Agustin Hiponakoaren eta Tomas Akinokoaren Filosofia

Filosofia eta etika12,72 KB

Agustin Hiponakoaren pentsamendua

Agustinen pentsamendu filosofikoan bi gai dira nagusiak: Jainkoa eta Arima. Berak bilatzen zuena betiko eta aldaezina den egia zen.

Ontologia

Bi errealitate bereizten ditu Agustinek: mundua edo errealitate aldakorra eta Jainkoa edo errealitate aldaezina eta benetakoa. Mundua sortzeko Jainkoak bere buruan dituen ideiak erabili zituen eredu gisa. Denboran zehar agertzen diren izaki berriak Jainkoak sortu zituen kreazio-unean; horrela, bada, Jainkoa ororen gunea, printzipioa eta gailurra da.

Agustinek bi froga nagusi aipatzen ditu:

  • Munduan dauden gizaki gehienek bere existentzia onartzen dute, eta gehiengoa ezin da oker egon.
  • Unibertsoak ezin dio bere buruari ordena eman; inguratzen duen adimen batek ordenatu behar izan zuen.

1. Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Hala ere, Jainkoaren existentziaren benetako froga gizakiaren baitan ideia eredugarriak, hau da, egia orokor, beharrezko eta aldaezinak egotea da, horiek eskatzen baitute izaki aldaezin, beharrezko eta betiereko baten existentzia bere jatorria azaltzeko.

  • Arima errealitate ausazkoa eta aldakorra ere badela pentsatzean, San Agustinek ondorioztatzen du arimak ezin duela sortu berak bilatzen duen egia hori.
  • Ideiak norbaitek pentsatzen dituelako bakarrik existitzen baitira; beraz, ideia eredugarriak pentsatzen dituen gogamenak beharrezkoa, betierekoa eta aldaezina izan behar du.
  • Aurrekotik ondorioztatzen da Jainkoa bakarrik izan daitekeela betiereko egia beharrezko eta aldaezinen oinarria, Jainkoaren gogamenak bakarrik baitu ideia horiei dagozkien beharrezkotasuna, betierekotasuna eta aldaezintasuna.

2. Izaki kontingenteak

Izaki kontingenteek ez dute finkotasunik, ezta iraupenik ere. Badira eta ez dira aldi berean. Beraz, izaki kontingenteak ez dira benetako izakiak. Gauza guztiak, beren aldakortasunean, Jainkoak eginak dira; ezerezetik sortu ditu. Mundua sortzeko erabili den materia ez da mundua sortu aurretik existitu. Horrez gainera, munduaren kreazioa ez da nahitaezkoa, borondatezko erabaki eta ekintza askea baizik.

Antropologia

Gizakiari buruzko agustindar filosofiak eredu dualistari jarraitzen dio. Arima hilezkorra eta sinplea dela defendatzen du, baina ez da aurretik existitzen eta bakarra da, Platonen aurka. Gizakiaren teorian Agustinek duen ekarpenik bereziena, agian, jatorrizko bekatuarena da. Bekatu hori historiaren hasieran gertatzen da, eta gizateria osoak bere gain hartuko du. Hau da, gizaki guztiok, jaiotzerakoan, jatorrizko bekatuarekin jaiotzen gara eta, horregatik, kondenatuak geundeke baldin eta Jainkoak, gutaz gupidatuz, grazia eskainiko ez baligu.

1. Gizakia, arimaz eta gorputzaz osatua

Jainkoak bere irudi eta antzera egin zuen gizakia. Gizakia izaki konposatua da, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia; hau da, kreazioaren gailurra da. Arimaren sorrerari buruz, Agustinek ez du onartzen Platonen pentsamendua. Kreazionismoa onartzen du; hau da, Jainkoak banan-banan eta zuzenean gorputz bakoitzean jartzeko sortzen ditu arimak. Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du.

2. Askatasuna eta gaitzaren arazoa

  • Askatasuna: Gizakia, originala eta errepikaezina, askea da, eta askatasunez erabaki behar du ea Jainkoari jarraituko dion, askatasuna ondo erabiliz, edo bizkarra emango dion. Gizakiak zoriona Jainkoarengan bakarrik aurki dezake. Gogoratu jatorrizko bekatuagatik, gorputzak arima mendean duela. Gizakia ezin da bere indar hutsez salbatu, eta kanpotik datorkion graziaren beharra du.
  • Gaitzaren sorrera: Gaitza munduan etengabe ikus daitekeen zerbait da. Horrela ditugu naturaren gaitz fisikoak (lurrikarak, ekaitzam, lehorteak, gaixotasunak...), eta gaitz moralak (gaiztakeria, krimena, mendekua...). Nolanahi ere, norena da gaitz horien eta beste hainbaten errua? Mundua Jainkoak sortua dela egia bada, nola azal daiteke gaitzaren existentzia? Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena besterik ez da. Bestalde, gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren erantzulea, ez Jainkoa. Gizaki bakoitzak Jainkoa maite duenean eta haren nahia eta borondatea betetzen dituenean, zuzen jokatzen du; Jainkoaren nahia betetzen ez duenean, oker jokatu eta gaitz morala sortzen du.
  • Jainkoaren nahia edo borondatea: Sokratesen moralarekiko desberdintasun nabaria agertzen da gai honetan. Sokratesen etikan, ekintzen ontasuna edo txartasuna ezagutzaren pean zeuden, gaitz morala ezjakintasunaren ondorioa baitzen. Agustin Hiponakoaren esanetan, aldiz, ontasuna edo txartasuna borondatearen (nahimenaren) pean daude; borondate kaltetua, alegia, bere nahia gauzatzeko gai ez dena.

3. Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea

Agustinek bilatzen duen Egia, egia posible guztien neurria (Absolutua) da. Goi-neurri hori Jainkoa baino ezin daiteke izan, guztiz asetzen gaituena eta ziurra dena. Jainko hori ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari. Jakintsuaz gainera, inor ez da zoriontsua, zeren inor ez baita zoriontsua egia ez badu irrikatzen. Egia aurkitu ez duena ezin da zoriontsu izan. Giza nahimenak zoriontasunerako joera du nahitaez, eta, hura emateko Jainkoa bakarrik denez objektu egokia, bere burua transzendituz bakarrik irits daiteke gizakia zoriontsu izatera.

Fedea eta arrazoia: ezagutzaren teoria

Fedea eta arrazoia ezagutzeko bide ezberdinak dira. Arrazoia bere baieztapenak frogatzen saiatzen da, argudio logikoak erabiliz; fedeak, ordea, ez du argudiorik behar bere baieztapenak frogatzeko, Jainkoak esandakoan oinarritzen baita.

  1. Fedearen eta arrazoiaren arteko erlazioa bere esaldi famatu honetan laburtzen da: “Intellige ut credas, crede ut intelligas” (Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko). Fedearen egiak baiesteko, arrazoimenaren lana behar da aurretik.
  2. Benetako jakinduria ez dio filosofiak ematen gizakiari, baizik eta fedearen edukiei buruzko jarduera arrazionalak. Federik gabe ezin da jakituriarik egon.
  3. Arrazoiak fedeari laguntza emango dio honek dituen edukiak argituz eta ulergarriagoak bilakatuz. Fedea onartu ondoren, arrazoimenak fedeak dioena sakontzea ahalbidetzen dio.

1. Fedearen eta arrazoiaren bat-egitea

Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko. Egia ezagutzea nahitaezkoa du gizakiak; jakinduriaren objektua da, jakinduria izateak gizakia zoriontsu bihurtzen baitu. Agustin Hiponakoaren helburua ez da fedearen eta arrazoiaren artean mugak jartzea, baizik eta, haren ustez, biek kristau-egia argitzea dute helburu. Haren iritziz, egia bakarra denez, gizakiari hori argitzea eta lortzea interesatzen zaio.

2. Ezagutzaren posibilitatea

Greziar eszeptikoen arabera, adimenak ezin du inolako ezagutzarik egiatzat hartu. Agustinek ez du eszeptikoen jarrera onartzen. Agustinek eszeptizismoaren kontrako argudioak garatu zituen. Izan ere, ezin badugu ezer ziurtasunez ezagutu, ezin dugu ere inolako ezagutza ziurrik ez dagoela dioen tesia ziurtasunez baieztatu.

3. Ezagutza motak

Ezagutzaren teoria honetan, Platonen eragina nabarmentzen da. Beraz, bi ezagutza-maila bereiz daitezke: ezagutza sentikorra eta arrazoizko ezagutza.

  • Ezagutza sentikorra: Objektuen sumaketa da. Sentipenetatik datozkigun objektuak agertu eta desagertu egiten zaizkigu. Beraz, benetako egia lortezina da ezagutza sentikorraren bitartez.
  • Arrazoizko ezagutza: Ezagutza mota hau zentzumenezko ezagutza baino askoz garrantzitsuagoa da; jakinduria-ezagutza da. Arrazoizko goi-ezagutza mota honek betiereko egiak ezagutzera garamatza. Betiereko egiak edo mundu fisikoko gauzen ideia eredugarriak Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu.

4. Argiztapena

Platonen ustez, egia aldagaitzak ezagut daitezke Ongiak argiztatzen dituelako. Hiponako filosofoak, aldiz, egia aldagaitz horiek Jainkoak argitzen dituela dio. Giza adimena argitzen duen argia Jainkoagandik dator. Eguzkiaren argiak gauza sentigarriak ikusgai bihurtzen dituen bezala, Jainkozko argitzapenak ikusgai bihurtzen dizkio betiereko egiak adimenari. Jainkozko argitzapenari esker soilik ezagut ditzake gizakiak betiereko egiak.

