Lehen hezkuntza mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Erromantizismoa: Korronte Artistikoaren Ezaugarriak eta Pintura

Arteak eta humanitateak2,28 KB

Erromantizismoa

Sarrera

Erromantizismoa 1830-1850 urteen artean garatzen den korronte artistikoa da. Mugimendu honen sorreran kontuan hartu behar dira XIX. mendeko alemaniar pentsalarien ekarpenak eta, klasikotasun latinoaren alternatiba gisa, tradizio kultural germanikoa berpizteko interesa.

Korronte ideologiko honen baitan kultura klasizistarekin kontrajartzen diren elementuak agertzen dira:

  • Arrazoiaren nagusitasunaren aurrean, sentimendu indibidualak.
  • Barruko ni-ari, eta, beraz, gizabanakoari emandako lehentasuna.
  • Inperioaren ideiaren aurrean, nazioarena.
  • Estatu idealaren aurrean, entitate kulturalak, linguistikoak eta geografikoak.

Erromantizismo plastikoa sortzerakoan, Ingalaterran gotikoa birbaloratzen hasi zen eta Alemanian, arkitektura gotikoari...

Jarraitu irakurtzen "Erromantizismoa: Korronte Artistikoaren Ezaugarriak eta Pintura" »

Arkitektura Klasikoa Eskandinavian: Aalto, Asplund eta Lewerentz

Arteak eta humanitateak6,82 KB

Klasikotasuna Aalton, Asplunden eta Lewerentz

Eskandinaviar tradizioan hiru autore garrantzitsu aurkitzen ditugu: Erik Gunnar Asplund, Alvar Aalto eta Sigurd Lewerentz.

Hiru Arkitektoen Influentziak

Hiru arkitekto hauek hainbat influentzia izan zituzten beren estiloa garatzeko. Tessenow arkitekto alemaniarra, irakaslea eta urbanista, bere Jaietarako aretoan monumentaltasun sinplea eta klasikoa adierazi zuen. Torsten Stubelius arkitektoak konposaketa klasiko eta simetrikoa erakutsi zuen, garbitasun arrazionala defendatuz. Azkenik, Terragni arkitekto italiarrak, Jainkotiar komediaren egitura espazio kateatuekin sortu zuen.

Erik Gunnar Asplund: Neoklasikotik Modernora

Erik Gunnar Asplund arkitekto suediar neoklasikoa izan zen. Eskola erromantiko nazionalistatik...

Jarraitu irakurtzen "Arkitektura Klasikoa Eskandinavian: Aalto, Asplund eta Lewerentz" »

Euskal Herriko Arkitektura: XX eta XXI. Mendeak

Arteak eta humanitateak2,83 KB

30eko Hamarkadako Arkitektura

Real Club Náutico, Donostia

Itsas Kluba, 30eko hamarkadako arkitektura arrazionalistako eraikin nagusia, Donostiako kaiaren ondoan dago, itsasontzi ainguratua balitzan. “Arkitektura berriaren” jarraibideen arabera egina da, itsas arkitekturari arreta berezia eskaintzen baitzion (itsasontziak eta hegazkinak beren funtzioaren ondoen zetozen forma ziren). Ezaugarri hauek dira nagusi: horizontaltasuna, terrazen mailakatzea, leiho jarraia, forma arinak barandila eta eskaileretan, hegaldunak, forma zirkularrak…

  • Arkitektura arrazionalista.
  • Hormigoizko terraza baten gainean egokitu eraikina.
  • Xehetasun dotorez beteriko konposizioa.
  • Le Corbusieren obrarekin lotuko genituzkeen alderdi ugari ageri ditu.
  • Zuriz pintatua.
  • Pilote
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Arkitektura: XX eta XXI. Mendeak" »

Quattrocentoko Eskultura, Pintura eta Arkitektura

Arteak eta humanitateak2,41 KB

Quattrocentoko Eskultura

Greziako klasizismoan oinarritu, kristautasunarekin egin klasikotasun hori. Marmola eta brontzea. Edertasuna gai nagusi. Gizakia biluzik eta naturalismoa, anatomiaren ezagutza eta erretratu bezala landu. Arkitekturarekin zuen lotura galdu.

Ghiberti

Humanista, polifazetikoa. Helburua klasizismoa berreskuratzea. Brontzea. Erliebea landu eta obra nagusiena: Florentziako Katedralaren bataiategiko bi ateak. Lana konkurtso bidez lortu zuen. Bibliako pasarteak gai. Perspektibarako paisaia. Lineala. Sakonerak ere garrantzia.

Donatello

XV. mendeko ikuspuntuen ilusionismoa erabili erliebetan. Florentziako eliza nagusiak apaindu, eragin gotikoa nabaria, baina forma bizi eta errealistagoekin. Behe erliebeetan ikuspuntuaren teknika....

Jarraitu irakurtzen "Quattrocentoko Eskultura, Pintura eta Arkitektura" »