Unibertsitatea mailako Matematika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Gizarte Zibilaren Garapena eta Hirugarren Sektorearen Arrazoiak

Matematika3,55 KB

Hirugarren Sektorearen Gorakada: Krisiak eta Testuingurua

Mendebaldeko herrietan, Ongizate Estatuaren krisia eta garapenaren krisia (garapena oraindik ez dagoen eskualdeetan) gertatu dira. Horrek garapen kontzeptua berrikustea eragin du, kapital sozial nozioaren mesederako, giza eta gizarte alderdiak alde ekonomikoei uztartzen baitizkio.

Elkar-laguntza eta garapen parte-hartzailea sustatu dira herritarren indarra eta gogoa pizteko, aldaketa eta beraien bizi-baldintzak hobetu nahi baitituzte. Geroz eta gehiago, adostasun bat dago esateko Estatuak mugak dauzkala garapenaren eragile izateko.

Hirugarren Sektorea Sustatu duten Krisi Espezifikoak

  1. Ingurugiroaren Krisia

    Ingurugiroaren krisiak ekimen pribatua sustatu du, zeren ingurugiroaren hondatze egonkorrak

...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte Zibilaren Garapena eta Hirugarren Sektorearen Arrazoiak" »

Gogo-berotasuna, Bisioa eta Helburuak Erakundeetan

Matematika2,33 KB

4) Gogo-berotasuna da, ziur asko, emoziorik kutsakorrena. Egoki kudeatuz gero, gogo-berotasuna lankideak atzetik arrastaka eramateko "katerik" sendoena da. Gogo-berotasuna azkar eta erraz hedatzen da, eta edonorengana iritsita, gogo-berotasun gehiago eta ilusio handiagoak eragiten ditu. Benetan bizirik gaudelako zantzua da. Liderra bere proiektu eta zereginekin positibo, kartsu eta pozik agertzen denean, oso litekeena da lankideengan ere, erreakzio modura, ilusioa eta gogo-berotasuna areagotzea.

Lankideari eragiteko bide kognitiboa

Liderraren eragin kognitiboa, liderraren beraren ezaugarrien eta nortasunaren araberakoa izaten da: liderraren hezkuntzaren, ideologiaren, jarraibideen araberakoa, alegia.

Bisioa

1) "Bisioa" etorkizunera bideratuta dago,

...
Jarraitu irakurtzen "Gogo-berotasuna, Bisioa eta Helburuak Erakundeetan" »

Hezkuntzaren Aroak: Eskolaren Bilakaera Historikoa

Matematika2,58 KB

Hezkuntzaren Aroak

Lehen Aroa: Eskolarik Gabeko Gizartea

Bertako ezaugarriak hauek dira:

  • Izaera estatikoa zen, nahiko egonkorra, eta biziraupeneko ekonomiak zituzten.
  • Belaunaldien arteko gizarte aldaketak oso txikiak ziren.
  • Ez zegoen ez eskolik ez irakaslerik. Familia zen hezkuntza ematen zuena.
  • Hezkuntza instituzionala ikasteko aukera gutxi batzuek baino ez zuten.

Bigarren Aroa: Eskola Modernoaren Garaia

Gizarte Aldaketak

  • Ikuskera zientifikoek garrantzia hartu zuten.
  • Indibidualismoa sortu eta hedatu zen.
  • Erregai fosilak erabiltzen hasi ziren industrietan.
  • Makinen sorrera.
  • Ideologia berriak: sozialismoa, liberalismoa.
  • Biztanleriaren hazkundearen hasiera.
  • Familia nuklearren sorrera.
  • Hiritartze prozesua (landa-eremuek garrantzia galdu zuten).
  • Estatu-nazioak agertu
...
Jarraitu irakurtzen "Hezkuntzaren Aroak: Eskolaren Bilakaera Historikoa" »

Botere Politikoa, Zilegitasuna eta Gizarte Antolaketa

Matematika6,93 KB

Jatorria eta Zilegitasun Kontzeptuak

Zilegitasuna Botere politikoa legitimoa ote den galdetzen dugu. Fenomeno batek ona edo txarra den galdetu behar dugu; hau da, fenomeno horrekin jarraitzea edo hobetzea komeni den ala ez, eta ez bere jatorriaz galdetu. Botere politikoa ezinbestekoa da gizarteak behar bezala funtzionatzeko, zenbat eta biztanle gehiago premiazkoagoa da. Baina botere politiko guztiak ez dira legitimoak. Irizpideak behar ditugu, zer den legitimoa eta zer ez bereizteko. Botere politikoa legitimoa den jakiteko, dagokion funtzioa ondo betetzen ote duen hartu behar da kontuan; hau da, herritar batek besteari kalte egiten badio, bakoitzari zor zaiona ematen ote dion. Izan ere, herritarrek ez dituzte beren aldetik zigorrak ezartzen....

Jarraitu irakurtzen "Botere Politikoa, Zilegitasuna eta Gizarte Antolaketa" »