Berrezarkuntzako Sistema Politikoa eta Kazikismoa
Berrezarkuntzako Sistema Politikoaren Mugak
Parte-hartzearen Murrizketa eta Tokiko Kontrola
Herritarren parte-hartzea murriztu egin zen: jabeek bakarrik parte hartu ahal izan zuten. Gainera, 30.000 biztanletik gorako herrietan alkateak erregeak izendatuko zituen, eta probintzia eta udaletako aurrekontuak gobernuak onartu behar zituen.
Inprimatze-askatasunaren Zentsura
Inprimatze-askatasuna murrizteko hartutako neurriak hauek izan ziren:
- 2.000 orrialdetik beherako idatzietarako aldez aurreko zentsura ezarri zen.
- Elizari liburu guztiak zentsuratzeko aginpidea eman zitzaion.
- 1879ko Inprimatze Legeak delitutzat ezarri zuen Berrezarpeneko sistema politiko eta sozialari erasotzea edo sistema zalantzan jartzea.
Hauteskunde Sistema eta Iruzurra
Txandakako Formula (Turno)
Hauteskundeetako ustelkeriaren oinarria kazikismoa izan zen. Txandakako formularen onurak, hauteskundeen manipulazioa zela bide, hauek izan ziren: alderdi biei euren programak modu baketsuan betetzeko aukera eman zien.
Hauteskunde Prozesuaren Ezaugarriak
Hauteskundeetako prozesuaren ezaugarri nagusia aurretik hitzartuta zegoen moduan etengabe faltsutzea aukeratu zen.
Prozesua ziurtatzeko pausoak:
- Hori ziurtatuta zegoen Madrilen zentratutako alderdien nagusitasunaren bidez.
- Alderdi horiek probintziaka zeuden egituratuta.
- Lekuan lekuko agintea kazikismoaren bitartez kontrolatzen zuten.
- Madrilen erabakiak hartu (Gobernadore zibilak jaso).
- Kazikeek erabakiak faltsutu.
Iruzur Mekanismoak
Laukitxoen Sistema
Parlamentu egokia lortzeko Laukitxoen Sistema esaten zitzaiona erabiltzen zen, borondate nazionala faltsutzeko. Formula honen arabera, zerrenda bat egiten zen gobernuaren onespena zeukaten hautagaiekin, eta ondoan hauteskundeei begira estatuan zeuden barrutien zerrenda jartzen zen.
Hauteskunde Iruzurra
Emaitzak aurretik finkatutako helburuetatik gehiegi ez aldatzeko egiten zen presioari Hauteskunde Iruzurra esaten zitzaion. Horrek indarkeriaz, iruzurraz, botoak erosteaz eta abar baliatzea esan nahi zuen.
Kazikismoa
Definizioa eta Kronologia
Kazikismoa Espainian XIX. mendearen erditik XX. mendearen lehenengo herena bete arte agertu zen egitate soziopolitikoa izan zen.
Kazikeak leku edo inguru bateko eliteko kideak ziren.
Kazikismoaren Ezaugarriak
Ezaugarriak hauek ziren:
- Geografia, ekonomia eta gizarte egoera jakin batean errotua zegoen, gizarte itxi horretan nagusi izatea.
- Estatuaren aurrean gizarte horren bitartekari aritzea.
- Ardura hori diputatu ofizialarentzat botoak batu eta hauteskundeak erabiltzeko orduan zeukaten. Botoen truke mesede eta onura emaile bihurtzen ziren.