Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Ilustrazioa Kanten Filosofian
Arrazionalismoa eta Enpirismoa Kanten Filosofian
Aro Kritikoa (1770-Kant hil arte)
Arrazionalismo eta enpirismoaren sintesia Critica de la razón pura liburuan. Sintesi hau kantiar soluzioa da, eta liburuaren printzipio gidarian adierazten da:
Ezagutza guztia esperientzian eta esperientziatik hasten da, baina ezagutza guztia ez dator horretatik.
Beraz, ezagutzak bi baldintza batu behar ditu: materia eta forma.
Ezagutzaren materia
A posteriorizko sentsazio sentikorrak dira. Materia gabe, ezagutza hutsik dago.
Ezagutzaren forma
Subjektuaren adimenaren a priorizko ezagutza ahalmenak dira. Formarik gabe, ezagutza kaotikoa da.
Planteamendu hau idealismo traszendentala da. Ondorioz:
- Ezagutza modu aktiboan eraikitzen da: gizakiak ahalmenaren bidez ordenatzen ditu zentzumenetatik etorritako datuak.
- Metafisika ezin da zientzia izan, bere aztergaiei osagai enpirikoa falta zaielako.
- Noumenoa ezagutezina da: noumenoa esperientziatik eta zentzumen-pertzepziotik kanpo dagoen guztia da. Objektuak hauetatik azaltzen direnean, fenomenoak dira, ezagutu ahal dugun bakarra.
Arrazionalismoa
XVII. mendean, Kontinentean; Descartes ordezkari; arrazoimenaren ahalmena mugagabea; zentzumenak ez fidagarriak; ezagutza a priorikoa; Platon, Pitagoras aitzindari; matematika inspirazioa; arrazoimenaren emaitza absolutua eta ziurra; arima, mundua eta Jainkoaren existentzia arrazionalki frogatu ahal; dogmatismoa arazoa. Mary Astell: zergatik emakumeok ezin pentsatu berdinak bagara?
Enpirismoa
XVIII. mendean, Britainia Handian; Hume eta Locke ordezkari; arrazoimena mugatuta; ezagutza guztia esperientzian hasi; ezagutza a posteriorikoa; Heraklito aitzindari; fisika inspirazioa; zientzia bakarrik probablea; auzi metafisiko nagusiak problematiko bilakatu; eszeptizismoa arazoa.
Ilustrazioa
Glorious Revolution eta Frantziar Iraultza arteko garaia (XVIII. mende ia osoa), Alemaniara beranduago. Oso mugimendu baikorra: aurrerakuntza lortzeko, zientzia eta hezkuntza eragile nagusiak, horrela, gizakia zoriontsu bihurtuko zen.
- Argien ideiak: egia, ezagutza, arrazoia, ordena versus Erdi Aroa.
- Arrazoi enpirikoa, kritikoa eta autonomoa: kritika absolutismoari, erlijioari, pribilegioei, ohiturei...
- Pentsamendu askea: askatasuna arlo guztietan, horregatik ilustratuak unibertsitateetan ez.
- Hezkuntza: aurrerapena arrazoiaren bidez iritsiko denez, kultura hedatzen saiatu.
- Erlijio arrazionala: elizak boterea galdu; erlijioaren interpretazio arrazionala (deismoa, jainko pertsonalak ez).
- Emakumea Argien Mendean: ilustratuek emakumea = gizona ukatu; Mary Wollstonecraft eta Olympe de Gouges emakumea defendatu.