Alemania Nazia: Diktadura eta Gizarte Kontrola

Historia2,53 KB

Diktadura Nazia

Administrazioan

Oposizio barik utzi ondoren, alderdi naziak berehala kontrolatu zuen administrazioa.

Armadan

Hitler armadako burua zen, eta ofizialek leialtasun-zina egin behar zioten.

Kontzentrazio Esparruen Helburua

Oposizio politiko eta sindikaleko buruzagiak bertan sartzea.

Reicheko Poliziak

Gestapok (Estatuko polizia sekretua) eta SSek (alderdiko polizia militarizatua) erabateko zigorgabetasunez jarduten zuten, eta polizia-estatu beldurgarria sortu zuten.

Burua

Himmler, SSen eta Gestaporen burua, Reicheko polizia guztien buru izendatu zuten.

Eginkizun Garrantzitsuenetako Bat

Naziak juduak jazartzen hasi ziren.

Juduen Aurkako Jazarpena

  1. Judutar biltegien aurkako boikota ezarri zen.
  2. Administraziotik atera zituzten.
  3. Unibertsitateetatik atera zituzten.
  4. Legeek debekatu egin zituzten arioen eta juduen arteko ezkontzak.
  5. Judutarrek alemaniar herritartasuna galdua zuten.

Ondorioak

  1. 200.000 juduk baino gehiagok egin zuten ihes Alemaniatik.
  2. 300.000 judu Holokaustoaren (arraza baten ia desagerpena) biktima izan ziren.

Gizartearen Kontrola

Gizartea Kontrolatzeko Tresnak

Alderdia eta horren barruko elkarteak gizabanakoak kontrolatzeko eta menderatzeko tresna izan ziren.

Sindikatu Bakarra: Lan Frontea

Lan Frontea sortu zen, enpresaburuek eta langileek osatua.

Helburua

Langile-mugimendu alemana zorrotz kontrolatzeko tresna izan zen, horrek errebindikazio-tradizio luze eta irmoa baitzuen.

Ekonomian

Helburua

Autarkia edo buruaskitasun ekonomikoa lortzea.

Suspertzearen Oinarria

  1. Herri-lan handiak egitea.
  2. Armamentu-industria bultzatzea.

Ondorioak

  1. Langabezia berehala murriztu zen.
  2. Soldadu kopuruaren hazkunde itzela ere lagungarria izan zen.

Onuradun Nagusia

Industria handia eta bankuak izan ziren.

Ekonomiaren Norabidea

1933tik 1939ra, gerra prestatzera bideratuta egon zen.

Zentsura Ezarri Zen Arlo Nagusiak

Kultura eta arte-bizitza ikuskatu eta zentsuratu egin zen, eta gauza bera gertatu zen bizitza intelektualarekin eta hezkuntzarekin. Juduak eta erregimenaren aurkakoak unibertsitateetatik atera zituzten; liburu "arriskutsuak" liburutegietatik desagertu ziren; museoetatik arte modernoko lanak kendu zituzten.

Ezarri Zen Erregimena

Otzantza eta jazarpen-erregimena ezarri zen.

Deskargatu

PDF Word HTML