1812ko Konstituzioa eta Liberalismoaren Garapena Espainian
Cádizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa
Independentzia Gerrak ondorio politiko garrantzitsuak izan zituen:
- Errege-familia falta zenez, matxinatutako eremuetan botere-hutsunea zegoen.
- Junta Zentral Gorena eratu zuten.
Junta Zentral Gorenak Gorteetara deitu zuen, eta Cádizen bildu zuen, frantziarrek okupatu gabeko hiri bakarra zen.
Gorteek 1812ko Konstituzioa egin zuten, gure historiako lehen konstituzioa. Martxoaren 19an, San Jose egunean, onartu zuten konstituzioa, "La Pepa" ere esaten zaio.
Absolutismoaren Amaiera eta Karlistaldia (1823-1840)
Fernando VII.a boterera itzuli zenean, Espainian barne-krisi larria zegoen. Ogasunak ez zuen dirurik eta Amerikako inperioa galtzeak ekonomia-krisia areagotu zuen. Erregeak gobernua modernizatzeko ahalegina egin zuen. Nobleak haserrarazi zituen, osatzen zutelako lagun talde bat, gero liberalek jazarri zituzten eta hauek hainbat pronuntziamendu egin zituzten. Fernando VII.ak ez zuenez semerik izan, arau bat atera zuen, Santzio Pragmatikoa. 1833an Fernando VII.a hil zenean, haren alargunak, Maria Kristinak, gobernuaren ardura hartu zuen, alaba Isabelek hiru urte baino ez zituelako. Gerrak zazpi urte iraun zuen eta karlistek galdu zuten, Bergarako besarkadarekin bukatu zen gerra.
Lehen Errepublika
Erregea aurkitzeko zailtasunak zituztenez, Gorteek Lehen Errepublika aldarrikatu zuten. Politikako talde gehienak monarkikoak ziren eta beste batzuek errepublikanoak, batzuek errepublika federala nahi zuten eta beste batzuek errepublika unitarioa. Mugimendu kantonalistak islatzen du banaketa hori. Cartagena, Katalunia eta Málaga errepublika independenteak sortu zituzten. Hirugarren Karlistaldia eta Kubako gerra piztu ziren. Kaosa zenez, Pavia jeneralak estatu-kolpea eman zuen. Estatu-kolpearen ondoren, Serrano jenerala gobernuaren buru izan zen.
Absolutismoaren Berrezarpena
Fernando VII.a Espainiara itzuli zen. Liberalek espero zuten erregeak Cádizeko Konstituzioa zin egingo zuela, baina monarkia indargabetu eta Antzinako Erregimena berrezarri zuen. Erregeak, monarkikoen laguntzaz, gerran onartutako konstituzioa eta erreformak indargabetu zituen. Fernando VII.ak sei urtez gobernatu zuen botere absolutuaz.
Txanda Baketsua
Bi alderdi politiko eman zieten gobernatzeko aukera. Bi alderdiek onartu zuten monarkia konstituzionala eta modu baketsuan txandakatu ziren gobernuan (turnismoa)
- Kontserbadoreak: Elizaren eta gizarte-ordenaren defendatzaileak ziren. Cánovas zen haien burua.
- Liberalak: Gizarte-erreforma garrantzitsuak egin zituzten beraiek zuzendutako gobernuetan. Sagasta zen haien burua.
Hauteskunde-ustelkeria izan zelako monopolizatu zuten gobernua kontserbadoreek eta liberaleek.
- Landa-eremuetan, boteretsuenek, jauntxoek, baserritarrak behartzen zituzten. Jauntxokeria esaten zaio horri.
- Hirietan, jauntxoek eragin gutxiago zuten. Hauteskunde-iruzurra esaten zaio.
Kontserbadoreek eta liberaleek txandaka irabazten zituzten hauteskundeetan. Sistema horri esker, denbora luzean Espainiako bizitza politikoa egonkorra izan zen.
