Antzinako Erregimenetik Ilustraziora
Antzinako Erregimena
Herrialde gehienetan monarkia absolutuan oinarritutako sistema politikoa zegoen, nekazaritzan oinarritutako ekonomia, legearen aurrean desberdinak ziren estamentuz osatutako gizartea, eta erlijioaren eragin handia pertsonen bizimoduan, kulturan, artean eta hezkuntzan.
Ilustrazioa
Ilustratuek absolutismoa gaitzetsi, ekonomia jarduerak bultzatu, estamentuz osatutako gizartea kritikatu eta erlijio intolerantzia kondenatu zuten, arrazoian oinarritutako arau moralak ezarriz. Zientziaren, hezkuntzaren eta kulturaren garapena erlijioaren eragina albo batera utzita.
Absolutismoa eta Despotismo Ilustratua
Antzinako erregimenean, jainkoaren zuzenbidezko monarkia absolutua izan zen nagusi Europan. Teoria baten arabera, agintea jainkoarengandik zetorren. Erregeak aginte guztiak biltzen zituen. Parlamentuak, gorteak, dietak edo estatu nagusiak. Ilustratu askok kritikatu zuten absolutismoa. Britaniar parlamentuarismoaren mireslea zen Voltaire erregearen agintea parlamentuaren bidez mugatzearen aldekoa zen. Montesquieu aginteak biltzearen kontra agertu zen, aginte legegilea, betearazlea eta judiziala banatzea defendatu zuen. Rousseauk burujabetasuna edo agintea nazio edo herritarren multzoan oinarritzen dela baieztatu zuen, gobernariek herritarren borondate orokorra bete beharra dute.
Nekazaritza Jarduerak
Antzinako erregimenean, biztanleen %80 baino gehiagok ziharduen nekazaritzan. Zerealak hazten ziren, teknika bakunak erabiltzen zituzten, urtero, lurren erdia edo lurraren herena lugorri utzi beharra zegoen. Urriak izaten ziren etekinak. XVIII. mendean, nekazaritzak aurrera egin zuen. Amerikako laboreak zabaldu ziren, hobekuntza teknikoak sartu zituzten herrialde batzuetan.
Eskulangintza eta Manufakturak
Etxe barruko lana nekazariek egiten zuten enpresari baten soldatapean, lehengaiak eta erremintak hornitu eta ekoizpena saldu. Manufakturak lantegi handi eta espezializatuak ziren, eskulangile askok ziharduten lanean soldatapean estatuarentzat edo partikularrentzat, esportatzeko luxuzko salgaiak fabrikatuz.
Barne eta Kanpo Merkataritza
- Antzinako erregimenean, gurdietan edo diligentziatan egiten zuten, bide txarretan zehar, asteroko merkatuetan gauzatzen zen. Koloniekiko merkataritza bizi hori portua zuten hiri handietan oinarritu zen, geografia aurkikuntza handiak egin, Afrikan, Asian eta Amerikan koloniak ezarri zirenetik.
- Hazi zen kanpo merkataritza, koloniek metal bitxiak eta plantazioko produktuak hornitu eta manufakturak eta Afrikako esklaboak eskatzen zituen. Merkataritza kapitalismoa, kreditua eta merkataritza konpainiak garatu eta bankuak eta burtsak hedatu ziren.
Estatu Berria eta Erreforma Ekonomikoak
Zentralizazio politikoa eta administratiboa Felipe V.ak ezarri zuen Oin Berriko dekretuen bidez. Dekretu horiek ezeztatu egin zituzten Aragoi, Valentzia, Katalunia eta Mallorcako legeak eta erakundeak, eta Gaztelako eredua ezarri zuten. Gaurko Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroakoak baino ez zituzten gorde foruak. Beste probintzia banaketa bat ezarri zen, gobernuaren kontrola bermatzeko.
Ekonomia Erreforma
Nekazaritzan, berrikuntzak sartu ziren: Amerikako laboreak, ongarriak erabiltzea, lugorria gutxiagotzea, beste txandaketa batzuk sartuz, eta lurrak ureztatzea. Horrez gainera, lur askeen bila jo zuten, erosteko eta lantzeko. Morenan lursail zabalak birpopulatu eta Estatuak aginduta, elizakoei kendutako lurrak saldu zituzten.