Hidroterapia Teknikak: Konpresak, Dutxak eta Kataplasmak
Hidroterapia Teknikak Estetikan
1. Konpresak eta Kataplasmak
1.1 Konpresak
Ur hotzez edo beroz bustitako oihalak edo mihiseak tratatu beharreko zonan jartzen dira, eta ur horrek gehigarriak izan ditzake.
- Ur beroa (Ur b): (38°C/44°C). Analgesikoak izango dira, muskuluak lasaituko dituzte eta uretan disolbatutako substantziak barneratzen lagunduko dute. Ez dira inoiz aplikatuko arazo baskular periferikoak dituzten azaletan (telangiektasiak, barizeak, kuperosia, etab.). Lurrunaren ordez erabili daitezke aurpegian garbiketa bat egin baino lehen.
- Ur hotza (Ur h): (10°C/20°C). Aplikazioa laburragoa izango da. Aplikazioaren ondorioz, hodi-uzkurdura gertatuko da. Erabilgarria da azal kongestionatuetan eta erauzte nahiz depilazioaren osteko hanturetan.