Unibertsitatea mailako Informatika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Baliagaien kudeaketa eta populazioen dinamika

Informatika13,04 KB

Hazkuntza ereduak

Baliagaia = Animalek bizitzeko behar duten edozein elementu (espazioa, janaria, ura...). Kudeaketak populazioen tamaina aldatzen du, murrizpen (kontrola eta erauzketa) edo emendatzea (kontserbazio arazoak dituzten espezieak) bidez.

a) Populazio hazkuntza

Baliagai mugagabea = Populazioak hazkuntza-tasa intrintsekoan hazten dira. Hazkuntza fisiologiaren menpekoa da eta hau baliagai ez diren parametroen menpe dago (tenperatura, maldak, lur mota...). Hazkuntza esponentzialaren (mugagabea) adibidea balea urdinaren berreskurapena.

b) Kontsumigarriak ez diren baliagaiek mugatuko dute hazkuntza

Populazioen tamaina espazioaren menpeko (lurraldekoiak...) edo kontsumigarria ez den baliagaia (habiko lekuak). Erabilera kategorikoa, ez tarteko...

Jarraitu irakurtzen "Baliagaien kudeaketa eta populazioen dinamika" »

Ganbio Letra: Osagabetasuna, Onarpena eta Endosua

Informatika3,34 KB

Letra Osagabea eta Zurian Dagoen Letra

Letraren elementu batzuk letra jaulkitzen denean ez agertzea posible da, baina guztiz derrigorrezkoa da ganbio letra guztiz osatuta egotea mugaegun unean. Beraz, letra osagabea gera daiteke jaulkitzen den momentuan; hala ere, mugaegunean derrigorrez guztiz osatuta egon behar da baliodun dokumentua izateko.

Zurian Dagoen Letra

Zurian dauden letrak ere onartzen dira, hala ere, mugaeguna baino lehen bete behar dira. Epaiketetan, guztiz osatuta dagoenean bakarrik izango du balioa.

Ganbio letrak lehenengo adierazpenaz gain, beste adierazpen ganbiario batzuk ditu, adibidez, endosua. Endosua dokumentuaren atzean egiten den deklarazioa da.

Beraz, hasierako adierazpenez gain, beste adierazpen batzuk agertzen dira:

  1. Onarpena
  2. Endosua
  3. Abala

Ganbio

...
Jarraitu irakurtzen "Ganbio Letra: Osagabetasuna, Onarpena eta Endosua" »

Marketin Digitaleko 5 Kontzeptu Garrantzitsu

Informatika5,92 KB

Marketin Digitaleko 5 Kontzeptu Garrantzitsu

Plug-in

Plug-in: nabigatzailera konektatzen den osagarria edo gehigarria litzateke, informatikan espainierazko "complemento" izenaz ere ezagutua. Sarean doako izaera eta sarrera librea duten aplikazioak abiaraztea ahalbidetzen du. Elementu hauetako zenbaitek barne hartzen dituzten aplikazioak honakoak lirateke: web nabigatzaileak, musika erreproduktoreak, edukien kudeaketarako sistemak… Lehen plug-in-a, Macintosh-en HyperCard programarentzat diseinatu zen 1987an. Funtzionatzeko moduari dagokionez, ostalariak plug-in-ak erabili ditzakeen zerbitzuak eta datuen elkartrukerako protokolo bat eskaintzen ditu. Plug-in-ek, hartzen dituzten aplikazioak eskainitako zerbitzuekiko menpekotasuna dute eta, ondorioz,

...

Jarraitu irakurtzen "Marketin Digitaleko 5 Kontzeptu Garrantzitsu" »

Sare Topologiak: Eraztun eta Zuhaitz Sareen Ezaugarriak

Informatika2,86 KB

Eraztun Sare Topologia

Sare-topologian, eraztun itxurako zirkuitu itxi batera konektatuta dauden terminalez osatutako sare-mota da, terminal nagusirik ez duena. Eraztun honek ez du muturrik (ez du linea-amaierakoen beharrik). Nodo bakoitzak errepikagailu bat bezala jokatzen du, datorkion informazioa irakurri eta dagokion nodora iritsi arte berriro bidaliz.

