Agustin Hiponakoa: Fedea, Arrazoimena eta Zoriontasuna

Filosofia eta etika4,79 KB

Agustin Hiponakoa

Fedea eta Arrazoimena: Ezagutzeko Sinetsi. Metodoa

Ezagutza/Egia lortzeko Fedea eta Arrazoimena konbinatzen ditu: Ezin da egia ezagutu federik gabe (hau Platonek eta Sokratesek uste zuten), jainkoaren argitzapena beharrezkoa da.

"Ezin baduzu ulertu, sines ezazu ulertzeko" / "Ezin da egia absolutua ezagutu federik gabe", Jainkoen argitzapena behar da.

"Ez saiatu ulertzen sinesteko, sinetsi ulertzeko" - sinetsi hori ulertzeko eta ez arrazoimenaren bidez.

ONGIA = JAINKOA, honetarako fedea behar da (kristautasunaren sortzaile).

Manikeismoaren eraginez, arrazionalismo autonomoaren bitartez Jainkoarengana heltzeko, ulertzen dena soilik sinistea, eszeptizismora heltzea, ezseptizismora heldutzea eta dena zalantzan jartzea, hau gainditzen da manikeismoaren metodoari bira eman zion. Bere proposamena: ezagutzeko sinetsi behar da lehenengo, fedea izan behar da. Honekin batera Agustinek fedea beharrezkoa zela esaten zuen.

Fedea ez da itsua izan behar, hau da fedeak arrazoia ez baztertu eta alderantziz. Kristauentzat egia ez dator bat "zerbaitetik" baizik eta maite gaituen norbaitengandik Jainkoarengatik, horregatik EGIA = JAINKOA.

Jainkoa edo egia ezagutzeko metodo bat proposatu zuen Agustinek, honek 3 urrats ditu:

  1. "INTELLIGE UT CREDAS: ULERTU SINISTEKO" (Aurrerakoia, 0. pausua). Honetan arrazoia lanean jartzen da. Agustinek fedeari lehentasuna eman behar zaiola esaten zuen, ondoren sinisteko. Arrazoiak, berak ikustarazten digu arrazoia ez dela nahikoa, eta fedea dela behar dena jakituria eskuratzeko.
  2. "CREDE UT INTELLIGAS: SINETSI ULERTZEKO" (Metodoaren 1. pausua). Honetan fedea jartzen da lanean. "Ulertu nahi duzu? Sines ezazu... Ezin baduzu ulertu, errepikatzen dizut: sines ezazu; baizik eta sines ezazu ulertzeko" - Sinetsi ulertzeko eta horrela jainkoa ezagutuko duzu/ egin nahi duzuna baina arrazoien bidez ez duzu ezagutuko. Fedearen ostean eta fedearen barruan egin behar du lan. Ezagutu aurretik, fedea da beharrezkoa. Eraldaketa honen ezean ez da posible jakituria eskuratzea. Agustinen arabera, jakituria dago, jokaeraren menpe, fedeak purifikaturiko gizakiak soilik eskura dezake jakituria Jainkoaren argitzapena jaso dutenak.
  3. "INTELLIGE UT CREDAS: ULERTU SINISTEKO" (Metodoaren 2. pausua). Arrazoia jartzen da lanean honetan. Fedearen edukiak argitzeko, arrazoiaren txanda dator berriro, fedearen edukiak argitzen laguntzeko, dogmak/arrazoiak mugak dituela zihoen. "Espirituak ulertu nahi du" - Agustinek esanda.

Zoriontasuna eta Jainkoa Edukitzea

Erromatar inperioa behera egin zuenean katolisizmoak gora egin zuen.

Gizataldea, eskor/galduta/babesa gabe zegoen. Eskola filosofikoek zoriontasuna kontsueloa eta salbazioa eskaintzen zituzten. Aristotelesek: "Filosofatzen dugu zoriontasunagatik". Agustinen filosofian, kristauaren helburu nagusia zoriontasuna bilatzea da, Jainkoa bilatzea.

Zoriontasunaren gaia "De Vita Beata" liburuan azaltzen da.

  1. Ez da zoriontasuna nahi duena lortzen ez badu, nahi duen guzti hori lortzen duena zoriontsua izango da, baldin eta onuragarria den, desiratutakoa ez bada komenigarria edo kaltegarria delako, komeni ez dena lortzea.
  2. Zoriontasunaren klabeak: Ondasun egokiak desiratzean lortzean datza. Ondasun horien ezaugarriak: materialak, aldakorrak, asegabetuak, galtzeko beldurra, beti zer edo zer gehiago nahi dutenak...

Bilatu behar direnak edo desiratu behar direnak honako hauek dira: suntziezinak, iraunkorrak, jakituriak, bertuteak, eta ondasun iraunkorrena, JAINKOA. Horregatik, jainkoa zoriontasunaren klabe da hauek bere menpe daudelako.

"Jakituria ezin dugu eskuratu Jainkoa ez badugu argitzapen bitartez transmititzen".

Jainkoaren Existentziaren Froga eta Ideia Eredugarriak

Ideia eredugarrien ezaugarriak: Perfektua, hilezkorra, betierekoa, aldakorra, absolutua, ez-materiala, inspirituala. Agustinek ideia eredugarriak erabiltzen ditu, Jainkoaren existentzia frogatzeko. Platonek ideiak beste mundu batekoak zirela esaten zuen. Aristotelesk berriz, jainkoaren barruan ideia eredugarriak daude, hauek erabiltzen ditu gizakia, mundua eta bizitza sortzeko, kreazioa sortzeko.

Gizakiak barruan ideia eredugarriak topa ditzakegu, hauek oso garrantzitsuak dira gauza guztien eredu izateko.

Gizakiok argitzapena behar dugu (laguntza) ideiak ezagutzeko edo aurkitzeko.

Ideia absolutuen funtsa, kontingentea, inperfektua eta aldakorra da, ezbeharrezkoa (hiltzen bagara ez du gizartean kalterik izango, izan ere, Jaikoa ez badago, dena aldatu daiteke), gizakia honetaz konturatzen da. Agustinek Jainkoa absolutua, perfektua eta beharrezkoa zela esaten zuen, eta hau frogatzeko ideia eredugarriak erabiltzen ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML