Agustindar pentsamenduaren oinarriak
1. Teleologia
Helburu nagusia Jainkoarengana joatea da; hortaz, zintzo eta erne ibili behar dugu bizitzan salbazioa lortzeko.
- Jaungoikoarenganatzea: Jainkoarekin daukagun zorra ordaintzeko berarengana hurbiltzen gara salbazio hori lortzeko.
- Dena: Jainkoa zorionaren eta jakintzaren iturria denez, gero eta hurbilago egon behar dugu berarengandik.
- Ergelkeria: Gaizki bizitzea, hots, mundu honetako gauzetan galtzea.
2. Etika eta Epistemologia
Benetako egia bizia aurkitu arte elizan galduta ibili nintzen, bekatu asko eginez. Hori aurkituta, zoriontasuna eta poza lortuko dut.
- Bekatua: Gaiztokeria egiteko joera; Jainkoak emandako askatasuna gaizki erabiltzea.
- Egia: Kristau egia, egia bizia; nire burua eta neure bihotza betetzen dituen egia da, Agustinek kristautasunean aurkitu zuena.
- Argitu eta berritu: Kristau egia horrek izaera berria ematen digu eta pertsona berri bihurtzen gara, Jesukristo eredutzat hartuz.
3. Epistemologia
Gizakiok bi tresna dauzkagu gure bizitza gidatzeko eta ezagutza izateko: fedea (argia) eta arrazoia (ulertzeko indarra).
- Gure oinarrizko egia: Jesukristoren mezua ardatz nagusia bihurtzen da kristau baten bizitzan.
- Fedea: Gure arrazoimena gidatzen duen argia eta ideiak unibertsalak aurkitzeko laguntza ematen duena (barnerapena).
- Arrazoia: Ikertzeko indarra, Jainkoak oparitutakoa (zorretan gaude).
- Elkar behar dute: Arrazoimenak eta fedeak elkarrekin egin behar dute lan, benetako ezagutzak izateko eta ezagutza guztien iturrira joateko: Jaungoikoa.
4. Politika
Mundu honetan bi herritar mota daude: alde batetik, Jainkoaren esanetara daudenak, eta beste batetik, lurreko gauza hutsalak hartzen dituztenak.
- Bekatua: Askatasuna gaizki erabiltzen dugunean.
- Gizaki onak: Jaungoikoaren hirikoak dira eta beti Jainkoaren esanetara jartzen dute beren burua.
- Beren nahia: Jainkoaren nahia da denak ondo bizi daitezen eta, bukaeran, denak salba daitezen, Jainkoaren aginduei jarraituz.
5. Ontologia
Geu, gizakiok, hutsetik sortuak izan gara maitasunez, izate sortzaileak nahi duelako.
- Aldaezina: Jainkoa ez da aldatzen, ez da usteltzen, ez da aberasten; Jainkoa beti bera da!
- Betikoa: Jainkoak ez du ez jatorririk, ez amaierarik; hortxe dago betiko.
- Beharrezkoa: Jainkoa izate nahitaezkoa da unibertso osoa eta bere izakiak sortuak izateko (izaki kontingentea).