1929ko Krisia, Depresio Handia eta Erregimen Totalitarioak
New Yorkeko Burtsaren Kraxa (1929)
1929ko krisia Estatu Batuetako nekazaritza eta industria Lehen Mundu Gerran zeuden herrialdeen beharrak asetzeko hasi zirenean hasi zen. Gerra amaituta, ezin izan zituzten nekazaritzako eta industriako ekoizkinak saldu, eta metatu egin ziren. New Yorkeko Burtsaren kraxa akzioen prezioen beldurraren ondorioz sortu zen. 1929ko urriaren 24an, prezioek lur jo zuten.
Depresio Handia: Krisiaren Hedapena
Krisia Estatu Batuetatik Europa, Asia eta Latinoamerikako herrialdeetara hedatu zen. Horrela hasi zen Depresio Handia.
- Ekonomian: Nekazaritza-ekoizpena eta merkataritza urritu egin ziren.
- Biztanleriaren hazkundea gelditu egin zen, eta ozeanoz gaindiko migrazioa jaitsi.
- Gizartean: Langabeziak eta desberdintasunek giro baikorrari lekua kendu zioten.
- Politikan: Depresioak sistema kapitalistaren kontrako jarrera piztu zuen erdiko klasean.
Krisiaren Konponbideak
Krisiari konponbidea aurkitzeko, Keynesen teoriak erabili zituzten. Teoria horren arabera, estatuak ekonomian parte hartu behar zuen. Estatu Batuetan, Franklin Delanok ekonomia suspertzeko plana egin zuen: bankuak kontrolatzea, nekazaritzari eta industriari diru-laguntzak ematea, lanaldiak laburtzea eta langabezia leuntzea.
Totalitarismoaren Ezaugarriak
- Sistema politiko autoritarioa ezartzea: Sistema horretan, estatuak aginte osoa biltzen zuen, eta buruzagi baten bidez zerabilen; buruzagia hutsezina zen eta erabateko obedientzia eskatzen zuen. Ez zegoen askatasun pertsonalik, ez pluralismo politikorik.
- Ekonomia eta gizartea kontrolatzea: Kapitalismoa eta komunismoa aldarrikatu zituen.
- Berdintasuna ukatzea: Gizonezkoen nagusitasuna eta arraza batzuen besteekiko nagusitasuna defendatzen zituzten. Pentsaera irrazionala, fanatismoaren eta erabateko obedientziaren alde agertu ziren.
- Muturreko nazionalismoa: Nazioaren handitasuna aldarrikatu eta lurraldeak erreklamatzen zituzten.
- Militarismoa: Indarra eta gerra defendatzen zituzten, herrien aginpidea eta aurrerapena lortzeko.
Faxismoa
Faxismoa Benito Mussolini kazetariaren inguruan sortu zen. Alderdi Nazional Faxista sortu zuen, eta langileak zapaltzeko talde paramilitarrak eratu zituen. 1922an, faxista horiek arrakastaz jokatu zuten langileen greben kontra. Erromarako Martxa antolatu zuen, eta erregeak gobernu-buru izendatu zuen Mussolini. Diktadura faxista ezarri zuen, eta aginte guztiak bereganatu zituen.
Nazismoa
Nazismoa Adolf Hitlerren inguruan sortu zen. Erakunde paramilitarra zuen Alemaniako Langileen Alderdi Nazional Sozialista sortu zuen 1920an, komunistei aurre egiteko. Hauteskundeetan, Alderdi Naziak 13 milioi boto lortu zituen, eta Hitler Alemaniako kantziler izendatu zuten. Hitlerrek diktadura zorrotza ezarri zuen, eta aginte osoa bereganatu zuen. Hitlerrek jokabide militarista eta erasokorra hartu zuen.