Beste ikastaroak mailako Frantsesa ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Zergen eta kontzertu ekonomikoaren oinarriak

Frantsesa2,65 KB

Zergen oinarrizko kontzeptuak

Zergak tributuak dira. Administrazio publikoak ordaintzera behartzen ditu herritarrak, hainbat helburu lortzeko.

Zergen helburuak

Zergen helburuak: sektore publikoa finantzatzea, ekonomia jarduera erregulatzea, errenta hobeto banatzea eta zenbait ondasunen kontsumoa erregulatzea.

Zerga nagusiak

  • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga
  • Sozietateen gaineko zerga
  • Balio erantsiaren gaineko zerga
  • Zerga bereziak
  • Tasak

Kontzertu ekonomikoa

Kontzertu ekonomikoa Espainiako Gobernuaren eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren arteko ituna da. Itun horrek arautzen ditu Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanak; zerga gaiei eta finantza arloari dagokienez.

Kontzertu ekonomikoaren ezaugarri nagusiak

  1. Itundutako
...
Jarraitu irakurtzen "Zergen eta kontzertu ekonomikoaren oinarriak" »

Espainiako Egonkortze eta Garapen Planak (1956-1973)

Frantsesa2,88 KB

etapa: Egonkortze-garapena eta Garapen-planak

1956an, hainbat arazo zeuden:

  • Defizit publiko handia.
  • Oso inflazio handia.
  • Zor publiko handia.
  • Dibisen erreserba-gabezia.

Horrek guztiak agerian utzi zituen sistema autarkikoaren eraginkortasunik eza eta liberalizazio handiagoaren beharra; izan ere, aurreko aldiko irekitze-zantzu haiek ez ziren nahikoak izan. Neurri berrien sortzaileak teknokraten gobernu-sektoreak eta Opus Deiri lotutako pertsonak ziren. Munduko Bankuaren aholkuak jarraituz, 1959an, Egonkortze Plana osatu eta jarri zuten abian. Ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea zen helburua.

Egonkortze Planaren neurri nagusiak

Egonkortze Plana tarteko, honako neurri hauek hartu zituzten:

  1. Pezeta baliogabetzea: Horri esker, defizita murrizten
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Egonkortze eta Garapen Planak (1956-1973)" »

Estatua, Ideologiak eta Erakundeak: Analisi Politikoa

Frantsesa3 KB

Funtzionarioak

Funtzionarioak: Estatuaren politikak garatzeko arduradunak dira.

Estatuaren Funtzioak

Estatuaren funtzioak:

  • Ordena publikoa zaintzen du bere lurraldean.
  • Bere lurraldea kanpoko erasoetatik babesten du.
  • Nazioarteko harremanak izaten ditu.
  • Legeak egiten ditu.
  • Oinarrizko zerbitzuak ematen ditu.
  • Ekonomia arautzen du.

Ala ere, estatuek ezin dituzte beti funtzio horiek erabat bete.

Ideologia Liberala

Ideologia liberala: Estatuek ekonomian eta gizartean parte hartze gutxiago izan behar dute. Zenbat eta gutxiago parte hartu, orduan eta gehiago errazten da ekonomia haztea eta enpresek lanpostuak sortzea, horrek bermatuko baitu biztanleriaren ongizatea. Zerbitzu publikoak kudeatzea garestia denez, pribatuaren aldeko jarrera hartzen dute.

Ideologia Soziala

Ideologia

...
Jarraitu irakurtzen "Estatua, Ideologiak eta Erakundeak: Analisi Politikoa" »

Koronabirusa Euskadin: Alde Onak eta Txarrak

Frantsesa2,66 KB

Koronabirusa Euskadin: Hasiera eta Hedapena

Urtarrilaren 19an detektatu zen lehenbiziko koronabirus berriaren infekzioa Txinan. Handik gutxira hedatu zen herrialde osoan zehar eta, denbora gutxi behar izan genuen Espainia eta Euskadira iristeko.

