1876ko Legea: Euskal Foruen Deuseztapena

Historia2,5 KB

1876ko uztailaren 21eko Legea: Euskal Foruen Deuseztapena

1876ko uztailaren 21ean idatzitako legea da, beraz, testu juridikoa dela esan genezake. Espainiako Gorteek idatzitakoa eta erregeak berretsitakoa izan zen. Erregeak, Gorteek agindutako legea berretsi eta Euskal lurraldeko foruak deuseztatzen zituzten artikuluak onartu zituen. Dokumentu historiko eta publikoa da, 1876ko uztailaren 25ean Madrilgo Gazetan argitaratu zelako.

Lehen Gerra Karlista eta Foruen Egoera

1833an, Fernando VII.a hiltzean, Lehen Gerra Karlista hasi zen. Alde batetik, Isabel II.aren aldeko isabelinoak zeuden, ideia liberalak zituztenak. Bestetik, Karlos Maria Isidro, Fernando VII.aren anaiaren aldeko absolutistak zeuden. Haiek Euskal Foruen alde zeudenez, euskal herritarrek haien alde borrokatu zuten lehen aipatutako Lehen Gerra Karlistan, 1833tik 1839ra arte.

Gerra honek hiru fase izan zituen:

  • Lehenengoa (1833-1835): Gerrillen gerra izan zen gehienbat, hiriak liberalen esku zeudelarik.
  • Bigarren fasea (1835-1837): Karlistek Madril arrakastarik gabe eraso zutenean gertatu zen.
  • Azken fasea (1837-1839): Bi taldeek bat egin zutenean izan zen, Bergarako Ituna sinatuz. Itun hau Maroto (karlisten buruzagia) eta Esparteroren (liberalen buruzagia) artean sinatu zen. Karlistek Isabel II.a erregina onartu zuten, eta horren truke, Esparterok foruak defendatuko zituela agindu zuen. Horrek foruak konstituzio liberalean egokitu behar izatea ekarri zuen.

Gerra osoa Maria Kristina erreginaorde zenean gertatu zen, Isabel II.a adinez txikia zelako. Baina 1839an, gerra amaitzean, moderatuen eta Maria Kristinaren gainbehera gertatu zen, progresisten garaipenarekin, eta Espartero izendatu zuten erregeorde. Hark, 1841ean, Euskal lurraldeko Foru Pasea betirako deuseztatu zuen. (Foru Pasea Espainiako legeak ez betetzeko eskubidea zen, nahiz eta lege horiek onartuta egon.)

Esparteroren Gainbehera eta Isabel II.aren Erregealdia

Baina Esparteroren politika gogorrek matxinadak eragin zituzten, eta erbesteratu behar izan zuen. Isabel II.ak hamahiru urte zituela, erregetza hartu zuen. 1844an moderatuak agintean zeudela, 1845eko Konstituzio moderatua onartu zuten. 1844an, halaber, indarrean jarri ziren Euskal

Deskargatu

PDF Word HTML