragikoa: Bartzelonan gertatutako herri-matxinada. Marokoko gerrarako tropetan herri-klaseko jendea soilik bidaltzeagatik gertatu zen, aberatsek ordaindu egiten baitzuten soldadutza ez egiteko. Langileen mugimenduak ezinegon hori erabili zuen greba orokorra antolatzeko.

1917ko krisia: hiru sektoreen protesta

1917ko krisia izan zen aldi hartako arazorik larriena. Krisia hiru sektoretan gertatu zen:

  1. Militar profesional batzuek protesta egin zuten, maila-igoeretan zegoen diskriminazioa salatzeko.
  2. Politikari batzuek ere protesta egin zuten, kataluniar erregionalistek batez ere (konstituzioa aldatzea eskatu eta Kataluniarako autonomia aldarrikatu zuten).
  3. Sozialistek, errepublikanoek, liberal erreformistek eta monarkistek greba orokorreko deia egin zuten.

Grebak porrot egin bazuen ere, biztanleriaren zati handi baten ezinegona utzi zuen agerian.

Krisiaren ondorioak eta Annualgo hondamendia

1917tik aurrera, krisiari aurre egiteko, alderdi politiko burges guztiak elkarlanean aritu ziren, kontzentrazio-gobernuetan. Baina ezinegona ez zen amaitu: 1917tik 1923ra, 43 gobernu-aldaketa oso edo partzial izan ziren. Espainiako politika noraezean zirudien:

  • Prezio-igoerek eta langabeziaren gorakadak gizarte-gatazkak areagotu zituzten.
  • Horrekin batera, porrotak bata bestearen ondoren izan ziren: Marokoko gerran eta Annualgo hondamendia (1921ean).

Gerra Zibila: lurraldeen banaketa

Nola banatu ziren Espainiako lurraldeak matxinadaren ondoren? Estatu-kolpeak Espainia bi eremutan banatu zuen:

Nazionalek bereganatutako eremuak:
Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leon, Galizia, Cáceres eta Mendebaldeko Andaluziaren zati bat hartzen zituen.
Errepublikaren aldekoek bereganatutako eremuak:
Aragoiren zati handiena, Katalunia, Penintsularen iparraldea (Nafarroa izan ezik), Levante, Madril eta ia Andaluzia osoa kontrolatzen zituen.

Bi bandoak eta jasotako laguntza

Nazionalak

  • Agintea bateratzeko eta benetako politika-agintea erabiltzeko, Defentsa Nazionalerako Junta sortu zen Burgosen, Francoren buruzagitzapean.
  • Alemania naziaren eta Italia faxistaren laguntza jaso zuten; ia 200.000 soldadu eta material ugari bidali zizkieten.

Errepublikanoak

  • Errepublikako gobernua ez zen gai izan aginte zentralizatu bat ezartzeko, eta sindikatuek eta langile-alderdiek herri-miliziak antolatu eta neurri iraultzaileak hartu zituzten; hala nola lur eta industria batzuen kolektibizazioa.
  • Errepublikak atzerriko laguntza ere jaso zuen: Brigada Internazionaleko 67.000 soldadu eta 5.000 sobietar.

Kontzeptu garrantzitsuak

Erregenerazionismoa:
1898ko hondamendiaren ostean sorturiko mugimendu intelektuala izan zen. Espainia gainbehera zioala salatu zuten, eta erreformak proposatu zituzten.
Brigada Internazionalak:
Errepublikaren alde borrokatzeko munduko hainbat herrialdetatik Espainiara joandako boluntarioak.
Herri-miliziak:
Gehienbat zibilez osatutako talde armatuak. Errepublika defendatzeko hartu zituzten armak.

Deskargatu

PDF Word HTML