Historiaren filosofia

Mendebaldeko kulturan, historiaren filosofia Agustinekin hasten da. Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua sortu zuen; gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoan. Gertaera historiko bakoitzaren arrazoia historiaren helburuaren arabera ulertu behar da. Agustinek Jainkoaren hiria idazlanean azaltzen du historiaren filosofia. Agustin izan zen historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertzen arduratu zen lehen pentsalaria. Historia-ekintza hutsetan gelditu gabe, ekintzak ulertzen eta haiei zentzua aurkitzen saiatu zen.

1. Bi hirien arteko borroka

Agustinen historia unibertsalaren filosofia honetan, gizadiaren kronika bi hirien arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduaren, argiaren eta ilunpeen hirien artekoa, alegia. Munduko gizakiak bi taldetan banatzen ditu Agustinek. Alde batetik, Jainkoa mespretxatuz, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak; bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak. Lehenengoak lurreko hiritarrak dira; norbera goratzeko balioak onartuz, Jainkoari uko egiten diotenak. Bigarrenak, zeruko, Jainkoaren hiritarrak dira, Jainkoa aukeratzen dutenak. Bi hirien arteko borrokak denboraren amaiera arte iraungo du, Jainkoaren hiriaren behin-betiko garaipena iritsi arte. San Agustinen iritziz, fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa hertsiki lotuta daude.

Zein da historiaren motorra? Beraren ustez, historiaren motorra bi hirien arteko borroka da: zeruko hiria, Jainkoa ezeren gainetik maite duten gizakiek eratua, eta lurrekoa, beren burua edozeren gainetik maite duten gizakiek egina. Borroka hori mundua existitzen den bitartean mantenduko da, eta bukatuko da Jainkoak nahi duenean, hau da, munduari amaiera emango dionean, azken epaiketari ateak zabalduz.

Tomas Akinokoaren pentsamendua

Jainkoaren existentzia

Jainkoa badela egia agertua da, aldi berean arrazoiaren bitartez froga daitekeena. Gizakia Jainkoa kontenplatzeko egina da; haren adimenak, berez, badu Jainkoa ezagutzeko ahalmena.

Probak: Bost bideak

  • 2. bidea (Kausa eragilea): Ezer ezin daiteke izan bere buruaren kausa. Beraz, onartu beharra dago kausa eragile guztien jatorrian kausarik gabeko lehen Kausa dagoela. Honi Jainko deitzen diogu.
  • 5. bidea (Helburua): Unibertsoan argi eta garbi helbururik badago; izaki naturalen mundua ez da kaotikoa, aitzitik, kosmikoki ordenatua eta helburu baten arabera agertzen da. Ordena kosmiko hori ezin daiteke zoriaren fruitu izan, baizik eta adimen batek izakiak bideratzen dituelako da horrela.

Jainkoaren izaera

Jainkoaren eder izatea eta gizakiaren eder izatea analogoak dira, badute antzik. Zentzumenen bidez atzitzen ditugun mundu honetako gauzek Jainkoarekin antza dute. Nola? Jainkoa delako haien eredu absolutua.

Arrazoia eta sinesmena

Fedearen eta arrazoiaren artean ez dago kontraesanik, eta kontraesana sortzen denean, kontraesan hori itxurazkoa da soilik, eta arrazoia berrikusi behar da, fedearen bidez onartutako egia errebelatuak ez duelako inoiz huts egiten.

Testuaren iruzkina eta hausnarketa

Testu hau Agustinena da, eta fedea eta arrazoia defendatzen du. Ondoren, ezagutzaren teoria azalduko dut, aldeko eta aurkako argudioak azalduz.

Alde batetik, fedea eta arrazoia ezagutzeko bide ezberdinak dira. Arrazoia bere baieztapenak frogatzen saiatzen da, argudio logikoak erabiliz; fedeak, ordea, ez du argudiorik behar bere baieztapenak frogatzeko, Jainkoak esandakoan oinarritzen baita.

  1. Fedearen eta arrazoiaren arteko erlazioa bere esaldi famatu honetan laburtzen da: Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko. Fedearen egiak baiesteko, arrazoimenaren lana behar da aurretik.
  2. Benetako jakinduria ez dio filosofiak ematen gizakiari, baizik eta fedearen edukiei buruzko jarduera arrazionalak. Federik gabe ezin da jakituriarik egon.
  3. Arrazoiak fedeari laguntza emango dio honek dituen edukiak argituz eta ulergarriagoak bilakatuz. Fedea onartu ondoren, arrazoimenak fedeak dioena sakontzea ahalbidetzen dio.

Beste alde batetik, Platonek asko kritikatu zuen. Honen ustez, fedearen ordez, arrazoimenaren bidez lortzen zen egia.

Ondorio gisa, nire ustez, Platonekin ados nago; arrazoi sendoagoak ditu Agustinek baino. Izan ere, gaur egungo gizarteak ez dio hainbeste garrantzirik ematen fedeari, eta horregatik Platonekin hobeto ulertzen dut nire burua.

Deskargatu

PDF Word HTML