Agustin Hiponakoa eta Tomas Akinokoa: Fedea eta Arrazoia

Filosofia eta etika6,03 KB

Agustin Hiponakoa: Filosofia eta Teologia

  • Greko-erromatarrak politeistak ziren.
  • Kristauak monoteistak ziren (Jainko bakarra).
  • Pentsamendu platonikoa berreskuratu zuen Agustinek.
  • Agustin Hiponakoak filosofiaren eta teologiaren arteko lehen sintesi handia sortu zuen.
  • Helburua: zoriontasunaren bilaketa.

Fedea eta Arrazoimena: Ezagutzarako Sintesia

  • Egia bakarra da, eta honek bakarrik egin zaitzake zoriontsu; horregatik, gizakiak hori lortu nahi du.
  • Egiaren bilaketa ez da ezagutza metodoa bakarrik, bide espirituala ere bada.
  • Jainkoak du egia osoa.
  • Egiaren bilaketa aktiboa da: egia, fedea eta maitasuna lotzen ditu.
  • Ezagutzaren teoria ziurtasunerantz bideratu zuen, gizakiak zoriontsu izango dela ziur jakin nahi duelako.
  • Beraz, arrazoia eta fedea behar dira egia aurkitzeko.
  • Hiru ezagutza maila bereizi zituen: sentikorra, arrazoizkoa eta argitzearena.
  • Fedearen laguntzaz errebelazioa sinetsi behar da.
  • Sinetsitakoa arrazoimenaren bidez ulertu behar da.
  • “Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko”.
  • Arrazoiaren eta fedearen arteko elkarlana: biek dute helburu kristau egia argitzea.

Zoriontasuna eta Jainkoa Edukitzea

  • Gizakia zoriontsua da Jainkoa ezagutzean.
  • Zoriontasunak egiaz jabetzea behar du, hau da, Jainkoaz.
  • Zein bide hartu behar da Jainkoari buruzko ezagutzara iristeko?
  1. Greziar eszeptikoei aurre egin zien.
  2. Ziurra da existitzen naizela; honek erakusten du eszeptizismoa ezinezkoa dela, egia badela eta ezagutza posible dela.
  3. Ezagutzara iristeko, ezagutzaren bidea bilatu behar da.
  • Agustinen iritziz, Jainkoa barnean aurkitu behar da.
  • Jainkoak egia gure ariman kokatu du, arrazoimena argitzeko.
  • Jainkoak arrazoimena argitzen du, jakituria eta zoriontasuna lor ditzagun.

Jainkoaren Existentzia eta Ideia Eredugarriak

  • Egia goren eta garrantzitsuena Jainkoa ezagutzea da.
  • Ulertzeko beharrezkoa da sinestea.
  • Fedeak lehentasuna du arrazoimenarekiko.
  • Fedeari dagokio arrazoimena orientatzea eta gidatzea.
  • Jainkoa ez da arrazoimenaren bidez frogatzen; fededunen ariman dago froga.
  • Jainkoa existitzen denaren frogak:
  1. Froga gnoseologikoa: Jainkoa existitzen da, egia existitzen delako.
  2. Froga kosmologikoa.
  3. Ideia eredugarrien froga: Jainkoa gure barnean aurkitu behar dugu. Jainkoak egiak ariman kokatu ditu, gure arrazoimena argitzeko.

Historiaren Filosofia: Bi Hiriak

  • Denbora linealki irudikatu zuen.
  • “Jainkoaren Hiria” idatzi zuen: Erromaren hondamendiaren kausa ez zen erromatar asko kristauak izatea, baizik eta guztiak kristauak ez izatea.
  • Idazlanean historiaren filosofia landu zuen.
  • Bi hirien arteko kronika kontatu zuen.
  • Bi gizaki mota daude:
  1. Lurreko hiritarrak.
  2. Zeruko hiritarrak.
  • Historia bi maitasunen arteko borroka da: Jainkoarenganakoa eta norberarenganakoa.
  • Amaieran, Kristo Lurrera etorriko da eta jendea epaituko du.

Platonen Eragina Agustinengan

Platonen eragina San Agustinengan hiru arlotan nabarmentzen da. Horietako bat honakoa da:

  1. Ontologia:

    • Bi errealitate bereizten dira (ez dira aldatzen).
    • Horietako bat Ideien mundua da: benetakoa, aldaezina eta perfektua.

Tomas Akinokoa: Filosofia Aristotelikoa eta Teologia

  • Erdi Aroko bigarren sintesi handia egin zuen.

Fedea eta Arrazoimena

  • Aristotelesen teoria kristautu zuen.
  • Bigarren sintesia XIII. mendetik aurrera egin zuen, Aristotelesen filosofia zabalduz.
  • Jainkoa existitzen zela erakusteko, dogmak arrazoiaren bidez interpretatzen ahalegindu zen.
  • Filosofiak mundu naturaleko objektuak ditu aztergai, eta abstrakzioa metodo gisa.
  • Teologiak mundu naturalaz gaindiko objektuak aztertzen ditu, errebelazioa metodo gisa erabiliz.
  • Ez dago kontraesanik, fedeak ez baitu inoiz huts egiten.
  • Haien arteko harmonia bilatu zuen.
  • Arrazoiaren autonomia indartu zuen.

Jainkoaren Existentzia: Bost Bideak

  1. Mugimenduaren bidea:

    • Mugitzen diren gauza guztiak beste izaki bati esker mugitzen dira.
    • Lehen motorra Jainkoa da, mugiarazle geldoa.
  2. Kausalitatearen bidea:

    • Gertatzen den guztiak kausa bat du.
    • Lehen kausa Jainkoa da, kausagile ez-kausatua baita.
  3. Kontingentziaren bidea:

    • Izaki guztiak kontingenteak dira.
    • Nahitaezko existentzia absolutua Jainkoa da.
  4. Perfekzio mailen bidea:

    • Izaki perfektuak daude, baina horiek konparatzeko perfektuaren ideia izan behar da.
    • Ideia perfektu hori Jainkoa da.
  5. Bide teleologikoa (edo helburuaren bidea):

    • Unibertsoan helburu bat dago.
    • Izaki naturalen mundua ordenatua dago eta helburu bat du.
    • Honen atzean adimen bat dago: Jainkoa.

Laburpenak

Agustin Hiponakoaren “Bizitza Zoriontsuaz” testuak dio zoriontasuna egokiak diren desioen eta borondate onaren menpe dagoela. Desio okerrek kalteak ekar ditzakete, eta benetako zoriontasuna gure onurarako egokiak diren desioetan datza, zuzentasuna eta borondate ona eskatuz. Ondasun materialak eta zortea ez dira zoriontasuna lortzeko iturriak.

Platonen “Errepublika” testuan, zoriontasuna eta justizia hirian elkarrekin bizitzean eta bakoitzak bere zeregina betetzean oinarritzen dira. Gobernuak gizartearen harmonia eta zoriontasuna bermatzen ditu, eta biztanleek beren gaitasunetan oinarrituta betetzen dituzte beren eginkizunak. Elkarbizitza eta lankidetza dira Platonen ustez zoriontasuna eta justizia lortzeko oinarria.

Deskargatu

PDF Word HTML