Arrazionalismo Kartesiarra: Ezagutzaren Teoria
Arrazionalismo Kartesiarra
Ezagutzaren Teoria
Descartesek korronte filosofiko berria abiatu zuen, arrazionalismoa, egia ziurra arrazoiaren bidez bilatu nahi zuen korronte filosofikoa. Ezagutza arrazoiaren erabilera hutsez lor dezakegula defendatu zuen.
Arrazionalismo kartesiarraren ezaugarriak:
- Erabateko konfiantza giza arrazoian (Optimismo zientifikoa): Arrazioa da egiaren ezagutzara bideratu gaitzakeen ahalmen bakarra.
- Metodo berri baten bilaketa (eredua matematikan topatu zuten).
- Intuizioa eta dedukzioa ezagutza lortzeko arrazoiaren ahalmenak: Ezagutza aurki daiteke intuizio intelektuala eta dedukzio ahalmenak dituelako.
- Ideia sortzetikoen defentsa (Innantismoa).
Zalantza metodikoa
Aurrezagutzen egiazkotasuna konprobatu eta egia guztiz zalantza-ezina aurkitzeko prozedura, eta haren helburua, aldiz, filosofiaren printzipio argiak eta ziurrak aurkitzea da. Lau une edo fasetan banatu zuen.
- Sentipenezko pertzepzioaren zalantza
- Ametsa-errealitatearen arteko bereizketaren zalantza
- Arrazoiaren fidagarritasunaren zalantza
- Arrazoiaren egia aldaezinen zalantza (2+2=4 izatea esaterako)
Cogito ergo sum
(Zalantza egiten dut, pentsatzen dut; beraz, banaiz). Lehenengo egia hau ez da dedukzio baten ondorioa, intuizio bat baizik, ideia argi eta bereizia: kontzientzia pentsatzailaren existentziaren ebidentzia. Niaren existentzia, ondorioztatu zuen Descartesek, erabat dudaezina den zerbait dela.
Jainkoa egiaren bermea
Jainkoa egiaren bermea edo garantia bihurtzen da (Jainkoa perfektua eta ona delako), eta horregatik, mundura bueltatzeko zubi baliagarria da, hau da, solipsismo egoeratik ateratzeko bide baliagarria da.
Descartesen asmoa filosofiari oinarri sendoak ematea da, horretarako giza arrazoiaren ahalmen soila erabiliz eta krisian dauden bestelako ezagutza arloetatik (teologia kasu) askatuz. Bere ezagutzaren teoria Platonenarengandik gertu dago.