Eraztun Sare Topologiaren Ezaugarriak

  • Aplikazioa: Ekipo guztien artean sarearen ahalmena berdintsu banatu behar denean erabiltzen da, baita abiadura handiko estazio gutxi konektatu behar direnean ere.
  • Zailtasuna: Mezuen igorpena erraza da, norabide bakar batean doalako, eta beraz, estazio igorleak mezua jaso behar duen ekipoaren norabidea soilik behar du. Hardware aldetik nahiko korapilatsua
...
Jarraitu irakurtzen "Sare Topologiak: Eraztun eta Zuhaitz Sareen Ezaugarriak" »

Sare Maila Fisikoa eta Sarbide Maila: Kableatu eta Protokoloak

Informatika3,82 KB

Maila Fisikoa

Igorle eta hartzailearen (DTE) komunikazio txartelen eta transmisio bidearen arteko interfaze fisikoaren arduraduna da. Datu transmisioaren ezaugarriak finkatzen ditu.

RDSI-ren Maila Fisikoa

Telefono-linea digitalaren edo arruntaren bidez ahotsa, irudiak, datuak eta Interneteko zerbitzu digitalak abiadura handian bidaltzea ahalbideratzen duen sare digitala.

10BaseT

  • Manchester kodeketa.
  • 10 Mbps.
  • UTP 3.kategoriakoa edo hobea.
  • 90 m luzerako kableaketa horizontala.
  • RJ-45 konektoreak.

Sare Sarbide-Maila

Igorlearen (DTE) eta sarearen arteko informazio aldaketaren arduraduna da. Sare sarbide-maila (Host To Network edo Network Access):

  • Hartzailearen helbidea edo direkzioa ematen du.
  • Aurreko mailak ez dira sarearen ezaugarriez arduratu behar.

ARP (Address

...
Jarraitu irakurtzen "Sare Maila Fisikoa eta Sarbide Maila: Kableatu eta Protokoloak" »

Token Ring Sareak: Funtzionamendua, Mantentzea, Abantailak eta Desabantailak

Informatika2,47 KB

Frame-aren Egitura

  • Sarrera: Gutxienez sinkronizazio byte bat dauka.
  • Hasierako mugatzailea: Frame baten hasiera adierazten du.
  • Frame-mota: Datu-frameak eta kontrol-frameak desberdintzeko erabiltzen da.
  • Helmugaren helbidea.
  • Jatorriaren helbidea.
  • Datuak.
  • FCS: Cyclic Redundancy Check (CRC) metodoa erabiliz erroreak detektatzeko.
  • Amaierako mugatzailea: Frame baten amaiera adierazten du.

Eraztunaren Mantentzea eta Funtzionamendua

Estazio Berriak Sartzea

Periodikoki, token-a duen estazioak, beste bati pasatu baino lehenago, frame bat bidaltzen du, estazio berriei eraztunean sartzeko baimena emanez.

Estazioak Ezabatzea

Estazio bat eraztunetik joateko, token-a eduki behar du. Token-a duenean, aurrekoari frame bat bidaltzen dio datu-eremuan hurrengo estazioa jarriz....

Jarraitu irakurtzen "Token Ring Sareak: Funtzionamendua, Mantentzea, Abantailak eta Desabantailak" »

CSMA/CD: Ethernet Sareak

Informatika2,34 KB

Sarrera

Ethernet sareak CSMA/CD (Carrier Sense Multiple Access with Collision Detection) teknikan oinarritzen dira. Nodo batzuk aldiberean medio fisikora sartzen direnean talka gertatzen da. Talka hauek saihesteko, talka-metodoak erabiltzen dira.

Talka-detekzioa

Nodo batek frame bat bidali nahi duenean, lehenengo eginbeharra, momentu horretan beste nodoren bat ez dagoela igortzen detektatzea da. Lehenengo fase honi garraiatzailearen detekzioa deitzen zaio.

