Aristotelesen Filosofia: Antropologia, Etika eta Politika
Aristotelesen Antropologia: Gorputza eta Arima
Gizakia aztertzeaz gain, bi alderdiz osatuta dago: gorputza (materia) eta arima (forma). Baina hauek batasun bat osatzen dute, eta hilkorrak dira. Gorputza desagertzen denean, arima ere desagertzen da. Arima motorra da eta gorputza mugitua.
Arima Motak
- Hazkorra (Nutritiboa): Elikatzeko, hazteko eta ugaltzeko. Landareak, animaliak eta gizakiak.
- Sentipenezkoa (Sentikorra): Hautemateko, desioa, oroimena eta mugimendua. Animaliak eta gizakiak.
- Arrazionala: Adimena eta borondatea. Gizakiak soilik.
Etika Teleologikoa: Zoriontasunaren Bidea
Etika teleologikoa da; helburua ongiaren bidez zoriontasuna aurkitzea da. Zoriontasuna arrazoimenaren bidez aurki daiteke. Zoriontasuna arima maila bakoitzak bere funtzioa ongi betetzean datza. Aristotelesen jarrera intelektualista da.
Ongia eta Bertuteak
Ongi desberdinak daudenez, zoriontasun desberdinak daude. Zoriontsu izateko, zoriontasun guztiak mailakatu behar dira, eta hau arrazoimenaren bidez egiten da. Ongirik gorena bikaina da eta berezko ongia da.
Ongia ezagutzeko bertuteak daude:
- Bertute ETIKOAK (adibidez, justizia): Gizakiak onak eta bikainak egiten dituztenak. Gizartearengandik eta estatuarengandik jasotzen dira. Praktikatu behar dira bizioan erori gabe.
- Bertute DIANOETIKOAK (adimena): Bikaintasun intelektualak dira, adimenarenak. Praktikaren bidez garatu behar dira.
Jarrera Morala eta Zuhurtzia
Jarrera morala bertute etikoen eta zuhurtziaren (phronesis) elkartasunetik sortuko da. Zuhurtziaz jokatzeko, bizioak saihestu behar ditugu, eta hori lortzeko bi bizioen arteko erdibidea aurkitu behar dugu.
Politika: Estatua eta Elkarbizitza
Estatua naturala da; helburuak betetzeko besteen beharra daukagu. Helburua elkarbizitza ahalik eta hobekien antolatzea da, gizartearen ongia bilatzen baitu. Egiturarik hoberena polisarena da, behar intelektualak asetzen dituelako.
Gizakia buruaskea balitz, jainkoa edo basatia izango litzateke. Gizakiak komunikatzeko gaitasuna du. Estatuaren oinarria familia da.
Gobernu Motak
Bi gobernu mota daude:
- Justua (Ongia bilatzen duena): Jakintsuen gobernua.
Gobernu Justuaren Helburuak
- Konstituzioa.
- Herritarren arteko armonia bermatzea.
- Tamaina egokia izatea eta ongi kokatuta egotea.
- Autonomia izatea.
- Hiritar bakoitzak bere funtzioa izatea.
- Hiritarrek soilik gobernatzea.
- Hezkuntza on bat herritarrentzat.
- Injustua: Interes partikularrak lortu nahi ditu.
Gizarte Ezberdintasunak eta Egonkortasuna
Polisean ezberdintasun sozialak emango dira, Aristotelesek naturaltzat hartzen dituenak: matxismoa eta esklabutza onartu, eta hauek ez dira hiritarrak izango.
Egonkortasuna da garrantzitsuena, horretarako muturrak saihestu behar dira. Komunitaterik hoberena moderatua izango da, horregatik hoberena oligarkia eta demokraziaren arteko nahasketa da (Politeia).