Antzerkia
Plauto
Herriko hizkera erabiltzeko gai zen. Bere lanetatik hogei komedia baino ez ditugu ezagutzen. Bere lanen argumentuak greziar komediatik hartzen zituen. Titulu batzuk: Miles gloriosus (soldadu harroputza).
Terentzio
Bere komedien monologoetan, pertsonaiak bere barne-bizitza, zalantzak, eskrupuluak eta borroka moralak aurkezten ditu. Giza harremanetan samurtasuna eta ulermena agerian dira. Terentziok aurkezten dituen pertsonaiak gizatiarrak izateak eduki morala ematen dio bere lanari.
Musika-zatiak eta hitz-jokoak gutxitu egiten zituen, eta horregatik ez zuen herriaren gustua ase.
Epika
Virgilio
Virgilio poetarekin, epika latindarrak bere gailurrik gorena lortu zuen. Bukolikak eta Georgikak izeneko obrak idatzi zituen. Geroago hasi zen...