Begiaren Akatsak eta Funtzionamendua: Hipermetropia, Astigmatismoa, Presbizia eta Miopia
Begiaren Akatsak eta Begiaren Funtzionamendua
Begi akatsak
1. Hipermetropia
Hurbileko puntua behar den distantzia baino urrunago dagoenean gertatzen da. Hurbileko puntua baino hurbilago dauden objektuak ez dira ondo ikusten.
Zergatia: Kornea lauegia delako eta begia laburregia delako, irudia erretinaren atzean sortzen da.
Konponbidea: Lente kobergente bat (+) jartzea, sortutako irudia hurrunago egotea eta birtuala izatea lortzeko.
2. Astigmatismoa
Distantzia berean dauden norabide desberdinak ez dira aldi berean fokatuta ikusten.
Zergatia: Kornea ez delako guztiz esferikoa.
Konponbidea: Kurbadura-erradio ezberdinetako lenteak erabiltzea. Astigmatismoa duen pertsona batek ezin dio inori bere betaurrekoak utzi, kantitatea eta norabidea kontuan hartu behar direlako; oso espezifikoa da.
3. Presbizia
Ikusmen nekea: hipermetropiaren antzekoa da, hurbileko puntua behar den tokian baino urrunago dago. Hurbileko puntua baino hurbilago dauden objektuak ez dira ondo ikusten.
Zergatia: Adinagatik, muskulu ziliarrek indarra galtzen dutelako eta kristalinoak malgutasuna galtzen duelako. Kristalinoa ezin da behatu, eta hurbilegi dauden objektuak ezin dira fokatuta ikusi.
Konponbidea: Lente kobergente bat (+) erabiltzea.
4. Miopia
Urruneko puntua infinitoan egon beharrean hurbilago dago, distantzia mugatu batean. Urruneko puntua baino urrunago dauden objektuak ez dira ondo ikusten.
Zergatia: Kornearen kurbadura handiagoa delako, edo begi borobila izan beharrean luzeegia delako, edo zenbat eta urrunago egon, muskulurako indar handiagoa behar delako.
Konponbidea: Lente dibergente bat (-) erabiltzea.
Begiaren Anatomia eta Osagaiak
- Begi ia esferikoa: Erradioa 25 cm inguru.
- Humore beirakara: Begia betetzen duen likido gardena (n = 1,3).
- Kornea: Kanpoko geruza.
- Humore urtsua: Likido gardena.
- Irisa: Begiei kolorea ematen diena.
- Begi horia (makula): Bertan zelula fotosentsibleak daude, sentikorrenak.
- Erretina: Pantailaren lana betetzen du. Irudi erreala, alderantzizkoa eta txikiagoa sortzen du begian. Zelula fotosentsibleek informazioa erretinatik nerbio optikora bidaltzen dute.
- Muskulu ziliarrak: Uzkurtu edo erlaxatu egiten dira, irudia beti erretinan agertzeko, nahiz eta objektua urrunago egon.
- Begi-ninia: Begiaren puntu beltza, zuloa. Bertatik izpiak sartzen dira. Iluntasunean zabaltzen da izpi gehiago sartzeko eta argi dagoenean txikitzen da.
- Kristalinoa: Malgua, gardena, likido gabea. Lente kobergentearen lana egiten du.
- Nerbio optikoa: Nerbioen zuloa; nerbio optikoak erretinako zati beltz bat sortzen du, eta burmuinak zati hori asmatzen du.
- Irudi alderantzizkoa: Burmuinak prozesatu eta buelta ematen dio.
Funtzionamendua
Begiaren erretinan irudi erreala, txikiagoa eta alderantzizkoa sortzen da. Kristalinoak f-ren arabera aldatzen du (lente kobergentearen lana egiten du, distantzia fokala aldatuz), irudia erretinaren gainean sortzeko. Irisak begian sartzen den argi kantitatea kontrolatzen du.
Begiaren Gaitasunak eta Definizioak
- Urruneko puntua: Begia erlaxatuta dagoenean, fokatuta ikus daitekeen urrunen dagoen puntua. Giza begi baterako urruneko puntua infinitua da.
- Hurbileko puntua: Fokatuta ikus daitekeen objektu hurbilenaren distantzia. Giza begi normal batentzat jaiotzean 2 cm dira; adinarekin handiagoa eta urrunagoa bihurtzen da. Batez beste 25 cm.
- Egokitzapena: Begiak urruneko puntutik hurbileko puntura dauden objektu guztiak fokatuta ikusteko duen gaitasuna.