Lanbide heziketa mailako Ingelesa ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bizkaiko Industrializazioa eta Meatzaritza (1869-1902)

Ingelesa2,54 KB

1869ko Meatzeko Legeak ahalbideratu zuen Espainiako meategiak modu modernoan ustiatzea. Euskal Herriari zegokionez, Azken Gerra Karlistaren amaierak foruen abolizioa ekarri zuen. Seiurteko Demokratikoko legeak erraztasunak eman zituen meatzeak esplotatzeko:

  • Inspekzio gutxiago eskatzen zuten.
  • Esplotazioa betirako uzten zen.
  • Gaiak esportatzeko erraztasun gehiago eman zituzten.

1876an Berrezarkuntzak foru-legearekin amaitu zuen. Konpainia atzerritarrak eta euskal konpainiak fundatu ziren zorupea ustiatzeko, eta Mendebaldeko Europako siderurgiak Bizkaiko minerala eskatzen hasi ziren, lege metaliko altukoa eta prezio merkekoa, beste edozein baino gehiago. Ondorioz, 1880tik 1900era esportazioaren % 90 Britainia Handira izan zen.

Meatzaritzaren Ezaugarriak

Gainera,...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Industrializazioa eta Meatzaritza (1869-1902)" »

Metodo Hipotetiko Deduktiboa eta Teknikaren Bilakaera

Ingelesa2,68 KB

Natura Zientzien Metodoa

Natura zientziek erabiltzen duten metodo hipotetiko deduktiboa hiru mailatan antolatzen da:

Metodoaren Mailak

  • Protokolozko esakuneak: Gertaera komunikagarriak deskribatzen dituzte, esperientzian froga daitezkeenak.
  • Legeak: Hipotesiak izaten hasten dira. Esperientziak baieztatzen dituenean eta zientzia komunitateak baliozkotzat onartzen dituenean, lege bihurtzen dira. Hau da, bai fenomenoen gertatzeari, bai fenomenoen arteko loturei buruzko esakune unibertsal, erregular eta aldaezinak dira.
  • Teoriak: Esakune unibertsalak dira. Horietatik deduzitzen dira zientzia bateko lege guztiak, eta horiei esker formulatzen dira lege berriak ere.

Metodo Hipotetiko Deduktiboaren Urratsak

  1. Ebatzi gabeko arazo bat proposatzen da behaketa eta
...
Jarraitu irakurtzen "Metodo Hipotetiko Deduktiboa eta Teknikaren Bilakaera" »

Bigarren Industria Iraultza: Ezaugarriak eta Arrazoiak

Ingelesa2,28 KB

Bigarren Industria Iraultza

  • Industrializazio prozesua Britainia Handian hasi zen eta ehun urtetan zabaldu zen (1770-1870).
  • 1870. urtetik aurrera eman zen Bigarren Industria Iraultza:
    1. Kapitalismo industrialak ezaugarri berriak eta bereziak garatu zituen.
    2. Produkzioa edo ekoizpena modu handian igo zen.
    3. Potentzia edo protagonista berriak azaldu ziren.
    4. Mundu mailako fenomenoa izatera pasatu zen.

Aldaketa horren baldintzak edo arrazoiak

Ekonomikoak

  • A. 1873tik 1896ra bitartean, kapitalismoak krisi ikaragarri bat jasan zuen. Krisi erraldoi edo itzel horrek eraginda, enpresa asko desagertu ziren (zaharkituenak, txarrenak...) eta beste batzuek aurrera salto bat eman zuten (indartsuenak, aurrerapenak lortu zitzaketenak...), moderno bihurtuz. Horren ondorioz, iraun
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Industria Iraultza: Ezaugarriak eta Arrazoiak" »