1876ko Konstituzioa eta Berrezarkuntzaren Sistema Politikoa

Historia7,53 KB

1876ko Konstituzioa (1876-06-30)

1. Testuaren identifikazioa

Aztertzera noan testua testu juridikoa da. Espainiako Gorteek idatzia eta hartzailearen arabera publikoa, espainiar herritar guztiei zuzendua baitago. Testu historikoa da. Garai honetan, Seiurteko Iraultzaileak hondoa jo zuen, eta honekin batera errepublika finkatzeko saioek ere bai. Horrela, Borboien Monarkia berrezarri zen, Alfontso XII.a errege zelarik. Boterean bi alderdiak txandakatuko dira, bai kontserbadoreak (Cánovas buru) eta bai liberalak (Sagasta buru). Sistemaren ezaugarri orokorren artean testu honetako artikuluak daude, 1876ko Konstituziokoak hain zuzen ere. 1931ra arte iraun zuen sistema politiko honek, baina 1923-1930ean Konstituzioa indargabetuta egongo da, Primo de Riveraren diktadurak iraun zuen bitartean.

2.1. Ideia nagusiak

Gorteek Espainiako Monarkiaren Konstituzioa aldarrikatzen dute:

  1. Erlijioa (11. art.):
    • Estatuaren erlijio ofiziala katoliko eta apostolikoa da; nazioak kultua eta ministroak eutsiko ditu; arlo publikoa izango duen bakarra.
    • Tolerantzia erlijiosoa beste erlijio batzuen gurtza pribatuan.
  2. Espainiar ororen eskubideak ideiak eta iritziak adierazteko, biltzeko eta elkartzeko (13. art.).
  3. Legeak egiteko eskumena Gorteek dute erregearekin batera (18. art.).
  4. Gorteak bi ganbaraz osatua dago (19. art.):
    • Senatua, mota ezberdinetako senatorez osatua (20. art.).
    • Diputatuen Kongresua, legeak ezarritako metodoaren bidez aukeratuak (28. art.).
  5. Betearazteko eskumena erregeak du (50. art.).
  6. Lurralde guztia kode berdinen bidez arautuko da, forma bakarra, epai komun, zibil eta kriminaletarako (75. art.).

2.2. Ideien azalpena

  • Estatu konfesionala: Espainia estatu konfesionala da, erlijio katoliko, apostoliko eta erromatarra izanik bertako erlijio nagusia. Gainerako erlijioak ez daude onartuta kultu publikorako, baina bai kultu pribaturako.
  • Botere banaketa: Erregeari botere gehiegi ematen zaio, denetan esku har dezakeelarik. Botere legegilea Gorteen eta erregearen esku dago, eta betearazlea erregearen esku soilik.
  • Gorteak eta sufragioa: Gorteak Senatuak eta Diputatuen Kongresuak osatzen dituzte. Senatariak eta diputatuak legearen bidez hautatuak izango dira. Konstituzioak ez du sufragio mota zehazten, baina zentsatarioa zen hasiera batean, eta ondoren, 1890ean gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zen.
  • Eskubideak: Izatez, espainiar orok du bere iritzi eta ideiak zentsurarik gabe adierazteko askatasuna, eta bakean bizitzeko eskubidea. Baina ez da egia, ematen diren garapenezko legeak oso murriztaileak baitira.
  • Kodeen batasuna: Nahiz eta legeetan aldaketak egon daitezkeen, kode berberek aginduko dute Monarkia osoan zehar, foruek hain zuzen ere.

3. Gaiaren azalpena

Erregimen politikoa

Sistemaren ezaugarri orokorrak 1876ko Konstituzioan agertzen dira, Cánovas del Castilloren pentsamenduaren isla zehatza. Monarkia alderdi politikoen gainetik jarri nahi zuen idatzizko konstituzioaren oinarria izango zen. Ingeles parlamentarismoaren miresle, bi alderdiak boterean txandakatuko ziren: alderdi kontserbadorea (Cánovas buru) eta alderdi liberala (Sagasta buru).

Konstituzioak ez zuen ezagutzen subiranotasun nazionala. Erlijio katolikoa ofiziala zen, baina erlijio guztiak onartuak zeuden. Subiranotasun banatua zegoen Erregearen eta Gorteen artean. Sufragio zentsatarioa ezarri zen, bi Ganbararekin: Kongresua eta Senatua.

Konstituzioak zentralismo politiko-administratiboa ezartzen zuen, eta kodeen batasuna eta hiritar guztien berdintasun juridikoa finkatzen zituen. Zenbait askatasun politikoen nolabaiteko ezagupena dago, lege murriztaileen bidez mugatua izan zena.

