Lanbide heziketa mailako Matematika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bertsolaritza: historia, eboluzioa eta prozesua

Matematika3,32 KB

Bertsolaritza

Bertsolaritza

Bertsoa: kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldia.

  • XVI. mendetik aurrera zenbait lekukoren arabera bertsolaritza egiten zela.
  • Milia Lastus — lehenengo bertsolaritza aztarna.
  • XVIII. mendetik aurrekoa ikusiko dugu.
  • Ezaugarri garrantzitsuena: bapatekoitasuna.
  • Zenbait mendeetan ez dira emakumeak agertuko, XX. menderarte.

XVIII. mende Aroak

Erromantizismo aurrea (1780-1839)

  • Pernando Amezketarra / Izuelako Artzaia (bertsolariak).
  • Bertsoak herriari esker gorde ziren (ez idatzita), belaunaldiz-belaunaldi transmisioa.
  • Nekazari giroa zuten (baserria).
  • Bertso desafioak antolatu ziren.

Erromantizismoa (1839-1876)

  • Bi gerra karlistak.
  • Aro hau "urrezko aro" bezala kontsideratzen da.
  • Bilinge / Iparagirre (bertsolari garrantzitsuak)
...
Jarraitu irakurtzen "Bertsolaritza: historia, eboluzioa eta prozesua" »

Gerra Hotza eta Munduaren Banaketa: Ondorioak eta Blokeen Sorrera

Matematika2,64 KB

Gerra Hotza eta Munduaren Banaketa

Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak

  • Demografiaren arloan: Gerran 55 milioi pertsona hil ziren, eta milioika pertsona zaurituta edo elbarrituta geratu ziren, bai militarrak, bai herritarrak. Hau, aireko bonbardaketen eta kontzentrazio esparruetan sartzearen ondorioz gertatu zen.
  • Gizarte arloan: Gerraren ankerkeriak eta egindako genozidioek krisi moral handia eta herritarrengan aztarna sakona utzi zituzten.

Mundua Bloketan Banatzea (1946-1947)

Blokeen Sorrera

Munduko gatazkak ez ziren bake konferentzien bidez amaitu. Bi superpotentzia irabazlek, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak, sistema politiko, ekonomiko eta sozial desberdinak zituztenez, horien artean gatazkak sortu ziren, mundua elkarren kontrako bi bloketan...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotza eta Munduaren Banaketa: Ondorioak eta Blokeen Sorrera" »

Lan Zuzenbidea eta Giza Baliabideen Kudeaketa: Gida Osoa

Matematika22,76 KB

1.1 Lan Zuzenbidea: Sarrera

Lan Zuzenbidea honela defini daiteke: Lan zuzenbidea lan-harremanak bideratzen dituen arau eta printzipioen multzoa da, lana pertsonala, norberaren borondatezkoa eta beste baten konturakoa denean.

Lan-motak

  1. Lan autonomoa: Norberaren kontura egindako lana da. Langileak berak jasoko ditu, bere lan-jarduera dela medio, sortzen dituen emaitza edo fruituak.
  2. Bere jardueraren arrisku eta emaitzen ondorioak jasan beharko ditu. Lan Zuzenbideak ez du pertsona horien lana arautzen.
  3. Soldatapeko lana: Langileak bere jardueran lortutako emaitza eta fruituak lana eman dion pertsonaren esku jartzea da, horren truke soldata bat jasoz. Lan-mota horren ondorio zuzena izango da, beraz, langileak beste batentzat lortzen dituela fruituak,
...
Jarraitu irakurtzen "Lan Zuzenbidea eta Giza Baliabideen Kudeaketa: Gida Osoa" »

Hezkuntza: Soziologia eta Gizartea

Matematika1,88 KB

Hezkuntza gizarte gaia da. Gauzak ez dira ikusten ditugun modukoak. Soziologiak, gizartearen fenomenoak ikertzen, kritikoa izaten eta dudatan jartzen du.

Eskolaren Gizarte Funtzioa

1. Sozializazio erakunde nagusienetakoa da. 2. Hezkuntza eta garapen ekonomikoa bultzatzen du (merkatuak behar duena ematen du). 3. Hezkuntza eta hiritar nortasuna/politika garatu (hizkuntza eta hezkuntzaren batasuna). 4. Ezinbestekoa da gizartean eta politikan.

Hezkuntza eta Gizartea

1. Dimentsio didaktikoa: ikasketa/irakasketa metodoa. 2. Dimentsio psikologikoa: gaitasun kognitiboa eta emozionala. 3. Dimentsio soziala: sozializazioa, baloreak (ahaztu bizi duguna).

Gure gizartean ez dago onartu bakoitzak bere kabuz ikastea, ondorioz, hezkuntza sistema sortu zuen gizarteak....

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza: Soziologia eta Gizartea" »

Ivan Illich: Hezkuntzaren Kritika eta Gizarte Alternatiboak

Matematika2,94 KB

Ivan Illich 1926. urtean Vienan, Austrian, jaio zen familia judu batean. II. Mundu Gerra zela eta Italiara joan behar izan zen eta bertan unibertsitate ikasketak egin zituen (teologia eta filosofia). Ondoren Estatu Batuetan apaizen aholkulari bezala egon zen baina utzi behar izan zuen bere teoria pedagogikoek kritika handia egiten ziotelako. Bere ideiak oso ospetsuak egin ziren eta Paulo Freirerekin Bolivian gobernu aholkularia bihurtu zen. Europara bueltatzean bere eliza, gizarte eta eskolari buruzko ideia radikalak defendatu zituen. 2002. urtean Austrian hil zen.

Liburu ospetsuak: Némesis Médica, Sociedad desescolarizada, La escuela y represión de vuestros hijos eta La educación (Freirekin batera).

II. Mundu Gerra amaitzean potentzia handienak...

Jarraitu irakurtzen "Ivan Illich: Hezkuntzaren Kritika eta Gizarte Alternatiboak" »

Grebalari Kopurua Espainian (1913-1924) eta Gizarte Aldaketak Errestaurazio Garaian

Matematika2,76 KB

Grebalari Kopurua Espainian (1913-1924)

Sarrera

Grafiko honek Espainiako grebalarien kopurua adierazten du 1913-1924 urte bitartean, puntuko grafiko baten bidez, non, urtez urte, langileen kopuruak azaltzen diren. Errestaurazio garaian kokatzen da, bigarren fasean, hau da, Alfontso XIII.aren erregealdian. Lehenengo fasean bezala, agintean jauntxokeria, iruzurra eta txandakatzea nagusitu ziren. Langile mugimenduak aukera politikorik gabe gelditu ziren. Ondorioz, langileek grebak antolatu beharko zituzten lan-baldintzak eta eskubide politikoak aldarrikatzeko.

Greben Bilakaera

Grafiko honetan, urtez urte, grebetan parte hartu zuten langile kopurua ageri da, eta datuak ez dira oso homogeneoak, ikus daitekeen bezala. Hau da, urte batzuetan parte-hartze

...

Jarraitu irakurtzen "Grebalari Kopurua Espainian (1913-1924) eta Gizarte Aldaketak Errestaurazio Garaian" »