Liberalismoaren Garapena (1833-1944)
Isabel II.a adinez txikia zenean, erregeordetzako aldi bat izan zen. Aldi horretan, erregimen liberala ezarri zuten Espainian. Maria Kristina, Isabelen ama, izan zen lehen erregeordea. Maria Kristinaren erregeordetzan, Karlistaldia izan zen, eta irabazteko, liberalekin aliatu zen. Liberalak bi taldetan banatuta zeuden: moderatuak eta progresistak. Mendizábal gobernuan zegoen, progresitek Antzinako Erregimena guztiz ezeztatzeko neurriak hartu zituzten: Elizaren ondasunen desamortizazioa, 1837ko Konstituzioaren aldarrikapena. 1840an, Maria Kristina dimititu egin behar izan zuen, progresitekin zituen liskarrak zirela-eta. Erregeordetza Espartero jeneralak hartu zuen bere gain.
Hamarkada Moderatua (1844-1854)
Lehenengo hamar urteetan, Isabel II.ak moderatuei baino ez zien eman gobernuaren ardura. Oso kontserbadorea.
- 1845. urtean, konstituzio berria onartu zen. Konstituzio horrek boto-eskubidea aberatsenei baino ez zien eman. Prentsa-askatasuna mugatu zuen.
- Estatu zentralista antolatu zuten. Lurralde guztietan legeak berdindu zituzten. Gobernuak probintziak gobernatu eta hiri nagusietako alkateak zuzenean izendatzen zituen.
- Progresisten bereizketa ere. Progresistak bi taldetan bereizi ziren: Alderdi demokrata eta errepublikanoa.
1854. urtean pronuntziamendua izan zen. Leopoldo O'Donnellek zuzendu zuen.
Biurteko Progresista (1854-1856) eta Batasun Liberala
Pronuntziamenduaren ondoren, progresitek hartu zuten boterea. Progresisten liderra Espartero zen, eta O'Donnellek berreskuratutako Zentroko Alderdi batek laguntzen zien. Alderdi horrek Batasun Liberala zuen izena.
Gobernu berriak beste desamortizazio-prozesu bat abiarazi zuen. Trenbideen Legea onartu zuen. Trenbideak eraiki ahal izan ziren.
Krisi ekonomiko larria izan zen, eta langileen eta nekazarien protestak etengabeak ziren. Erreginak progresistak gobernutik kendu zituen.
O'Donnellen Batasun Liberala eta Narváezen moderatuak txandakatu ziren gobernuan, ekonomia-hazkundea handia izan zen, eta trenbidegintza garatzen hasi zen.
1866tik aurrera, Isabel II.aren monarkia krisi larrian sartu zen.
Isabel II.aren Erregealdiaren Bukaerako Krisia
Isabel II.aren erregealdiko azken urteetan krisi larria izan zen:
- Arrazoi ekonomikoak eta gosea; landa- eta hiri-matxinadak izan ziren.
- Gobernuak progresistak, errepublikanoak eta demokratak boteretik baztertu zituen. Gobernuaren autoritarismoa.
- Erregina gero eta gutxiago zuten gogoko. Eskandaluzko bizitza zeramala zioten.
1866. urtean, progresitek, demokratek eta errepublikanoek Ostendeko Ituna sinatu zuten.
1868ko Iraultza eta Amadeo I.aren Monarkia
1868an, pronuntziamendu bat egin zuten Isabel II.a erregetzatik kentzeko. Serrano eta Prim jeneralek abiarazi zuten pronuntziamendu hori. Aldi berean, junta iraultzaileak sortu zituzten, probintziak eta hiriak kontrolatzeko. Iraultzak arrakasta azkar izan zuen, inor hil gabe.
Behin-behineko gobernuak konstituziogileetarako deitu zuen. Gorteek 1868ko Konstituzioa, Espainiako historiako lehen testu demokratikoa, onartu zuten. Eskubideen adierazpen zabala egin eta gizonezkoen sufragio unibertsala ezartzen zuen. Batasun Liberalekoei eta progresitei konbentzioa egin nahian.
Prim jenerala, garai hartan gobernuko presidentea, izan zen Espainiarako errege berria aurkitzeko arduraduna: Amadeo Savoikoa, italiar printzea, aukeratu zuen. Amadeo I.a Espainiara iritstean, haren sostengu nagusia, Prim jenerala, Madrilen hil zuten.
Amadeo I.a errege modernoa eta demokrata zen. Monarkiaren kontra zeuden noblezia, armada, errepublikanoak eta baita Eliza ere.
Amadeo I.aren erregealdian bi gatazka izan ziren: 1. Espainiako azken kolonietako batean, Kuban, matxinada bat. 2. Hirugarren karlistada bat.