Euskadiko lehen kasua otsailaren erdialdean atzeman zuten osasun-langileek, Bastidan (Araba). Gerora, Gasteiz, Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua, ere gogor jo zuen lau nanometroko birus honek. Eusko Jaurlaritzak martxoaren hasieran Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko fokotzat izendatu zuen.

Alarma Egoera eta Konfinamendua

Handik egun gutxira, martxoaren 15ean hain justu ere, deklaratu zen Espainiako Estatu osoan alarma egoera, guztiz ezohikoa izan zena. Nork esan behar zigun oraindik ere...

Jarraitu irakurtzen "Koronabirusa Euskadin: Alde Onak eta Txarrak" »

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema: Antolaketa, Prestazioak eta Ongizate Estatua

Frantsesa15,96 KB

Gaia: Konpetentzia Orokorra

Gizarteratzeko parte-hartzeak programatzea, antolatzea, ezartzea eta ebaluatzea. Horretarako, estrategia eta teknika espezifikoak aplikatuta, aukera-berdintasuna sustatuta, hartzaileekiko errespetuz jokatuta eta profesionalentzat ingurune seguruak sortzen direla bermatuta.

Balioak

  • Lanarekiko motibazioa.
  • Bere lanaren harremanarekin sentsibilizazioa.
  • Entzuteko gaitasuna eta enpatia.
  • Asertibitatea.
  • Iniziatiba.
  • Informatika-trebetasuna.
  • Galdetzen jakin.
  • Egokitasuna eta idazketa.

Gaia: Ongizate Estatua

Lortu nahi den sistema ekonomiko, politiko eta soziala, kontuan izanda babes sozialeko sistema biltzen duela.

Noiz eta non sortu zen?

1942an, Beveridgek sinatutakoa eta gero (printzipioak): lan osoa, familia eta nazioa. Globalizazioak,...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema: Antolaketa, Prestazioak eta Ongizate Estatua" »

Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa: Ministerioak

Frantsesa4,21 KB

Estatuko Administrazio Orokorraren Erakunde Zentralaren Antolaketa

Ministerioen Barne Egitura

Estatua ministerio-sail ezberdinetan antolatzen da. Banaketa hori ministerio bakoitzaren funtzioaren araberakoa izango da. Ministerio bakoitza ministro baten zuzendaritzapean egongo da. Ministerioaren funtzionamendua LOFAGEk arautzen du. Lege honen 6.2 artikuluak honako hau dio: departamentu bakoitza bi organo motatan banatuko da:

  • Goi-organoak: ministroak eta estatu-idazkariak.
  • Zuzendaritza-organoak: idazkariordeak, idazkari nagusiak, idazkari orokor teknikoak, zuzendari nagusiak eta zuzendariorde nagusiak.

LOFAGEren 11.2 artikuluan zehazten denez, zuzendaritza-organoak goi-organo batzuen mende daude, eta hierarkikoki antolatzen dira: idazkariordea eta...

Jarraitu irakurtzen "Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa: Ministerioak" »

Historia: Erdi Aro Goiztiarra Euskal Herrian

Frantsesa2,57 KB

Andelos: Hiri Erromatarra Nafarroan

K.o. II. mendean hasi eta Erdi Aroan izurrite baten ondorioz despopulatu zen hiria.

Mendigorriaren ondoan dagoen aztarnategi erromatarra da. Bertan, denbora batez, erromatarrak bizi izan ziren. Uraren erabilera konplexua zuten: kanalak, errekak, akueduktuak... Hiri hau oso handia zen, garai hartan Pompaelo baino handiagoa. Aurkitutako aztarnen garrantzia ikusita, Nafarroan erromatarren garaian zegoen hiririk garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke.

Erromanizazioa Iberiar Penintsulan

Erromatarrak Iberiar penintsulara etorri zirenean (K.a. 218. urtean) eta bertako populazioan ezarritako eragin politiko, sozial eta kulturalaren asimilazio prozesu bat da. Hizkuntza (latina), ekonomia (merkataritza), zuzenbidea...

Jarraitu irakurtzen "Historia: Erdi Aro Goiztiarra Euskal Herrian" »