Arabako eta EAEko Biztanleriaren Analisia
Arabako Biztanleriaren Datu Nagusiak
Arabak gaur egun 327.967 biztanle ditu (2019, Eustat). Kopuru horretatik, 161.360 gizonezkoak dira eta 166.607 emakumezkoak. Horrek EAEko biztanleriaren % 15a eta Espainiako % 0,68a osatzen du (Fundación BBVA).
Kontuan hartuz Arabako lurraldearen azalera, hots, 3.037 Km², honen dentsitatea 108 bizt./Km²koa da.
Arabako Biztanleriaren Banaketa
Probintziaren barneko biztanleriaren banaketari erreparatuz gero, ondorio hauek atera daitezke:
- Vitoria-Gasteiz, lurraldeko hiriburua, 246.149 biztanle dauzka, hau da, lurralde osoaren % 75a. Beraz, lehenengo desoreka handia agerian geratzen da.
- Gasteiz Arabako Lautada deritzon eremuan kokatzen da (beste udalerri inportanteak daude, hala nola, Alegría-Dulantzi edo Salvatierra-Agurain), beraz, zonalde honek okupazio handiena dauka (263.710 biztanle).
- Aurrekoarekin batera, Kantauri Arabarreko zonaldea (zona cantábrica alavesa) Arabako lurralde inportantenetariko bat da biztanle kopuruari begira (34.791 biztanle guztira). Bertan Arabako udalerri handienak daude (Laudio eta Amurrio).
- Okupazio txikienak Arabako Ibarretan (6.099), Arabako Mendialdean (3.009) eta Gorbeia inguruetan (8.813) dago.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Biztanleriaren Banaketa
XX. mendean zehar, EAEko biztanleria handituz joan da (mende hasieran, Euskadik 602.204 biztanle zituen). Hazkunde horren arrazoiak gertaera politiko zein sozioekonomikoen ondorioetan bilatu behar ditugu.
XVIII. mendera arte, lurralde honen hazkunde demografikoa nekazaritzaren hazkundearen araberakoa zen guztiz. Garai hartan, banaketari begira, desoreka nabarmenak ziren: kostaldean biztanleriaren dentsitatea barrualdekoa baino handiagoa izan zen. Modu batez, desoreka horiek historian zehar mantendu dira eta gaur egun, geroago ikertuko den moduan, ikusgai daude.
Espainiako Biztanleriaren Banaketa eta Demografia
Biztanleriaren Ikerketa Giza Geografiaren Barnean
Biztanleriaren ikerketa Giza Geografiaren barne dago. Geografiari larriki interesatzen zaio biztanleria eta bere mugimenduak aztertzea. Ez ahaztu, biztanleria dela espazioaren antolamenduaren protagonista nagusia gizakiek beste izakiak menperatzen hasi zirenetik. Hortik aurrera, biztanleriak planeta betetzen du baina, askotan, era desorekatuan.
Demografia: Biztanleriaren Azterketa
Biztanleria (bere mugimenduak, banaketa, hazkundea, etab.) aztertzen duen zientzia demografia da eta elementu horren aztertzea garrantzi handikoa izan da Historia osoan zehar.