Transmisio kanala libre dagoenean, nodoak bere mezua bidaltzen du. Momentu horretan, nodo igorlea "entzuten" eta egiaztatzen geratzen da, bere mezua ondo heltzen ari den jakiteko:

  • Baldin eta ez badu beste nodo bate interferentziarik detektatzen denbora luze bat, orduan baimena duela pentsatzen
...
Jarraitu irakurtzen "CSMA/CD: Ethernet Sareak" »

Testuaren Eraketa eta Analisia: Faktoreak, Sekuentziak eta Kohesioa

Informatika3,53 KB

Testuaren Eraketan Eragina duten Hizkuntzaz Kanpoko Faktoreak

Testuaren sorkuntzan eragina duten kanpo-faktoreak funtsezkoak dira mezuaren ulermenerako eta eraginkortasunerako. Hauek dira garrantzitsuenak:

  • Solaskideak

    Izate fisikoa eta trukean duten gizarte-rola bereiztea komeni da. Haien arteko gizarte-harremanak dira, besteak beste:

    • Zenbateraino ezagutzen duten elkar.
    • Zer dakiten hizpide duten gaiaz.
    • Zenbaterainoko inplikazioa duten diotenaren gainean.
  • Audientzia

    Baten bat hitz egitearen eta, aldi berean edo geroago, beste hartzaile batzuk izango direla jakitearen artean dagoen aldeak ere erabakitzen du testua.

  • Espazioa

    Publikoa ala pribatua den kontuan hartu behar da.

  • Denbora

    Solaskideak aldi berean ari diren ala ez.

  • Edukia

    Gai espezializatua izatea edo

...
Jarraitu irakurtzen "Testuaren Eraketa eta Analisia: Faktoreak, Sekuentziak eta Kohesioa" »

Iritzi Publikoaren Ikuspegiak

Informatika2,07 KB

1. Ikuspegi liberala (zuzenbide eta zientzia politikoa)

Iritzi publikoa, ikuspegi honetatik, herri subirautzaren gehiengo borondatearen adierazpena da, sufragioaren bidez artikulatua. Legebiltzarrean eztabaida eta konfrontazio publikoaren bidez gauzatzen da, sistema politiko liberala legitimatuz. Hiritar aske, informatu eta arduratsuen iritzi arrazional eta maioritarioa da.

1.1. Galdera eta behar berriak

Agintarien eta agindutakoen arteko erlazioa.

2. Ikuspegi sozio-psikologikoa

Jendetzak eta masak osatzean, iritzi publikoa ez da eztabaida arrazionalaren emaitza, baizik eta indar instintibo batena, inpulso kolektibo baten arrazionalizazioa. Gizakiak taldean jokatzean, joera hau areagotu egiten da. Herriaren edo masaren ahotsa, ezjakina, kapritxosoa,...

Jarraitu irakurtzen "Iritzi Publikoaren Ikuspegiak" »

Hizkuntza eta Testu Kontzeptuak

Informatika3,99 KB

Definizioak

Lengoaia:
Kontzeptu hau jokabide sozial bezala ulertu eta tratatuko da; ez, ordea, barne gaitasun bezala. Ikuspegi honen arabera lengoaia jarduteko era bat da; haurrek jardunbide hori ikasi eta bereganatzen dute inguruan eragiteko eta elkarrekin kooperatzeko.
Hizkuntza:
Zeinu multzo antolatua da eta zeinu hauen konbinazioa arautua da. Konbinazioen artikulazioa hiru mailatan antolatzen da: fonologikoa, morfosintaktikoa eta lexiko-semantikoa.
Egoera komunikatiboa:
Hiztunek diskurtsoak ekoizterakoan hartzen dituzten erabakietan eragiten duten faktore multzoak osatzen dituzten egoerak dira. Faktore hauek bi motatakoak izan daitezke: soziokulturalak (igorlea, hartzailea, helburua, gizarte eremua) edo fisikoak (ekoizleak, denbora eta espazioa)
...
Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza eta Testu Kontzeptuak" »