Probintzia Aldundien eta Udalen berrantolapena izan zen. 50 mila biztanle baino gehiagoko hirietan alkateak Erregeak izendatuko zituen, eta probintzia eta udaletako aurrekontuak Gobernuak onartu behar zituen.

Konstituzioak eredu moderatua ezartzen zuen, zentsatarioa, hiritarren eskubide politikoak erabat murriztuz, oligarkia kontserbadorearen interesak jarraituz eta pertsona gorenen bi alderdi handien txandaketan oinarrituta.

Berrezarkuntzak emaitza onak lortu zituen jarritako helburuei dagokienez: ordena egonkorra lortu zuen eta liberalak elkartzea bideratu zuen. Liberalismo ekonomikorako ere oparotasun aldia izan zen. Horrek goiko klaseen negozioak, orokorrean, zabaltzea ekarri zuen, erdiko eta herri mailako klaseen kaltetan.

Oinarri sozialak

Cánovas-en sistema oinarritu egiten da, batez ere, giza talde eta klase kontserbadoreen laguntzan. Honetan honelako taldeak zeuden: latifundistak, Gaztelako irin-burgesia, Kataluniako burgesia industriala eta industria eta finantza sektoreetako euskal burgesia handia.

Espainia bikoitzaz hitz egin daiteke, non industria zonalde hauek askoz atzeratuago zegoen herri batekin batera bizi ziren, populazioaren %75eko analfabetismoarekin.

Berrezarkuntza kazikeen inguruan antolatutako gizarte batean oinarritu zen. Kazikeek hauteskundeak manipulatu eta iruzur egiten zuten. Txandakatzea iruzurrean oinarritua zegoen.

XIX. mendearen azken herenean garapen ekonomiko eta sozialak indar sozialen garapena ekarriko du, hauen interesak eta oligarkiarenak talka eginaz. Kataluniako eta Euskal Herriko mugimendu nazionalistak sortu ziren. Langileen mugimendua garatzen da (PSOE 1879, UGT 1888, CNT 1910). Gainera, errepublikanismoa indartsu mantendu zen hiri sektore ilustratuenen artean. Mendearen amaieran, alderdi politiko berriak udaletan ordezkaritzak lortzen hasiko dira.

Erregimenaren oinarri soziala gero eta estuagoa egiten joan zen, nahiz eta sufragio unibertsala sartu (1890). Mendearen amaieran, sistema politikoa erabilgaitza izaten hasi zen egiazko Espainiaren parte hartzea mesedetzeko eta herriaren arazo larriei konponbidea emateko.

Erregimenaren bilakaera

1885ean Alfontso XII.a hil zen. Sagasta eta Cánovas-ek Pardoko Itunean alderdien txandaketa hitzartu zuten. Sagasta alderdi liberal-fusionistaren buru izan zen, gai sozialetan aurreratuagoak zeuden sektoreak integratuz. Gobernua bost aldiz antolatu zuen, azkenik, 1901ean erretiroa hartuz.

Maria Kristinaren erreginaordetzak 1885etik 1902ra iraun zuen, Alfontso XIII.a tronura igo zen arte. Urte hauetan alderdi dinastiko handien baketsua jarraitu zuen.

Alderdi liberal-fusionista alderdi liberal-kontserbadorearen lehiakide izan zen. Sagastaren alderdia Cánovas-ena baino liberalago eta aurreratuagoa zen. Gobernuan izan zenean erregimenaren nolabaiteko demokratizazioa ekarri zuten zenbait lege onetsi ziren:

  • Prentsa-legea (1883)
  • Elkartze- eta adierazpen-askatasuna (1881)
  • Sindikatze-askatasuna (1887)
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala (1890)

4. Ondorioa

Monarkiaren berrezarkuntza honek ordena egonkorra lortu zuen estatuaren barruan, eta horrek liberalismo ekonomikorako oparotasun aldia ekarri zuen. Goiko klaseen negozioak zabaldu ziren erdi- eta behe-mailako klaseen okerrerako. Cánovas-en sistemak XIX. mende amaieran indar sozialen garapena ekarri zuen, hala nola, CNT, PSOE eta UGT sortuz, eta sufragio unibertsala sartu zen 1890ean. Alderdi politiko berriek, baina, ezin izan zituzten herriaren arazo larriak konpondu. 1885ean Alfontso XII.a hil zenean, Sagasta ere gai sozialetan sartu zen, erregimena modernizatzeko asmoz.

Deskargatu

PDF Word HTML